YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 4

4
Ix-Boxet hila
1Abner Hebronen hila zela jakin zuenean, Saulen seme Ix-Boxet bihozgabetu egin zen, eta Israel osoa#4,1 Israel osoa: Ik. 2,9 oh. larritu.#bihozgabetu Jr 6,24; 50,43. 2Bazituen Saulen seme Ix-Boxetek bi gizon gudalburu: Baana izenekoa bata, eta Rekab bestea; Beerot-eko Rimonen semeak ziren, benjamindarrak; Beerot ere Benjaminen lurraldeko jotzen baita. 3Beerotarrak ihesi joanak ziren Gitaimera#4,3 Beerot: Jerusalemdik iparraldera 15 km-ra zegoen hirixka. Gitaim: Lod zeritzan eskualdean zegoen segur aski, Jerusalemdik ipar-mendebaldera., eta han bizi dira etorkin gisa gaurdaino.
4Saulen seme Jonatanek bazuen bi zangoak elbarri zituen seme bat; Mefi-Boxet#4,4 Mefi-Boxet: Mefi-Baal nahiz Meri-Baal ere deitu ohi zaio. Zenbait autorek uste du, tx. hau 2 Sm 9,3aren ondoren ezarri behar litzatekeela. zeritzan. Sauli eta Jonatani gertatu zitzaienaren berri Izreeldik ekarri zutenean, bost urte zituen Mefi-Boxetek. Orduan, inudeak haurra hartu eta ihesari eman zion; zalapartan, ordea, haurra jausi eta herren gelditu zen.#Mefi-Boxet 9,1-13.
5Behin batean, etorri ziren Beeroteko Rimonen seme Rekab eta Baana, eta, eguneko berorik handienean, Ix-Boxeten etxean sartu ziren. Hau bazkalondoko lo-kuluxka egiten ari zen. 6Rekab eta honen anaia Baana garia hartzeko itxurak eginez sartu ziren etxe barrura, zauritu zuten Ix-Boxet sabelean eta ihesi joan ziren. 7Etxera sartzean, lotan aurkitu zuten Ix-Boxet bere ohean, jo eta hil egin zuten, eta burua moztu. Gero, burua harturik, Arabarako bidean zehar ibili ziren gau osoan. 8Heldu ziren Hebronera eta David erregeari eraman zioten Ix-Boxeten burua, esanez:
—Hona Ix-Boxeten burua#4,8 Ix-Boxeten burua: Honela ere itzul daiteke: zure etsai Ix-Baalen, Saulen semearen, burua.; zu hil nahi izan zintuen zure etsai Saulen semea zen. Honela eman dio Jaunak Davidi Saulen eta beronen ondorengoen lepotik mendekatzeko aukera.#zu hil nahi izan 16,11; Ir 4,19; 1 Erg 10.14; Mt 2,20.
9Davidek, ordea, Beeroteko Rimonen seme Rekabi eta honen anaia Baanari honela ihardetsi zien:
—Bizi bedi Jauna! Berak atera bainau estualdi guztietatik.#Berak atera bainau 1 Sm 26,24; 1 Erg 1,29. 10Berri ona zekarkidalakoan, Saul hila zela esan zidana atxilotu eta hil egin nuen Tziklagen, albistea horrela ordainduz.#Berri ona zekarkidalakoan 1,5-16. 11Hara, bada; zuei, bere etxean eta bere ohean zegoen gizon errugabea hil duzuen gaizkileoi, arrazoi handiagoz eskatuko dizuet haren odolaren kontua, suntsitu egingo zaituztet lurrazaletik.
12Hala, haiek hiltzeko agindua eman zien Davidek bere mutilei. Gero, esku-oinak mozturik, Hebrongo uraska ondoan zintzilikatu zituzten. Ix-Boxeten burua, berriz, hartu eta Abnerren hilobian lurperatu zuten Hebronen.#hiltzeko agindua 1,15; 1 Sm 22,18.

Currently Selected:

2 SAMUEL 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy