JOB 22
22
Hitzaldien hirugarren txanda (22,1—27,23)
Elifaz
1Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:
Jainkoak bere erruengatik zigortu Job
2«Gizakia Jainkoarentzat izaten ote onuragarri?
Zentzu onekoa bere buruarentzat da onuragarri!
3Zer axola zaio Ahaltsuari zure zuzentasuna?
Zer irabazten du hark zure jokabide prestuaz?#Zer irabazten? 35,7; Lk 17,9-10. Ik. 19,4; 21,15+.
4Berarekiko leial zarelako zentzarazten ote zaitu
edo horregatik eramaten ote auzitara?#Jainkoarekin auzitan 9,3+.
5Ez ote zure gaiztakeria handia delako
eta amaigabeak zure erruak?
6Arrazoirik gabe
gauzak bahituran hartzen zenizkien anaiei,
jantziak kentzen biluzik uzteraino.#zenbait bidegabekeria Ik. 29,11-17; 31,16-22; Mt 25,34-36.#gauzak bahituran hartu Ir 22,25-26; Dt 24,10-13; Ez 18,12.
7Ez zenion urik ematen egarrituari,
eta bai ogia ukatzen gosetuari.#ogia ukatu 31,17; Is 58,7; Mt 25,42-43.
8Gizon ahaltsu eta lurraldearen jabe,
bertan ezarritako pribilegiatua zinenez,
9alarguntsak esku-hutsik bidaltzen zenituen,
umezurtzak gaizki hartzen.#alarguntsa, umezurtza Ir 22,20-21+. Ik. 24,3; 29,12-13; 31,16-17.
10Horregatik inguratzen zaituzte lakioek,
bat-bateko izu-ikarek asaldatzen.#lakioak 18,8-10+. izu-ikarak 6,4+.
11Ilunpetan zaude ezer ikusi ezinda,
uholdeek azpiratua bezala.
Jobek Jainkoaren ahalmena ukatzen
12«Ondo goian daude gero izarrak!
Bada, are gorago dago Jainkoa.#Jainkoa goian 1 Erg 8,27; Is 40,22; Koh 5,1.
13Zuk diozu: “Zer daki Jainkoak?
Nola epai lezake hodeitzar beltzez beste aldetik?#Zer daki Jainkoak? Is 29,15; Sal 73,11; 94,7.
14Hodeiz estalia dago eta ez du ikusten,
zerumugetan bakarrik ibiltzen da”.
15«Antzinako bideari jarraitu nahi al diozu zuk ere,
gizatxarrek egindako berari?#Antzinako bidea Has 6,5+.
16Garaia baino lehen eraman zituzten,
ibaiak ura bezala, haien oinarriak urtuta.
17Esaten zioten Jainkoari: “Alde guregandik!
Zer egin diezaguke Ahaltsuak guri?”#Alde guregandik 21,14+.
18Jainkoak bete zizkien etxeak ondasunez,
baina urruti zegoen harengandik#22,18 harengandik: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak niregandik dakar. gaiztoen egitasmoa.#ondasunak Jainkoak emanak Dt 8,10-18; Os 2,10. Ik. 21,16.
19Gaiztoen zoria ikustean, poztu egingo dira zuzenak,
errugabeek iseka egingo:#zuzenak ikusi eta poztu Sal 52,8; 107,42; Ap 18,20.
20“Horra gure etsaiak deuseztatuak,
suak irentsi ditu horien ondasunak”.
Jobek bakeak egin behar Jainkoarekin
21«Adiskidetu, beraz, eta egin bakeak Jainkoarekin;
horrela itzuliko zaizu zoriona.#egin bakeak Jainkoarekin 5,17-18; 8,5-6; Is 27,5. Ik. Erm 5,1+.
22Onartu hark emandako irakaspena,
eta gorde bihotzean.
23Urrutiratu bidegabekeria zeure etxetik,
itzuli Ahaltsuagana, eta leheneratu egingo zaitu.#Itzuli Ahaltsuagana Dt 30,2-10; 1 Erg 8,46-51; Is 44,22.
24Bota urrea hautsetara,
Ofirko metala errekako uharrien artera.#Bota urrea Mt 6,19-21; 19,21.
25Urrea baino hobea izango zaizu Ahaltsua,
zilarra baino baliotsuagoa.#Ahaltsua urrea baino hobea Sal 16,5+; Nk 3,24. Ik. 31,24.
26Orduan, Ahaltsua izango da zure atsegina,
eta konfiantzaz begiratuko diozu.#Ahaltsua zure atsegina 27,10; Is 58,14; Sal 37,4.
27Erregutuz gero, entzun egingo dizu,
eta zuk bete egingo dituzu hari eginiko promesak.#bete promesak Na 2,1; Sal 50,14+.
28Zure egitasmoak arrakasta izango du,
eta bide argitsua izango da zurea.
29Jainkoak apalarazi egiten ditu harroak,
eta apaltzen direnak salbatu.#harroak/apalak Is 2,11-17; 57,15; Sal 18,18; Es 33—35+.
30Berak aterako du onik errugabea,
eta zu ere bai, zure jarduera garbia bada#22,30 29-30 tx.etako testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.».
Currently Selected:
JOB 22: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso