YouVersion Logo
Search Icon

JONAS SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Biblian Jonas izeneko profeta bat aipatzen zaigu: Amitairen semea, Jeroboamen garaikoa (K.a. 787tik 747ra izan zen Jeroboam Israelgo errege) (ik. 2 Erg 14,25). Baina liburuaren idazkerak eta edukiak babiloniar erbestealdiaz geroztik idatzia dela ematen dute aditzera, K.a. V. mendean segur aski.
Antzinako profetaren izenaz baliatuz, ipuin edo parabola gisako bat asmatu du idazleak, garai horretan jentilekin harreman estuan bizi diren israeldarrentzako argibide eta ikasbide.
Ezaugarri nagusiak
Beraz, Jonasen liburua ez da, gainerako profeten liburuak bezala, ez orakulu-bilduma, ez kontakizun historikoa, parabola baizik.
Istorio honek oinarrizko zenbait egia jartzen digu aurrean: Jainkoak ez ditu israeldarrak bakarrik maite, baizik eta benetan atxikitzen zaizkion jentilei ere agertzen die bere maitasuna; gizakiek beraren oharpenak aditu eta jokabidea aldatu orduko baztertzen ditu Jainkoak bere mehatxuak; bera da izadiaren jaun eta jabe, biziaren eta heriotzaren jaun eta jabe bereziki, eta profetak ez du zertan haserreturik Jainkoak bekatariei barkamena ematen diela eta.
Gainera, umorez eta samurki ematen digu Jonasen liburuak profetaren eta Jainkoarengandik misioren bat hartu duen edozeinen bizitzan sortu ohi diren tirabira, tentazio eta zalantzen berri. Larrialdian eta bakardadean, Jainkoak ez du profeta eskutik lagatzen, ezta beregandik urruti ihes egiten uzten ere. Behin eta berriz erakutsiko dio guztien Jainkoa dela eta guztiei salbamena opa diela.
Jonasen istorioaz baliatu zen Jesus bere piztuera iragartzeko eta bere garaikoei ninivetarren konbertsioa eredutzat eskaintzeko (ik. Mt 12,38-42).
Eskema
—Jonasek Jaunaren esanari uko (1,1—2,1).
—Jonasen otoitza (2,2—2,11).
—Jonas Ninivera (3,1-10).
—Jonasen haserrea eta Jainkoaren errukia (4,1-11).

Currently Selected:

JONAS SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy