YouVersion Logo
Search Icon

LUKAS 21

21
Alargun behartsuaren eskaintza
(Mk 12,41-44)
1Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen.#tenpluko dirutegia Jn 8,20. 2Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos#21,2 sos: Ik. Mk 12,42 oh. botatzen, 3eta esan zuen: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. 4Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».
Jesus eskatologiaz mintzo (21,5-38)
Sarrera: tenplua suntsitua izango
(Mt 24,1-2; Mk 13,1-2)
5Batzuk tenpluari buruz ari ziren, harri ederrez eta emaitzez#21,5 emaitzak: Tenpluaren eraikuntzarako nahiz apaingarritarako eskainitako gauzak. apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zuen: 6«Etorriko da garaia, hor ikusten duzuen horretatik harririk ere harri gainean geldituko ez dena: dena suntsituko dute».#harririk harri gainean 19,44. tenpluaren hondamendia Jr 7,1-15; 26,1-19; Mi 3,11-12. Ik. Mt 26,61; 27,40; Eg 6,13-14.
Azkenaren aurreko seinaleak
(Mt 24,3-14; Mk 13,3-13)
7Ikasleek galdetu zioten: «Maisu, noiz gertatuko da hori, eta zertan ezagutuko da gertatzera doala?»
8Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias#21,8 Mesias: Argitasunerako sartua (ik. Mt 24,5).”, edo “Gainean da garaia”. Ez joan halakoen ondoren.#Ez zaitzatela engaina Mt 24,4+. Gainean da garaia 17,23; 19,11. 9Gerra eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu: lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala azkena».
10Gainera, esan zien: «Nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira;#Nazioa nazioaren kontra Is 19,2; 2 Kro 15,6-7. 11lurrikara handiak izango dira, eta izurrite eta goseteak han eta hemen; gauza ikaragarriak gertatuko dira, eta ortzian seinale handiak azalduko.#lurrikara Is 24,19-20; Ag 2,6. izurrite, gosete Jr 14,12; 15,2; 18,21; Ez 5,12; 6,11-12. seinale handiak 21,25; Ez 32,7-8; Jl 3,3-4; Ap 6,12-13.
12«Baina hori guztia gertatu aurretik, eskua botako dizuete eta erasoko; sinagogetara eta kartzelara eramango zaituztete, eta erregeen eta agintarien aurrera zuzenduko niregatik.#sinagogetara eraman 12,11. kartzelara Eg 4,3; 5,17-18; 8,3. erregeen eta agintarien aurrera Eg 25,13—26,32. 13Aitorpen egiteko aukera emango dizue horrek guztiak.#Aitorpen egiteko aukera Eg 4,7-8.19-20; 5,28-29.41-42. 14Hartu gogoan ez duzuela zeuen buruak nola defendatuko kezkatan egon beharrik:#ez ibili nola defendatuko 12,11-12; Mt 10,19-20; Jn 15,26-27. 15neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan#21,15 adieraziko dizuet zer eta nola esan: H.h., emango dizuet ahoa eta jakinduria., eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre ematerik edo erantzuterik izango. 16Zeuen guraso eta senideek berek, ahaide eta adiskideek berek salduko zaituztete, eta zuetako zenbait hilko.#Ik. Mi 7,6; Mt 10,21.35-36. 17Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik;#guztiek gorroto Mt 24,9+. 18baina ez duzue buruko ile bakar bat ere galduko.#ile bat ez galduko 12,7; Eg 27,34. 19Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia.#Ik. Mt 10,22.
Jerusalemen hondamendia
(Mt 24,15-21; Mk 13,14-19)
20«Jerusalem gudarostez inguratua ikusiko duzuenean, jakin ezazue gainean duela bere hondamendia.#Jerusalemen hondamendia 19,43-44; 23,28-31. 21Orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; Jerusalem barruan daudenak bihoaz urruti, eta soroan direnak ez bitez hirian sar.#ihes egin 17,31+. 22Zigor-egunak izango dira haiek, orduan beteko baita Liburu Santuan idatzirik dagoen guztia.#Zigor-egunak Dt 32,35; Jr 46,10; Os 9,7; Dn 9,26-27. 23Dohakabeak egun haietan haurdun daudenak eta bularreko haurrak dituztenak! Estuasun gogorra izango baita lur honetan, eta haserre-zigorra herri honentzat.#Dohakabeak 23,29. 24Ezpata-ahoz hilko dituzte eta nazio guztietara eramango gatibu; Jerusalem jentilek zapalduko dute, jentilentzat Jainkoak erabakitako garaia erabat bete arte.#Ezpataz hil, gatibu Jr 15,2; 21,7; Esd 9,7. Jerusalem zapalduko Za 12,3; Sal 79,1; Dn 9,26; 1 M 3,45.51; Ap 11,2.
Gizonaren Semearen etorrera
(Mt 24,29-31; Mk 13,24-27)
25«Seinale handiak agertuko dira eguzkian, ilargian eta izarretan; lurrean, berriz, larri izango dira herriak, itsas orroaz eta olatuez izuturik.#Seinale handiak 21,11+. 26Eta munduari gainera datorkionaren ikaraz eta larriz, lur jota geldituko da jendea, ortzia dardarka ariko baita. 27Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute.#Gizonaren… Dn 7,13-14; Mt 24,30+.
28«Hau guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta altxatu burua, laster baituzue zeuen askapena».#laster askapena 1,68; 2,38; 24,21; Erm 8,23; 13,11.
«Egon erne»
(Mt 24,32-35; Mk 13,28-31)
29Jesusek irudi bat jarri zien: «Begira pikondoari edo beste edozein zuhaitzi: 30kimuberritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue uda hurbil dela. 31Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza.#Jainkoaren erregetzaren hurbiltasuna 10,9+. 32Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.#Ik. 9,27; Mk 13,30. 33Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.#nire hitzak ez dira bete gabe igaroko 16,17; Mt 5,18.
34«Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen,#Galdukeria 8,14; 17,26-30. egun hura ustekabean gainera erori Mt 24,48-50; Mk 13,36; 1 Ts 5,3. 35sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera. 36Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen».#Egon erne Mt 24,42+; Mk 13,33-37. erregutu uneoro 18,1. Gizonaren Semearen aurrean zutik Ap 6,17.
37Tenpluan irakasten eman ohi zituen Jesusek egunak, eta Oliamendira ateratzen zen gauak igarotzera.#Tenpluan irakasten 19,47+. Oliamendira 22,39. 38Eta herri guztia goizean goiz joaten zitzaion tenplura, entzutera.#herria entzuten 19,48+.

Currently Selected:

LUKAS 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy