YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 8

8
Israelen heziketa basamortuan
1«Saiatu betetzen gaur ematen dizkizuedan agindu guztiok, bizirik iraun, ugaldu eta Jaunak zuen arbasoei zin eginez hitzemandako lurraldeaz jabetzera sar zaitezten.#Saiatu betetzen 5,1+. gaur ematen… 4,8+. bizirik iraun 4,1+. 2Gogoratu Jaunak zeuen Jainkoak basamortuan berrogei urte hauetan eginarazi dizuen bidea: egoera latzean jarri zintuzten probatzeko, zuen barne-asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenituzten ala ez jakiteko.#berrogei urte hauetan Zen 14,33+. basamortuan eginiko bidea Ik. 2,7; 8,15; 29,4-5. probatu jakiteko 13,4. 3Behar gorrian jarri zintuzten, gosea pasarazi eta mana eman zizuen jaten, ez zuek, ez zuen arbasoek, ezagutzen ez zenuten janaria, zuei jakinarazteko, gizakia ez dela ogiz bakarrik bizi, baizik Jaunak esaten duenetik bizi dela#8,3 mana, ezagutzen ez zenuten janaria: Ik. Ir 16,15 eta oh. Jaunak esaten duenetik bizi dela: H.h., Jaunaren ahotik ateratzen den guztitik bizi dela, hau da, Jaunaren hitzetik eta aginduetatik..#mana Ir 16,31+. ez ogiz bakarrik bizi Mt 4,4 par. 4Berrogei urte hauetan ez zaizue arroparik higatu, ez oinik handitu#8,4 ez arroparik higatu, ez oinik handitu: Xehetasun hauek ez dira beste inon azaltzen Pentateukoan; Ne 9,21ean errepikatuko dira geroago., 5ohar zaitezten zeuen baitan, aitak semea bezala zentzarazi zaituztela Jaunak zeuen Jainkoak.#aitak semea bezala zentzarazi 4,36; Es 3,11-12; Heb 12,7. 6Beraz, bete Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak, ibili berak erakutsitako bidetik eta bizi berarenganako begirunean.#bizi begirunean 4,10+.
Agindutako lurraldeko tentazioak
7«Jaunak zeuen Jainkoak lurralde ederrera eramango zaituzte: lurralde oparoa da, errekaz, iturriz eta ibar eta mendian sorturiko iturburuz hornitua,#lurralde ederra 1,25+. urez hornitua 11,10-12. 8gari, garagar, mahasti, pikondo, granadondo, olibondo eta eztiz hornitua; 9neurririk gabe jan ahal izango duzue ogia, eta ez zaizue ezer falta izango; hango harriek burdina dute eta mendietatik kobrea aterako duzue. 10Ase arte jango duzue, beraz, eta Jauna zeuen Jainkoa bedeinkatuko, eman dizuen lurralde ederrarengatik.#Ase arte jan 6,11+.
11«Baina kontuz! Ez ahaztu gero Jauna zeuen Jainkoa, gaur ematen dizkizuedan agindu, lege eta erabakiak bete gabe utziz.#Ez ahaztu Jauna 4,9+. 12Ez dadila gerta, ase arte jatean, zeuek eraikitako etxe ederretan bizitzean 13eta zeuen behi eta arkumeak, zilar eta urreak eta era guztietako ondasunak gehitzean, 14zuek harrotu eta Jauna zeuen Jainkoa ahazturik uztea. Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atera zaituztena;#Ik. 6,12+. 15bera da suge pozoitsu#8,15 suge pozoitsu: Ik. Zen 21,6 oh. eta eskorpioiz beteriko basamortu handi eta ikaragarritik, ur-tantarik gabeko eremu elkor horretatik, eraman zaituztena; bera, suharritik ura atera eta edaten eman dizuena;#suharritik ura atera Ir 17,1-7; Zen 20,1-13; Sal 78,15. 16bera, zuen arbasoek ezagutu ez zuten mana jaten eman dizuena. Probatu egin zaituzte, bai, egoera latzean jarriz, baina zeuen onerako izan da azken batean.#Probatu 8,2-3.
17«Ez esan zeuen buruari: “Geure indarrez eta trebeziaz lortu dugu aberastasun hau”;#Geure indarrez 9,4; 32,27; Is 10,13-14. 18baizik eta gogoratu, Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuela aberastasuna lortzeko indarra; horrela, leial eusten dio gaur ere zuen gurasoei zin eginez hitzemandakoari.#Jaunak ematen indarra Os 2,10; Sal 44,3-4. gurasoei eginiko zin-hitzari eutsi 7,8; 9,5; Has 26,3; Jr 11,5.
19«Baina noizbait Jauna zeuen Jainkoa ahazten baduzue, jainko arrotzen atzetik joan eta, haien aurrean ahuspezturik, gurtza ematen badiezue, zinez diotsuet gaur guztiz galduko zaretela.#jainko arrotzak gurtu 6,14+. guztiz galduko 4,26+. 20Aurrean aurkituko dituzuen herriak desegingo dituen bezala desegingo zaituzte Jaunak, berari, zeuen Jainkoari, obeditzen ez badiozue.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy