YouVersion Logo
Search Icon

AGEO SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Juduak Babiloniatik itzuliak ziren, Pertsiako errege Zirok K.a. 538an baimena eman ondoren. Baina hara: txikizioa eta hondakinak besterik ez zuten aurkitu beren lurralde maitean. Ez zen erraza han bizitzen, halako uzta urriekin eta halako eskasian. Pertsiar inperiotik ere bazetorren kezkabiderik, hango egoera politiko aldakorra zela eta: K.a. 522an Kambises erregea, Ziroren ondorengoa, hil bezain laster, tirabirak eta gatazkak sortu ziren.
Hain egoera gogorrean, juduek badute aski neke eguneroko bizibeharrari erantzuten, eta ez dute presarik Jerusalemen Jainkoaren tenplua, 587an babiloniarrek suntsitua, berreraikitzeko. Horretarako medioak ere urri zituzten; samariarrak, berriz, atzetik erasoka.
Tenplua berreraikitzeko jendea gogoberotzen saiatuko da Ageo.
Ezaugarri nagusiak
Profetak K.a. 520an, abuztutik abendua bitartean, eginiko hitzalditxoak biltzen ditu liburuak; Zorobabel gobernariari eta Josue apaizari zuzenduak dira batik bat hitzaldiok.
Tenpluarekiko gogo epel horretan nabari duten federik ezagatik dira uztak hain urri eta herria hain pobre, Jaunaren etxeak baino beren etxeek ardura gehiago baitiete (1,1-14). Jauna etorriko den eguna hurbil denez gero, tenplua eraiki behar da hari harrera egiteko, eta tenplu horrek lehengoaren aldean bikaina behar du izan (2,1-9). Horrela amaituko da herriaren miseria (2,10-20). Jainkoak bedeinkazio ugaria eta etorkizunik ederrena agintzen dizkio herriari, Zorobabel, Daviden ondorengoa, dela bide (2,20-23).
Eskema
—Tenplu berria eta bere santutasun-eskakizunak (1,1—2,14).
—Jaunaren agintzariak (2,15-23).

Currently Selected:

AGEO SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy