YouVersion Logo
Search Icon

2 PEDRO SARRERA

SARRERA
Nork eta norentzat idatzia
Hasieratik, «Simon Pedro» bezala aurkezten da idazlea; gaur egun, ordea, ia denek beranduagokotzat jotzen dute gutuna. Idazkeraz eta doktrinaz, Pedroren Lehen Gutunarekin alde handiak ditu. Baina, batez ere, Judasen gutunarekin —hau lehen mendeko azken urtetakoa izanik— duen erlazio estuagatik, egilea ezin izan daiteke lehen kristau-belaunaldikoa (konparatu 2,1-22 eta Ju 4-16). Seguruenik, kultura grekoan hezitako judu-kristaua zen, Pedroren bizitza eta katekesia ongi ezagutzen zituena. Pedroren izenpean jarriz, idatzitakoa apostoluaren irakatsietatik hartu zuela adierazi nahi zuen. Dirudienez, I.B.ko idazki berriena da, II. mendeko lehen aldikoa.
Norentzat idatzia izan zen ere ez da garbi azaltzen: «gurea bezain fede baliotsua iritsi duzuenoi». Testua aztertuz, badirudi judu-jatorriko kristauak zirela hartzaileak, kultura grekoaren eragin dezentea zutenak. Horien artean sasimaisu batzuk azaldu dira, beren irakatsi eta jokabideez kristau-elkartea hondatzeko zorian jartzen dutenak. Ez da erraza zehazten zein diren berorien pentsaera eta iritzi okerrak. Gainera, Kristoren etorrera atzeratzen zelako kezkaturik ageri dira komunitate horiek.
Gutunaren hari nagusiak
Gutun honek «testamentu-gutun» baten itxura du. Idazleak azken gomendioak ematen dizkie beretarrei. Gomendioen helburua, datozkien arriskuez ohartaraziz, eliz elkartekoei batasunean iraunaraztea da. Horretarako, Jainkoak lehen zer egin dien gogorarazten die eta gerora ere horrela jokatuko duen segurtasuna ematen.
Idazleak, garaiko irakaspen faltsuek kristau-elkartea desegiteko duten arriskua ikusiz (2,1-22; 3,17), kristauen oinarrizko ondasuna, fedea (1,1.5) eta Kristoren ezagutza (1,2.5.8; 2,20-21; 3,18), finkatu nahi du.
Gainera, Kristoren etorrerak luzatzen zuelako kezkaturik dauden kristauei, zertan kezkaturik ez dutela esaten die, Jauna pazientziaz ari baita jokatzen; baina ustekabean etorriko da Jauna eta «lurra bere egintza guztiekin agerian geldituko da Jainkoaren epairako» (3,3-14).
Eskema
—Agurra (1,1-2).
—Kristau-bokazioan sendo irauteko aholkua (1,3-11).
—Kristoren, apostoluen eta profeten hitzak (1,12-21).
—Sasimaisuen aurka (2,1-22).
—Jaunaren etorreraz (3,1-10).
—Bizitza santurako deia (3,11-18).

Currently Selected:

2 PEDRO SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy