YouVersion Logo
Search Icon

1 TIMOTEORI 3

3
Elkarte-arduradunak
1Egia da elkarte-zuzendari#3,1 elkarte-zuzendari: Episkopoi direlakoek nolabaiteko zuzendari-kargua dute elkartean; baina ez dago hauen kargua eta presbiteroi/arduradun (ik. 4,14 oh.) direlakoek dutena zuzen eta zehatz bereizterik; ik. Eg 20,28 eta Flp 1,1 oh. izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela.#Egia da 1,15+. zuzendari 3,2; Eg 20,28; Flp 1,1; Tt 1,7; 1 P 2,25. 2Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua#3,2 behin bakarrik ezkondua: H.h., emazte bakarreko gizona. Honela ere uler daiteke: emazteari leial zaiona edo emazte bakarrarekin ezkondua., neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe;#eliz elkarteko zuzendarientzat arauak Tt 1,6-9. Ik. 2 Tm 2,24-26.#behin bakarrik ezkondua 3,12; 5,9. Ik. Mk 10,1-11. 3ez ardozale, ezta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsua eta ez diruzalea. 4Bere etxea ongi gobernatzen eta seme-alabak mendetasunean eta errespetuan hezten jakin behar du; 5izan ere, nola izango du Jainkoaren elkartearen ardurarik bere etxea gobernatzen ez dakienak? 6Ez bedi kristauberri izan, harropuztu eta deabrua bezala gaitzetsia izan ez dadin. 7Kristau ez direnen artean ere izen ona izan behar du, desohorean eta deabruaren sareetan eror ez dadin.
Diakonoak
8Diakonoak#3,8 Diakonoak: Jatorriz, hitzak zerbitzari/laguntzaile esan nahi du (ik. Flp 1,1 oh.). Hemen, behartsu eta gaixoak zaintzeko ofizialki jarriak zeudenak adierazten ditu (ik. Eg 6,1 oh.). Baina diakonoak, arian-arian, zuzendarien laguntzaile bihurtuz joan ziren irakaspen- eta kultu-zereginetarako ere. ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ezta irabazi zikinei emanak ere;#Diakonoak Ik. Eg 6,1-6. 9gorde bezate kontzientzia garbiz Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia#3,9 Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia: H.h., fedearen misterioa.. 10Lehenik, izan bitez aztertuak eta, gero, akats gabe badira, bete bezate diakonotza-zerbitzua.
11Emakumeek#3,11 Emakumeek: Diakono ziren emakumeak segur aski, eta ez diakonoen emazteak (ik. Erm 16,1 oh.). ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.
12Diakonoak izan bitez behin bakarrik ezkonduak#3,12 behin bakarrik ezkonduak: Ik. 3,2 oh., beren seme-alabak eta etxea ongi gobernatzen dakitenak;#behin bakarrik ezkondua 3,2+. etxea eta seme-alabak ongi gobernatu 3,4. 13zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.#ohorezko maila Ik. Mk 10,43-44.
Gure erlijioaren misterioa
14-15Zu ikustera laster joango naizela espero dut; hala ere, badaiteke luzatzea eta horregatik idazten dizut, jakin dezazun nola jokatu Jainkoaren etxean, egiaren zutoin eta oinarri den Jainko biziaren elizan.#Jainkoaren etxea Ef 2,19-20. 16Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa:
Kristo#3,16 Kristo: Jatorrizkoak hau dio besterik gabe, Kristoren ordez dagoelarik. Baina beste testu-tradizio batek hau (neutroa) dio, aipaturiko erlijioaren misterioari dagokiolarik. Beste eskuizkribu askok Jainkoa diote. Dena den, bertso hauek Kristori buruzko kristau-gorazarre edo fede-aitorpen baten atal dira., gizaki bezala agertua,
Espirituak zintzotzat aitortua,
aingeruek ikusia,
herriei hots egina,
munduan sinetsia,
Jainkoak aintzan hartua.#misterioa Ef 3,3+. Kristo, gizaki bezala agertua Erm 1,3-4. Ik. Jn 1,14. aintzan hartua Mk 16,19; Eg 1,9. Ik. Flp 2,7-11.

Currently Selected:

1 TIMOTEORI 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy