YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 26

26
Garaipen-kanta
1Egun hartan,
kantu hau kantatuko dute
Juda herrialdean:
«Bai sendoa gure hiria#26,1 gure hiria: Jerusalem da, 5. tx.eko hiri garaia 25,12 eta 24,10ean aipaturikoa izan daitekeen bitartean.!
Dorre eta harresiak
ditu babesgarri.#harresiak babesgarri 60,18.
2Ireki ateak,
eta sar bedi herri zintzoa,
Jaunarekiko leial
irauten duen herria.#Ireki ateak Sal 118,19-20.
3Sendo du gogoa;
Jauna, bake betea ematen diozu,
zuregan baitu konfiantza.
4Izan beti konfiantza Jaunarengan,
Jauna suntsiezineko
harkaitza da eta.#Jaunarengan konfiantza Sal 9,11+. harkaitza 17,10; 30,29; Sal 28,1+.
5Gailurrean bizi direnak
eraitsi egiten ditu,
hiri garaia lurreraino,
hautsa jotzeraino botatzen,#hiri garaia bota 2,12-16; 25,2.12. Ik. Jr 49,15-16.
6behartsuen oinek zapal dezaten,
indargabeek
hankapean erabil dezaten».
Otoitza
7Zintzoaren bidea zuzena da:
zuk egiten duzu, Jauna,
zintzoaren bidea zuzen.
8Zuk ezarritako bidetik
goaz gu ere, Jauna,
itxaropena zuregan dugula.
Zutaz oroitzea, zu goratzea:
horixe dugu irrika.#zuregan itxaropen 25,9.
9Ene gogoa zure egarri da gauean,
ene barrenak
zu bilatzen zaitu goizean.
Zuk zeure nahia
munduari azaltzean
zure zuzentasuna zer den
ikasten dute lurtarrek.#Jaunaren egarri Sal 42,3+. gauean Sal 77,3.
10Gaiztoek, ordea, ez dute sekula
zuzena zer den ikasiko,
nahiz eta zuk erruki izan.
Zintzoen lurraldean
gaiztakerian ari dira
eta Jaunaren handitasuna
ez dute aintzat hartzen.#ez aintzat hartzen 5,12.
11Eskua altxatua duzu, Jauna,
zigortzeko,
baina haiek ohartzen ez.
Ikus bezate, lotsaz beterik,
zeure herriarekiko
duzun maitemina;
zure suminak irents bitza etsaiak.#Jaunaren maitemina 9,6+.
12Jauna, bakea emango diguzu,
zeuk burutzen baitituzu
gure jarduera guztiak.#Jaunak burutzen gure jarduerak Sal 90,17; Flp 2,13.
13Jauna, gure Jainkoa,
zu ez beste jaunak
izan ditugu nagusi,
baina zu, zu bakarrik,
nahi zaitugu aitortu.
14Hilak daude, eta ez dira berpiztuko,
haien arimak ez dira altxatuko,
zuk zigortu baitituzu eta suntsitu.
Haien oroitzapena ere
galdu egingo da.
15Handi egin duzu, Jauna, gure herria,
handi egin duzu gure herria.
Zeure ospea agertu duzu
eta gure lurraldearen mugak
zabaldu.#ospea agertu Ir 14,4.17; Ez 28,22.
16Jauna, larrialdian
zure bila ibili gara;
zure zigorra jasatean,
otoitza isuri dizugu#26,16 Tx.eko testua eta esanahia zalantzazkoak dira..
17Haurra izateko zorian,
minez bihurriturik,
garrasi egiten duen
emakumearen antzeko
ginen zure aitzinean.#haurgintzako minak 13,8+; 37,3; Os 13,13; Mt 24,8.
18Ernari geunden eta erdiminetan,
baina haizea besterik ez dugu egin:
ez diogu lurraldeari
salbamenik ekarri,
ez munduari haurrik eman.
19Zure hildakoak bai, berpiztuko dira,
haien gorpuak altxatuko!
Lurpean etzanak esnatuko dira
eta pozez oihuka ekingo.
Izan ere, zuk, Jauna,
argia bidaltzen duzu ihintza bezala,
eta lurpetik argitara
ateratzen hildakoak.#hildakoak berpiztuko 25,8; Ez 37; Os 13,14; Dn 12,2; 1 Ko 15,12-56. hildakoak argitara atera Ef 5,14.
Lur-itsasoei zigorra
20Ea, ene herri, sartu etxean
eta itxi ateak barrutik.
Gorde zaitez alditxo batean,
Jaunaren haserrea igaro arte.#sartu etxean Mt 6,6. haserrea igaro arte 10,25; Jb 14,13-15; Mt 24,22.
21Izan ere,
Jauna bere bizilekutik atera da,
lurreko bizilagunen
gaiztakeria zigortzeko.
Orduan, lurrak agerian jarriko du
isuritako odola,
ez ditu ezkutuan gordeko
hilketen biktimak.#isuritako odola agerian Has 4,10; Jb 16,18; Ap 6,10.

Currently Selected:

ISAIAS 26: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy