YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 2

2
Labore-oparia
1«Norbaitek Jaunari labore-oparia eskaini behar badio, irin garbia eskainiko du; olioa isuriko dio gainera, intsentsua ere ezarriz;#Labore-oparia 6,7-11; Zen 15,1-16. 2gero, apaizei, Aaronen ondorengoei, eramango die, eta hauetako batek eskutada bat irin hartuko du olioarekin eta intsentsu guztiarekin batera eta aldarean erreko eskaintzailearen oroigarritzat#2,2 oroigarritzat: Oroigarriaren xede nagusia hauxe da: Jaunaren arreta erakartzea, eskaintzailea onginahiz hartu eta gogoan izan dezan.. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.#oroigarritzat 5,12; Zen 5,26; Eg 10,4. 3Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita.
4«Zuen labore-oparia labean errea bada, irin garbiz oliotan oraturiko legamia gabeko opilak eta oliotan bustiriko legamia gabeko taloak egingo dituzue. 5Labore-oparia zartaginean errea bada, oliotan oraturiko irin garbiz eta legamiarik gabe prestatuko duzue; 6zatitu egingo duzue, zatien gainera olioa isuriz; labore-oparia da hau. 7Labore-oparia eltzean egosia bada, irin garbiz eta olioz prestatuko duzue.
8«Opariak horrela prestatu ondoren, Jaunaren aurrera eramango dituzue eta apaizari aurkeztuko, honek aldareraino hurbil ditzan. 9Apaizak opariaren zati bat aldarean erreko du eskaintzailearen oroigarritzat. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia. 10Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita.
11«Ez diezue legamiarik ipiniko Jaunari eskaintzen dizkiozuen labore-opariei; ez duzue legamiarik, ez eztirik#2,11 ez legamiarik, ez eztirik: Debekuaren zergatia ez da inon azaltzen I.Z.n; agian, legamiak eta eztiak kanaandar kultuetan zuten harreragatik da (ik. Am 4,5). erabiliko Jaunaren ohorez erretzen diren oparietan. 12Eskainiko dizkiozue, bai, legamia eta eztia lurraren lehen fruituen eskaintzan; baina ez aldarean, Jaunak atseginez onartzen duen oparigai bezala.
13«Labore-opari guztiei gatza#2,13 gatza: Gatzak, legamiak ez bezala, janariei iraunarazteko eta garbi bihurtzeko gaitasuna du (ik. 2 Erg 2,19-22); horregatik, Jainkoarekiko itunaren seinale da, haren iraunkortasuna adierazten duelarik. botako diezue; ez da faltako zuen Jainkoarekiko itunaren seinale den gatza labore-oparietan; beraz, oparigai guztiei gatza botako diezue.#gatza itunaren seinale Zen 18,19; 2 Kro 13,5. Ik. Mk 9,49.
14«Jaunari lehen fruituen oparia eskaintzean, ale berria sutan xigortua eta xehatua eskainiko duzue;#lehen fruituen oparia 23,9-22; Ir 34,26; Zen 28,26; Dt 26,2; Ne 10,36. 15olioa isuriko diozue gainera, intsentsua ere ezarriz. Labore-oparia da hau. 16Apaizak ale xehatua eta olioaren parte bat intsentsu guztiarekin batera erreko du, eskaintzailearen oroigarritzat; Jaunaren ohorez erretako oparia da.

Currently Selected:

LEBITARRENA 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy