YouVersion Logo
Search Icon

NAHUM SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Nahum profetaren liburuak Ninive Asiriako hiriburuaren hondamendia iragartzen du. Asiria zen K.a. VII. mendean Ekialde Hurbil osoan jaun eta jabe; bere morroi zuen Judako erreinua ere. K.a. 663-612 urte bitartean kokatu behar da Nahumen profetagintza —hau da, 663an Tebas, Egiptoko hiriburua, asiriarrek hartu eta gero, baina 612an Ninive babiloniar eta mediarren esku erori baino lehen—.
Ezaugarri nagusiak
Nahumen liburuxkak hiru atal ditu:
Lehenengoak (1,2-8), sarrera orokor gisa, mundu osoaren nagusia Jauna dela aitortzen du eta ezin diola hari inork aurre egin.
Bigarrenak (1,9—2,3) garaiko egoera politikoan Jainkoaren ahalmena nola agertuko den erakusten du: Ninive hondatuz eta Juda erreinuko biztanleak askatuz.
Hirugarrenak (2,4—3,19) Niniveren eta beronen ahalmenaren suntsipena ospatzen ditu.
Profetaren mezua ez da Niniveren hondamendi-iragarpen soila, hondamendi hori Jainkoaren epaiaren ondorioa baita. Beraz, Jaunaren ahalmena eta justizia azaltzen dizkie Nahumek bere garaikideei: maitasuna eta eroapena dauzka berarengan babesten den herriarentzat, baina epairik zorrotz eta beldurgarriena bere herriaren etsaientzat.
Ninive hiri harro, kriminal eta galdua Jainkoaren kontrako giza ahalmen guztien irudia denez, hura bezalako ahalmen oro ere suntsipenera doa: horra Nahumen gaurkotasuna.
Eskema
—Jainko beldurgarri eta ona da Jauna (1,1-8).
—Ninive eta Judarentzat mezuak (1,9—2,3).
—Ninive erasoz hartua eta suntsitua (2,4—3,19).

Currently Selected:

NAHUM SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy