YouVersion Logo
Search Icon

AGEO 2

2
Jaunaren etxe berriaren ospea
1Zazpigarren hilaren hogeita batean#2,1 Zazpigarren hilaren hogeita batean: 520ko urriaren erdialdera., Ageo profetaren bitartez berriro mintzatu zen Jauna, 2eta Xealtielen seme Zorobabel Judako gobernariari eta Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari eta herrian gelditzen zirenei hau esateko agindu zion:#Zorobabel, Josue eta herrian geldituak 1,12. 3«Ba al da inor zuen artean nire tenplua bere lehengo eder-handian ikusi zuenik? Eta orain nola dagoela iruditzen zaizue? Ez al duzue ikusten ezereztua dagoela?#lehengo tenplua ezagutu Esd 3,10-13. 4Horregatik diot nik, Jaunak: Izan adore, Zorobabel! Izan adore, Jotzadaken seme Josue apaiz nagusia! Bai zuek ere, lurraldeko guztiok! Ekin lanari, ni zuekin bainaiz. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#ni zuekin 1,13+. 5Egiptotik atera zinetenean hitzeman nizuenez, nire espiritua zeuekin duzue: ez izan, bada, beldurrik!#Egiptoko irteeran bezala Ik. Ir 13,21-22; 14,19. 6Bai, honela diot nik, Jaun ahalguztidunak: Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet.#Heb 12,26-27an aipatua. zeru-lurrak dardara 2,21; Is 13,13; Hab 3,6; Sal 18,8. 7Herri guztiak dardararaziko ditut, eta herri guztietako ondasunak hemen bilduko dira, eta neure etxea ospez beteko dut. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.#herriak dardararazi 2,22. herrietako ondasunak bildu Is 60,5-11; 66,12; Ap 21,24-26. 8Neurea dut zilarra, neurea urrea. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. 9Etxe honen ospea lehengoarena baino handiagoa izango da —hala diot nik, Jaun ahalguztidunak—, eta leku honetan emango dut bakea. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».#bakea Is 11,6-9; Jr 33,6-9; Za 8,4-5.12.
Jaunaren herria kutsatua
10Darioren erregealdiko bigarren urteko bederatzigarren hilaren hogeita lauan#2,10 bederatzigarren hilaren hogeita lauan: 520ko abenduaren erdialdera., berriro mintzatu zitzaion Jauna Ageo profetari, 11eta Jaun ahalguztidunaren izenean legeari buruzko galdera#2,11 legeari buruzko galdera: Legearen aplikazioa korapilotsua zen kasuetan, apaizei zegokien zalantzak argitzea (ik. Lb 10,10-11). hauek apaizei egiteko agindu zion: 12«Eman dezagun norbaitek okela sagaratua daramala bere jantzian eta jantzi-ertzak ogia, eltzekoa, ardoa, olioa nahiz bestelako janariren bat ukitzen duela; janari hauek sagaratu bihurtzen ote dira?» Apaizek ezetz erantzun zuten. 13Eta Ageok, berriro ere: «Eta eman dezagun, gorpu bat ukituz kutsatu den norbaitek gauza horietakoren bat ukitzen duela; ez ote da gauza hori kutsatua geldituko?» Apaizek baietz erantzun zuten.#gorpu bat ukitu Lb 22,4-7.
14Orduan, Ageok esan zuen: «Honela dio Jaunak: Halaxe da jende hau eta herri hau ere nire aurrean. Egiten duten eta eskaintzen didaten guztia kutsatua dago.
Jaunak bedeinkazioa agindu
15«Baina gaurtik aurrera egizue gogoeta. Tenplua eraikitzeko harriak jartzen hasi aurretik, 16zer gertatu ohi zitzaizuen#2,16 zer gertatu ohi zitzaizuen: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazko testua ez da argia.? Hogei anega zeudelakoan ale-pilara joan, eta hamar besterik ez; berrogeita hamar litro zeudelakoan dolarera joan, eta hogei besterik ez. 17Egin duzuen guztia desegin dizuet gorrin, herdoil eta txingorraz, baina ez zarete inor niregana bihurtu.#uzta hondatua Am 4,9+. niregana bihurtu ez Am 4,6+. 18Egizue gogoeta gaurtik aurrera. Gaur, bederatzigarren hilaren hogeita lauan, jarri dira nire tenpluaren oinarriak. Gogoeta egizue. 19Mandioan ez zen alerik. Mahatsondoak, pikondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen. Gaurtik aurrera, ordea, bedeinkatu egingo zaituztet#2,19 bedeinkatu egingo zaituztet: Bedeinkazioa materiala eta espirituala da, biak batera.».#fruiturik ez 1,6+. bedeinkazioa Has 49,25-26; Dt 12,7; Ml 3,10; Sal 84,7; Jb 1,10.
Jaunak Zorobabeli promes egin
20Egun berean, hilaren hogeita lauan, Jauna berriro mintzatu zitzaion Ageori,#Egun berean 2,10.18. 21eta Judako gobernari Zorobabeli mezu hau emateko agindu zion: «Zeru-lurrak dardaraziko ditut.#Zeru-lurrak dardara 2,6+. 22Errege-tronuak irauli eta giza erreinuen ahalmena desegingo dut; guda-gurdiak eta gurdikoak irauliko ditut, eta zaldiak eta zaldizkoak eroriko dira, batak bestea ezpataz jota.#batak bestea ezpataz jo Ep 7,22; Ez 38,21; Za 14,13. 23Egun hartan —hala diot nik, Jaun ahalguztidunak— neurekin hartuko zaitut, Xealtielen seme Zorobabel ene zerbitzari hori, eta neure zigilu#2,23 neure zigilu: Agiri ofizialak eta erregeak emandako aginduak egiaztatzeko zen zigilua (ik. Jr 22,24). egingo zaitut, neuk aukeratu baitzaitut. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».#Zorobabel aukeratua Za 6,12-13.

Currently Selected:

AGEO 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy