YouVersion Logo
Search Icon

JOB 40

40
1Jaunak jarraitu zuen Jobi esaten:
Jaunaren erronka
2«Ba al da Ahaltsuarekin eztabaidatu nahi duenik?
Jainkoa kritikatu nahi duenak, erantzun beza».#Ahaltsuarekin eztabaidan 9,3+.
Joben lehen erantzuna (40,3-5)
3Jobek erantzun zion Jaunari:
Jobek erantzunik ez
4«Ni ez naiz inor, zer erantzungo dizut?
Eskuaz ahoa itxiko dut.#Ni ez naiz inor Has 18,27; Is 6,5. Eskuaz ahoa itxi 21,5+.
5Behin eta birritan hitz egin dut,
eta ez dut beste erantzunik erantsiko».
Jaunaren bigarren hitzaldia (40,6—41,26)
6Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:#Jaunak ekaitzaren erditik erantzun 38,1+.
Non da Joben indarra?
7«Presta zaitez, adorerik baduzu,
nire galderei erantzuteko.#Presta zaitez 38,3.
8Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsi
zeure burua zuzenesteko?#Ni gaitzetsi… zuzenesteko 4,17+; Ir 9,27; Sal 51,6.
9Jainkoak adina indar al duzu
eta harena bezain ahots ozena?#ahots ozena 37,4-5.
10Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez,
estali duintasun eta edertasunez.#ospe eta handitasunez Sal 93,1; 104,1-2.
11Utzi zeure suminari lehertzen
eta eraitsi harroputza begiratu batez.#sumina lehertu Is 30,30; Na 1,6.
12Makurrarazi begiratu batez harroputza,
jo eta zanpatu bertan gaiztoak.#harroputza makurrarazi Is 2,11-18; Es 29,23.
13Lurpera itzazu guztiak batera,
estali guztiei begiak hilobi ilunean.#Lurpera itzazu Zen 16,31-34; Is 14,9-15.
14Orduan, nik neuk goraipatuko zaitut,
zeure ahalmenaz lortua zenukeen garaipenagatik.
Hipopotamoa
15«Begira hipopotamoari#40,15 hipopotamoa: Hebreeraz Behemot; abere esateko hitzaren forma plurala. Gaur egun hipopotamoarekin identifikatzen da hemen deskribaturiko animalia, 40,25eko Leviatan krokodiloarekin identifikatzen den bezala. Bi animaliek, ordea, balio sinbolikoa dute: gizakiaren gainetik dauden eta munduaren ordenaren etsai diren indar hondatzaileak adierazten dituzte. Jainkoak bakarrik mendera ditzake, ez gizakiak, ez Jobek..
Neuk egina da zu bezalaxe.
Belarra jaten du idiak bezala.#Neuk egina zu bezalaxe Has 2,7.19; Koh 3,19-21.
16Begira zer sendotasun duen bizkarraldean,
nolako indarra sabeleko muskuluetan!
17Tente du isatsa, zedroa bezala,
artekaturik ditu hanketako tendoiak;
18hezurrek, brontzea bezain gogor,
burdinazko hagak dirudite.
19Nire maisulana da;
neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz#40,19 Bigarren lerroaren itzulpena zalantzazkoa da..#maisulana Ik. Es 8,22. ezpataz menderatu Has 3,24.
20Mendiek ematen diote janaria#40,20 Lehen lerroa ez da argia jatorrizkoan.,
beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.
21Lotoaren azpian etzaten da,
aintzirako kanabera artean ezkutatzen.
22Lotoaren gerizpean babesten da,
errekako sahatsek inguratzen dute.
23Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen,
nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.
24Nork aurrean jarri eta helduko dio?
Nork eutsi eta sudurra zulatuko?
Krokodiloa
25«Harrapa al dezakezu krokodiloa#40,25 Krokodiloa: Hebreeraz Leviatan; ik. 40,15 eta 3,8 oh.ak. amuaz
edo haren mihia sokaz lotu?
26Pasatuko ote diozu kanabera sudurretik
edo zulatuko ote matrailezurra kakoz?#matrailezurra kakoz Is 37,29; Ez 29,3-4.
27Erreguka eta zurikeriatan
ibiliko ote zaizu?
28Hitzarmena egingo ote du zurekin,
betiko esklabo har dezazun?#Hitzarmena Ik. 5,23. esklabotzat 39,9-10.
29Jolas egingo al duzu berarekin txoritxoarekin bezala
edota preso hartuko zeure alaben jostailu bihurtzeko?
30Enkantean jarriko ote dute arrantzaleek,
saltzeko zatikatuko ote merkatariek?
31Larrua zula-zula egingo ote diozu geziz
edo burua arpoiz zeharkatuko?
32Jarriozu eskua gainean, ez duzu berriz egingo,
gogoan izango baituzu borroka.

Currently Selected:

JOB 40: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy