YouVersion Logo
Search Icon

ABDIAS SARRERA

SARRERA
Abdias profetaren liburuxka, egileaz izena besterik ez badakigu ere, K.a. 587az geroztikoa da, hau da, Jerusalemen hondaketaz geroztikoa.
Jaunaren epaia iragartzen du Abdiasek Edomen aurka, Israelen auzo-herriaren aurka (Itsaso Hiletik hego-ekialdera zegoen kokatua). Izan ere, jatorriz Judarekin elkartua egon arren, hari lagundu beharrean, konkistatzaileei lagundu zien, Juda lurraldean guda-sarrerak eginez, eta haren hondamendiari probetxua atera zion, Jerusalemgo harrapakinetan parte hartuz.
Ezaugarri nagusiak
Edomi laster datorkiola epaia iragartzen die Abdiasek bizirik geldituriko israeldarrei: Jaunak suntsituko ditu edomdarren indarra eta jakinduria harroa. Eta Edom ez ezik, Israelen gainerako etsaiak ere epaituko ditu Jainkoak, beraien gain duen jauntasuna eta aginpidea agertuz. Horrela, israeldarrak berriro beren lurraldera itzuli eta hartaz jabetuko dira, Jauna errege aitortuz eta goratuz.
Eskema
—Jaunak Edom zigortuko (1-14).
—Jainkoak nazioak epaituko eta Israeli garaipena emango (15-21).

Currently Selected:

ABDIAS SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy