YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 12

12
Ezekiel erbestealdiaren seinale
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2«Gizaseme, herri errebeldearen artean bizi zara; badituzte begiak ikusteko, baina ez dute ikusten; belarriak entzuteko, baina ez dute entzuten; izan ere, herri errebeldea da.#begiak bai, baina ez ikusten… Jr 5,21+. 3Zuk, gizaseme, egin erbesteratuarena#12,3 egin erbesteratuarena: Egintza sinboliko honen bidez, bigarren erbestealdia, 587an gertatua, iragartzen du profetak.: hartu behar-beharrezkoa eta zoaz erbestera egun-argiz beraien aurrean. Zauden lekutik beste baterantz joango zara beraien aurrean. Agian, orduan ohartuko dira herri errebeldea dela. 4Erbestera joango bazina bezala, zeure fardela aterako duzu egun-argiz beraien aurrean, eta zu zeu arratsean irtengo zara, erbesteratuak irteten diren bezala. 5Beraien aurrean, zulo bat egingo duzu horman eta handik aterako zeure fardela. 6Beraien aurrean, bizkarrean fardela harturik, ilunpetan aterako zara; estali aurpegia zeure herrialdea ez ikusteko, seinale bihurtu baitzaitut Israel herriarentzat».#profeta seinale 12,11; 24,24-27; Is 8,18. Ik. Jr 16,1-8.
7Bete nuen agindu zitzaidana. Egun-argitan prestatu nuen fardela, erbesterako beharrezkoarekin; arratsean horma zulatu nuen eskuz eta ilunpetan atera nintzen, fardela bizkarrean harturik, guztien aurrean.
8Biharamun goizean, esan zidan Jaunak: 9«Gizaseme, Israel herriak, herri errebelde horrek, ez al dizu galdetu zertan zabiltzan? 10Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua, Jerusalemen dagoen printzearentzat eta bertako Israel herriarentzat dena. 11Esan seinale zarela zu beraientzat; zuk egina eginaraziko diedala beraiei ere: erbestera joango dira gatibu. 12Haien printzea#12,12 Haien printzea: Sedekias erregea da; honen historiari buruz, ik. 2 Erg 25,1-7 eta Jr 52,7-11., gauzak bizkarrean hartu, horman zuloa egin eta ilunpetan irtengo da. Aurpegia estaliko du herrialdea ez ikusteko. 13Baina nik sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua; Babiloniara eramango dut, eta babiloniarren herrialdean hilko da, hura ikusi ere egin gabe.#sarea botako 17,20; 32,3; Jb 19,6. 14Beraren ingurukoak, guardia eta gudari-taldeak, alde guztietara sakabanatuko ditut eta ezpataz pertsegituko. 15Orduan, nazio artean sakabanatu eta herrialde artean barreiatuko ditudanean, jakingo dute ni naizela Jauna#12,15 jakingo… Jauna: Ik. 6,7 oh..#nazio artean sakabanatu 5,10+. 16Baina haien artetik batzuk —gerratik, gosetik eta izurritik ihes egindako batzuk— bizirik utziko ditut, joango diren nazioetan beren jokaera higuingarriak konta ditzaten; eta horrela jakingo dute atzerritarrek ni naizela Jauna».#batzuk bizirik 6,8-10; 9,4; 11,13; 14,22-23; Is 4,3+. jakingo dute atzerritarrek… 29,6.9; 30,8… ; 32,15; 35,4.9; 36,23.36; 37,28; 38,23; 39,6; Ir 7,5; 14,4; Is 49,26; Jr 16,21. Ik. 6,7+.
17Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 18«Gizaseme, egin dar-dar ogia jatean, azaldu estu eta larri ura edatean.#estu jan eta edan 4,16. 19Gero, adierazi herriko jendeari nik, Jainko Jaunak, Israelgo eta Jerusalemgo biztanleentzat diodana: Larri jango dute beren ogia eta izu-ikaraz edango ura, herrialdea suntsiturik eta jende gabe geldituko baita, bertako biztanleen indarkeriagatik. 20Hiri jendetsuak errausturik eta herrialdea suntsituta geldituko dira. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
Jaunaren hitza bete egiten
21Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 22«Gizaseme, zer da Israeli buruz darabilzuen esaera hori: “Eguna joan eta eguna etorri, baina ikuskaririk betetzen ez”?#esaera hori 12,27. Ik. 2 P 3,3-4. 23Adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Nik kenduko dut esaera hori, ez da berriz Israelen errepikatuko. Baina beste hau ere adierazi: Hurbil da eguna, ikuskari guztiak beteko direnekoa. 24Ez da jadanik ikuskari hutsalik eta iragarpen gezurtirik izango Israel herrian. 25Nik, Jaunak, hitz egingo dut eta esaten dudana luzatu gabe beteko. Zuek, herri errebeldea, bizi zareten bitartean betearaziko dut esandakoa. Nik, Jainko Jaunak, esana».
26Beste hau ere esan zidan Jaunak: 27«Gizaseme, hona zer dioen Israel herriak: “Honen ikuskariak oso gerorako dira, epe luzerako beronen profeziak”. 28Esan, bada, nik, Jainko Jaunak, diodan hau: Ez da nire hitzik atzeratuko, bete egingo da esaten dudana. Nik, Jainko Jaunak, esana».#esaten dudana bete 17,24; 22,14; Jr 1,12+.

Currently Selected:

EZEKIEL 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy