YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 17

17
1 Akabançaraino, Jaunari bere cerbitzari Dabidec cantatu canticaco hitzac, Jaunac bere etsai gucien escuetaric eta Saulen escutic itzurraraci çuen egunean. Eta erran çuen:
2 Maithaturen çaitut, Jauna, çu ene indarra.
3 Jauna da ene habea eta ihes-lekua, ene salbatzailea.
      Ene Jaincoa da ene lagunça; haren baithan içanen dut ene iguriquitza.
      Hura da ene gueriça, ene salbamenduco adarra eta ene habea.
4 Jaunari laudatuz dei eguinen diot, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua.
5 Heriotzeco oinhaceec naute inguratu, eta gaixtaqueriaren uharrec asaldatu naute.
6 Inguratu naute ifernuco oinhaceec; herioaren arteec atzeman naute.
7 Ene hesturan Jaunari dei eguin diot, eta deihadar eguin diot ene Jaincoari.
      Bere templo saindutic ençun du ene minçoa, eta haren aitzinean eguin dudan oihua heldu içan da haren beharrietara.
8 Laztu eta ikaratu da lurra; mendien erroac ikaratu eta kordocatu dira, hasarre dutelacotz Jaincoa.
9 Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira.
10 Ezcaili ditu ceruac, eta jautsi da; eta hedoi bat çuen oin-pean.
11 Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da.
12 Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira.
13 Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac.
14 Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac.
15 Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.
16 Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri,
      Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric.
17 Ceru goratic igorri darot lagunça, hartu nau, eta ur-uharren erditic atheratu.
18 Itzuri nau ene etsai guciz hazcarrei eta higüincetan nindutenei, indar ene gainean hartu çutelacotz.
19 Atzeman naute ene hesturaco egunean; bainan Jauna jarri da ene gueriçagarri.
20 Atheratu nau çabalera, salbatu nau, nahi ninduelacotz.
21 Ene çucentasunaren arabera sariztaturen nau Jaunac, eta bihurturen darot ene escuen garbitasunaren arabera;
22 Ceren iduqui ditudan Jaunaren bideac, eta ez naicen gaixtoqui ibili ene Jaincoaren contra;
23 Ceren ene beguien aitzinean iduqui ditudan haren erabaquiac oro, eta ez ditudan haren juiamenduac arbuiatu.
24 Eta garbi içanen naiz haren aitzinean, eta beguiraturen naiz ene tzartasunetic.
25 Eta Jaunac sariztaturen nau ene çucentasunaren arabera eta ene escuen garbitasunaren arabera haren beguien aitzinean.
26 Sainduarequin saindu, garbiarequin garbi içanen çare.
27 Hautetsiarequin hautatua içanen çare, tzarrarequin tzartuco çare.
28 Ecen aphal dena goratuco duçu, eta aphalduco ditutzu hampurutsuen beguiac.
29 Alabainan çuc arguiarazten dioçu ene criseluari, Jauna: ene Jaincoa, argui çatzu ene ilhumbeac;
30 Ceren çure lagunçarequin tentacioneari itzurico bainatzaio; ene Jaincoaren lagunçarequin jaucico dut harrasia.
31 Hura da ene Jaincoa; haren bidea garbia da; Jaunaren hitzac dira suaz garbituac iduri; haren baithan bere iguriquitza daducaten gucien gueriçatzailea da.
32 Alabainan nor da Jainco, ecenetz Jauna? edo nor da Jainco gure Jaincoaz campo?
33 Hura da indarrez jaunci nauen Jaincoa, eta ene bidea kutsuric gabe eçarri duena;
34 Ene oinac orenenac beçala arindu dituena; leku goretan jarcen nauena;
35 Ene escuei guducatzen irakatsi diotena; eta çuc eçarri ditutzu ene besoac cobrezco arrambela iduri.
36 Eman içan darotaçu ene itzupeneco gueriça, eta çure escuinac lagundu içan nau.
      Çure irakaspenac cridançatu nau bethico, eta çure irakaspenac arguituren nau.
37 Ene oinen azpian luçatu darotaçu urhatsa, eta ene oinac ez dira hebaindu.
38 Ondotic eguinen diotet ene etsaiei, eta atzemanen ditut; ez naiz bihurturen ahi ditecen arteo.
39 Phorroscaturen ditut, eta ecin buru eguinen dute; eta ene oin-pera erorico dira.
40 Guerlacotzat indarrez jaunci nauçu, eta ene azpira eroraraci ditutzu ene contra jaiquitzen cirenac.
41 Ene etsaiac ihes igorri ditutzu ene aitzinean, eta herrautsi ditutzu higüincetan nindaucatenac.
42 Helca haritu dira, eta nihor etzen hequien atheratzeco; Jaunari deihadar eguin diote, bainan ez ditu ençun.
43 Eguinen ditut haiceac daraman herrautsa beçala; carriquetaco lohia beçala eguinen ditut.
44 Atheratuco nauçu populuarequilaco makurretaric; jendaien buruan eçarrico nauçu.
45 Eçagutu ez dudan populu batec cerbitzatu nau; ene hitza aditu beçain sarri, eguin du ene errana.
46 Arrotzaren semeac gueçurrez minçatu çaizquit, arrotzaren semeac çahartu dira, eta kordocatu dira beren bideetan.
47 Bici bedi Jauna, benedica bequio ene Jaincoari, eta goretsia içan bedi ni salbatu nauen Jaincoa.
48 Çu çare Jainco ni aspercen nauçuna, eta populuac ene azpian eçarcen ditutzuna, ene etsai hasarreetaric beguiratzen nauçuna.
49 Ene contra bihurcen direnetaric gorago alchaturen nauçu; guiçon gaixtoaren aztaparretic atheraturen nauçu.
50 Aria hortaz, Jauna, jendaien artean aithor emanen darotzut, eta çure icena cantaturen dut psalmo batean.
51 Erranen dut cer sendagailaz itzuri duen Jaunac bere hautuco erreguea, cer urricalpen içan duen Dabid bere cristoz, eta haren ondoreez bethi eta bethiraino.

Currently Selected:

PSALMOAC 17: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy