YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 18

18
Etiopiaren aurka
1Ai Etiopiako#18,1 Etiopia: H.h., Kux. Egiptoz ari da segur aski, mezu honen garaian etiopiar jatorriko erregeak baitziren Egipton nagusi. ibaiez beste aldean
dagoen lurraldea,
eltxo-burrunbadaz
beteriko lurraldea!
2Mandatariak#18,2 Mandatariak: 705. urtean faraoiak mezulariak bidali zituen Jerusalemera, Juda Asiriaren aurkako elkartasunera erakartzeko asmoz; profetak mezulariak beren herrira itzularazteko aholkatzen du. bidaltzen ditu
Nilon barrena,
ihizko txalupetan, uretan zehar.
Zoazte, mandatari bizkorrak, itzuli
herri lerden eta beltzaran horretara,
edonon beldurra sortzen duen
jendearengana,
ibaiz ureztaturiko lurraldean
bizi den
herri gogor eta menderatzailera!
3Zuek,
munduan bizi zareten guztiok,
begiratu, mendien gainean
bandera altxatuko denean;
entzun, turutak joko duenean#18,3 bandera altxatuak eta turuta-hotsek etsaiaren hurbiltasuna adierazten dute, asiriar gudarostearena kasu honetan..#bandera altxatu 5,26+. turutak jo Jl 2,1+.
4Honela mintzatu baitzait Jauna:
«Lasai egongo naiz,
neure lekutik begira,
geldi-geldi,
eguerdiko sargoria bezala,
uztaroko sargoritan
ihintz-lainoa bezala.#Jaunaren lekua 57,15; 1 Erg 8,39; Sal 33,14.
5Bai, mahatsa bildu baino lehen,
loraldia igaro
eta mahats-alea heltzen hastean,
kimu berriak moztu
egin ohi dira inauskaiaz,
moztu eta bazterrera bota;
6mendiko hegazti harraparientzat
eta basapiztientzat uzten dira,
hegazti harrapariek uda
eta basapiztiek negua
bertan igaro dezaten.
Halaxe gertatuko da
etiopiarrekin ere».
7Egun hartan, Jaun ahalguztidunari
opariak ekarriko dizkio
herri lerden eta beltzaranak,
edonon beldurra
sortzen duen jendeak,
ibaiz ureztaturiko lurraldean
bizi den
herri gogor eta menderatzaileak.
Opariak ekarriko ditu Sion mendira,
Jaun ahalguztidunaren bizilekura.#Jaunari opariak ekarriko So 3,10; Ml 1,11; Sal 68,30. Jaunaren bizilekura Dt 12,5+.

Currently Selected:

ISAIAS 18: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy