YouVersion Logo
Search Icon

JOB 13

13
Jobek lagunen hitzaldiari erantzun
1«Bai, neure begiek ikusi dute hori dena,
neure belarriek entzun dute, eta ulertzen dut.
2Zuek dakizuena, neuk ere badakit,
ez naiz, ez, zuek baino gutxiago.#ez naiz gutxiago 12,3+.
3Baina nik Ahaltsuari hitz egin nahi diot,
Jainkoarekin egin nahi dut eztabaidan.#Jainkoarekin eztabaidan 9,3+. Ik. 5,8.
4Zeren zuek gezurzale baitzarete,
sasimediku besterik ez.
5Isil-isilik egongo bazinete,
orduan bai zuek jakintsu!#isilik jakintsu Es 17,28.
6«Entzun, bada, ene defentsa,
aditu ene ezpainetako arrazoibideak.
7Jainkoa nahi al duzue defendatu
zuen bidegabekeria eta gezurrez?#Jainkoa gezurrez defendatu 42,7.
8Jainkoaren alde jarri nahi al duzue
eta haren defendatzaile bihurtu?
9Eta berak aztertuko bazintuzte, zer?
Gizakia bezala engainatuko ote zenukete?#Jainkoa ezin engainatu Ml 3,8; Sal 78,35-37; Ga 6,7.
10Agudo asko aurpegiratuko dizue,
ezkutuan alderdikeriaz jokatzen baduzue.
11Ez al zaituzte ikaratzen haren handitasunak?
Ez al zaituzte zanpatzen harenganako izuak?#haren handitasun ikaragarria 31,23; Is 6,1-5; Sal 119,120.
12Errautsezko esanak dira zuen hitz-aspertuak,
buztinezkoak zuen erantzunak.
13Isildu zuek! Neuk hitz egin behar dut,
eta datorkidala datorkidana!
14Dena arriskatuko dut,
bizia jarriko dut jokoan#13,14 Hebreerazkoak bi metafora darabiltza, guretzat aski arrotzak: Haginen artean hartuko dut neure haragia, neure arima (bizia) eskuan ipiniko..#bizia arriskatuko Ep 12,3; 1 Sm 28,21.
15Bai, hil egingo nau. Ez dut ezer espero,
neure jokabidea haren aurrean defendatzea izan ezik.#Ez dut ezer espero 14,19; 17,13-16; 19,10; 1 Kro 29,15. Ik. 6,8; 11,18.
16Hori bera izango dut salbabide,
sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.
17Entzun, entzun ene hitza,
sar dadila zuen belarrietara ene azalpena.
18Prestatu dut neure defentsa
eta badakit errugabe geldituko naizela.#defentsa prestatu 23,4. Ik. 9,14-15.32.
19Ba al da nirekin eztabaidan hasi nahi duenik?
Ni isildu eta hiltzeko zorian nago#13,19 Bigarren lerroaren esanahia zalantzazkoa da. Zenbaitek honela itzultzen du: Horrezkero, prest nengoke isildu eta hiltzeko..
Jobek Jainkoari aurre egin
20«Ene Jainko, bi gauza bakarrik eskatzen dizkizut
eta ez naiz zure aurretik ezkutatuko:
21zeure atzaparra nire gainetik kentzea
eta zeure izuaz ni ez ikaratzea.#izuaz ez ikaratzea 9,34; ik. 6,4+; 33,7.
22Gero, zuk hitz egin eta nik erantzungo dizut,
edota nik hitz egin eta zuk erantzungo.
23Zenbat dira nire erruak eta bekatuak?
Erakuts iezadazu ene okerkeria eta bekatua.#Erakutsi ene bekatua 6,24+.
24Zergatik ezkutatzen didazu zeure aurpegia,
zergatik hartzen nauzu etsaitzat?#aurpegia ezkutatu Sal 44,25; 88,15. Ik. Sal 4,7+; Dn 9,17.
25Zergatik izutzen nauzu eta erasotzen?
Ez naiz airean doan hosto eta lasto iharra baizik.#airean doan lastoa Sal 1,4+.
26Epai latzak ematen dituzu ene aurka,
gaztaroko erruak egotziz;#gaztaroko erruak Sal 25,7+. Ik. Koh 11,9.
27nire oinak katez lotzen dituzu,
nire pauso guztiak zelatatzen, oinatzak aztertzen.
Gizakiaren bizitza laburra eta itxaropenik gabea
28«Gizakia pipiak jotako zura bezala birrintzen da,
sitsak jandako soinekoa bezala.#sitsak jandako soinekoa Is 50,9; Sal 39,12; 102,27.

Currently Selected:

JOB 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy