YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 50

50
1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa,
2 Haren gana ethorri cenean Nathan profeta, hura Bethsabeeren gana sarthu cen ondoan.
3 Jaincoa, urrical çaquizquit, çure urricalmendu handiaren arabera.
      Eta çure urricalpenen ostearen arabera, borra çaçu ene tzarqueria.
4 Gueroago eta guehiago garbi neçaçu ene tzarqueriatic eta xahu ene bekatutic.
5 Alabainan eçagutzen dut ene tzarqueria, eta ene bekatua ene contra dago bethi.
6 Bakarric çure contra eguin dut bekatu, eta çure aitzinean eguin dut gaizquia: haletan çucenac atheratuco dira çure hitzac, eta garaitiar içanen çare juiatzen çaituztenean.
7 Ecen huna non gaizquitic sorthu naicen, eta ene ama bekatuan nitaz amatu den.
8 Alabainan çuc eguia maithatu duçu; aguertu darozquidatzu çure çuhurciaco gauça gorde eta dudacoac.
9 Hisopoaz ihinzta neçaçu, eta garbitua içanen naiz; xahutuco nauçu, eta eguinen naiz elhurra baino xuriago.
10 Bozcarioa eta goiheretasuna emanen diotzatzute ene beharriei, eta jauciren dira ene heçur eroriac.
11 Ene bekatuetaric aldara çaçu çure beguithartea, eta borra çatzu ene tzarqueria guciac.
12 Ene baithan eguiçu, Jaincoa, bihotz xahu bat, eta ene barnean berri çaçu çucentasuneco izpiritua.
13 Ez beneçaçu iraiz çure aitzinetic, eta ez biaçadaçu ken çure izpiritu saindua.
14 Bihur diçadaçu çure salbamenduco bozcarioa, eta izpiritu buruçaguiaz gogor neçaçu.
15 Guiçon tzarrei irakatsiren daroeztet çure bideac, eta gaixtaguinac çure gana bihurturen dira.
16 Jaincoa, ene salbamenduco Jaincoa, athera neçaçu odolpetic, eta ene mihiac goretsiren du çure çucentasuna.
17 Jauna, idequico ditutzu ene ezpainac, eta ene ahoac goraqui adiaracico ditu çure laudorioac.
18 Alabainan sacrificio bat nahi içan bacindu, lehiaz narotzun escainico: bainan etzare holocaustetan laket içanen.
19 Jaincoaren gogaraco sacrificioa, urriquiac hautsi duen izpiritua da. Jaincoa, ez duçu arbuiatuco bihotz bat urriquiac eta beheramenduac joa.
20 Jauna, Sioni ongui eguioçu çure nahicunde onaren arabera, arren alchatuac içan ditecen Jerusalemeco harrasiac.
21 Orduan ditutzu onhetsiren çucembideco sacrificioa, escainçac eta holocaustac; orduan eçarrico dira aratcheac çure aldarearen gainean.

Currently Selected:

PSALMOAC 50: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy