YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 25

25
Neurriz zigortu
1«Bi gizonen artean liskarrik sortzen bada, auzitara joko dute, epaituak izateko: epaileek errugabea errugabe aitortuko dute eta erruduna errudun.#errugabea errugabe eta erruduna errudun 16,18-20; Am 2,6; 5,12. Ik. Is 5,20. 2Zigorkatua izan behar duen erruduna lurrean etzanaraziko du epaileak, eta bere begi-bistan merezi beste zigorrada emango dizkiote. 3Nolanahi ere, sekula ez da berrogei zigorrada#25,3 berrogei zigorrada: Normalean hogeita hemeretzi zigorrada ematen ziren, berrogeitik gora pasatzeko arriskua ekiditeko (ik. 2 Ko 11,24). baino gehiago emango, zigorraldia gogorregia gerta eta herritarra denen aurrean laidotua geldi ez dadin.
4«Ez diozue muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari#25,4 Ez diozu… idiari: Hau da, utziozu jaten lanean ari den bitartean (ik. 1 Ko 9,9; 1 Tm 5,18)..
Lebiratuaren legea
5«Bi anaia elkarrekin bizi eta bietako bat seme-alabarik gabe hiltzen bada, alarguntsa ez da beste senitarteko gizon batekin ezkonduko; koinatua ezkonduko da berarekin, koinatuari dagokion eginbeharra#25,5 koinatuari dagokion eginbeharra: Lebiratu deituriko lege honen izena latinezko lebir, hau da, koinatu, izenetik dator. Erakunde honen xedea ondorengotza eta famili ondasunen jarraipena segurtatzea zen. betez.#Lebiratua Has 38,6-9; Rt 4; Mt 22,24. 6Emakumeak izango duen lehen-semeak hildako anaiaren izena hartuko du; horrela, ez da haren izena israeldarren artetik ezabatuko.
7«Baina koinatuak emaztetzat hartu nahi ez badu, alarguntsak herri-arduradunengana auzitegira joan eta esango die: “Nire koinatuak ez du legezko bere eginbeharra bete nahi, eta ez dio anaiari sortu nahi haren izenari israeldarren artean bizirik iraunaraziko dion ondorengoa”. 8Herri-arduradunek deitu eta gizonarekin hitz egingo dute. Honek, bereari eutsiz, ez duela ezkondu nahi esaten badu, 9koinatak, hurbilduz, sandalia erantziko dio#25,9 sandalia erantziko dio: Keinuak irainezko zentzua du hemen, Rt 4,7an ez bezala. eta aurpegira listua botako herri-arduradunen aurrean, esanez: “Hara zer egiten zaion bere anaiari familia eman nahi ez dion gizonari”.
10«Eta halakoaren etxeari “Oinutsaren etxea” deituko diote israeldarrek.
Borrokaldian lotsa
11«Herritar bi elkarrekin borrokan ari badira eta haietako baten emazteak, senarra jipoitik libratzeko, eskua luzatu eta besteari lotsarietatik heltzen badio, 12moztu egingo diote eskua#25,12 moztu eskua: I.Z.n hau da hoben batentzat mutilazio-zigorra ezartzen den kasu bakarra.. Ez izan gupidarik!#Ez izan gupidarik 7,16+.
Salerosketan zintzotasuna
13-14«Ez duzue pisu eta neurri faltsurik erabiliko salerosketetan. 15Behar bezalako pisu eta neurriak, zuzen eta zehatzak, izango dituzue; horrela, luzaro biziko zarete Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldean.#pisu eta neurri zuzenak Lb 19,36+; Mi 6,10-11. luzaro bizi 4,26+. 16Izan ere, neurri faltsuak erabiliz zuzengabe jokatzen duena higuingarri zaio Jaunari zuen Jainkoari.#higuingarri Jaunari 7,25+.
Amalektar herria Israelen etsai
17«Izan gogoan, Egiptotik atera eta honako bidean amalektarrek egin zizuetena:#amalektarrak Ir 17,8+. Ik. 23,4-9. 18nekatuta eta ahuldurik zentoztela, bidera irten eta taldearen atzealdean ezinean zetozenei eraso zieten, Jainkoaren begirunerik gabe. 19Beraz, Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan emango dizuen lurraldean, inguruko etsaiengandik libratu eta atsedena emango dizuenean, ezereztu egingo dituzue amalektarrak eta horien oroitzapena bera ere mundutik ezabatuko. Ez ahaztu gero!#etsaiengandik libratu 12,10+. oroitzapena ere ezabatu Ir 17,14. Ik. 9,14+.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 25: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy