YouVersion Logo
Search Icon

EFESOARREI 2

2
Kristok dohain hutsez salbatu
1Zuei dagokizuenez, hilik zeundeten zeuen hutsegite eta bekatuetan,#bekatuengatik hilik 2,5; Kol 2,13. 2hori baitzen zuen jokabidea garai batean, mundu honen joerei jarraituz: munduan agintzen duten indarren buruzagiaren menpeko#2,2 munduan… menpeko: H.h., aireko boterearen buruzagiaren menpeko. Airea edo eguratsa espiritu gaiztoen bizilekua zen; ik. 1,21 oh. zineten, jende errebeldeagan ari den espirituaren menpeko.#mundu honen joerei jarraituz 5,8; Kol 3,7; Tt 3,3. indarren buruzagiaren menpeko 6,12; Jn 12,31; 2 Ko 4,4. 3Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.#Jainkoaren zigorra Erm 1,18; 2,3; 3,9.20.23; Kol 3,6. 4Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu, 5geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;#bizia eman zigun Lk 15,24.32; Erm 6,13. onginahi hutsez salbatuak 2,8; Eg 15,11; Erm 3,24; Ga 2,16. 6eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.#Kristorengan piztu Kol 2,12; 3,1-4. 7Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia. 8Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da; 9ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.#ez dator egintzetatik Erm 3,28; 2 Tm 1,9; Tt 3,5. inor harro ez dadin 1 Ko 1,29; Ga 6,14. 10Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala.#Kristorengan sortuak 2 Ko 5,17; Ga 6,15; Tt 2,14.
Kristo bakegile eta batasungile
11Zuei, jaiotzaz#2,11 jaiotzaz: H.h., haragiz; ik. Erm 7,18 oh. jentil zaretenoi, juduek, gorputzean egina duten erdainkuntzagatik «erdainduak» direneko horiek, «erdaingabe» deitzen zizueten. Ez ahaztu#erdaingabeak, erdainduak 5,8; Erm 11,17; Kol 2,11. 12lehenago ez zenutela Mesiasik, ezta parterik ere Israel herriko eskubideetan; ez zenutela zerikusirik Jainkoaren agintzari eta itunekin, eta itxaropenik gabe eta Jainkoa gabe bizi zinetela munduan.#Israel herriko eskubideetan parterik ez Erm 9,4-5; Kol 1,21. 13Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker.#hurbildu egin zarete Is 57,19. Kristoren heriotzari esker 1,7; Kol 1,20.
14Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez. Bere gorputzean#Kristo gure bakea Is 9,16; Kol 1,20. Bat egin ditu bi herriak 1 Ko 12,13; Ga 3,28. 15baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez.#baliogabetu egin legea Kol 2,14. gizadi berria 4,24; 2 Ko 5,17; Kol 3,10. 16Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz.#Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu Erm 5,10-11; 11,15; 2 Ko 5,18-20; Kol 1,20-22. 17Bere etorrerarekin bakearen berri ona hots egin zigun: bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei#2,17 hurbil zirenei: Juduak eta jentilak lehen egoera desberdinetan zeudela esan nahi du, baina orain, Kristori esker, egoera hura gainditua dela..#bakearen berri ona Is 52,7; 57,19. 18Zeren bai batzuk eta bai besteok hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.#hurbil gaitezke Aitarengana 3,12; Erm 5,2; Ga 4,6; Heb 4,16.
19Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide#2,19 Jainkoaren herriko kide: H.h., santuen herrikide; ik. 1 Ko 1,2 oh. baizik eta Jainkoaren familiako,#Jainkoaren herriko kide 3,6; Flp 3,20; Heb 12,22-23. 20apostolu eta profeten oinarri gainean eraikiak, Kristo Jesus bera giltzarri delarik.#apostoluen oinarri gainean 3,5; Mt 16,18; Ap 21,14. Kristo giltzarri Is 28,16; 1 Ko 3,11; 1 P 2,4-6. 21Kristo Jaunarengan ongi finkaturik, eraikin osoa haziz doa, Jainkoari sagaraturiko tenplu bihurtzeraino.#Kristorengan finkaturik, haziz 4,11-16; Kol 2,19. Jaunaren tenplu 1 Ko 3,16; 2 Ko 6,16. 22Kristoren bitartez, eraikinaren parte zarete zuek ere besteekin batera, Espirituak eraginda Jainkoaren bizileku bihurtzeraino.#eraikinaren parte 1 P 2,5.

Currently Selected:

EFESOARREI 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy