YouVersion Logo
Search Icon

JUDAS SARRERA

SARRERA
Nork eta norentzat idatzia
Idazleak Santiagoren anaia dela esaten du (1), hau da, Jerusalemgo kristau-elkartearen buru izandako Santiagorena (ik. Santiagoren Gutunari Sarrera). Beraz, Jesusen ahaide bezala ebanjelioetan aipatzen den Judas izango litzateke (Mk 6,3). Baina, hori ez da inolaz ere onargarria. Gutuna, seguruenik, Santiagoren eskola edo tradiziotik gertu zegoen judu-kristauren batek idatzia da, I. mendearen azken aldera.
Hartzaileei buruz ere ez dugu argitasunik, gutunean zehaztasunik gabe adieraziak baitaude. Judu-tradizioan ongi erroturik zeuden kristauak dirudite, garaiko apokalipsi-literatura ezagutzen zutenak eta kristau-elkartea kanpoko eta barruko arriskuetatik kutsatu gabe zaindu nahi zutenak. Arriskuak elkartean sartu diren sasimaisuengandik datoz. Gutunak ez du argi erakusten zein ziren beraien iritzi okerrak; egileak beren jokaera ustelagatik gaitzesten ditu batik bat.
Gutunaren hari nagusiak
Azpikeriaz kristau-elkartean sartu eta fedea arriskuan jartzen duten sasimaisuen aurkako salaketa gogorra egiten du gutunak. Apostoluengandik jasotako irakaspenari tinko eustera eragin nahi die kristauei, sasimaisuen lilurapean erori gabe. Zalantzan dabiltzanak salatu eta beste horiekin kontuz ibili behar dute.
Sasimaisu horien aurrean azti ibil daitezen, I.Z.eko zigor-adibideak eta Biblian ez dauden judu-tradizioko etsenplu batzuk aipatzen ditu.
Azkenik, otoitzera eta iraupenera gonbidatzen ditu. Gutuna, azken agurrik gabe, doxologia eder batez bukatzen da.
Eskema
—Agurra (1-2).
—Gutunaren arrazoia: sasimaisuak (3-16).
—Elkarteari oharpenak eta gomendioak (17-23).
—Azkena: Aintza Jainko bakarrari (24-25).

Currently Selected:

JUDAS SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy