YouVersion Logo
Search Icon

ISAIASEN PROFECIA 35

35
1 Toqui mortu eta bideric gabeac bozcariotan içanen dira; eremua bozcarioz jaucico da, eta lilia beçala loratuco.
2 Alde orotara musquilduren da, eta bozcarioz jaucico da, eta canticac ditu cantaturen; emana içanen çaio Libanen ospea, Carmelen eta Saronen edertasuna; berec ikusico dituzte Jaunaren ospea eta gure Jaincoaren ederra.
3 Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei.
4 Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.
5 Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac.
6 Orduan maingua jauciren da orena beçala, eta idequiren da mutuaren mihia, ceren ithurriac ilki baitira mortuan eta uharrac eremuan.
7 Eta leihor cen toquia ur-maeletara aldatuco da, eta agor cena ithur-uretara. Erainsugueac lehen egoten ciren ohancetan ilkico da kanabera eta ihiaren hosto berdea.
8 Eta han içanen da bidexca bat, eta bide bat bide saindua deithuco dena: kutsatua ez da hartaric iraganen, eta hura içanen da çucençat bide çucena, haletan non çoroac hartan gaindi ibilico ez baitira.
9 Ez da han içanen lehoinic, eta basabere gaixtoa ez da hartaric iganen, ez-eta hartan kausituco; eta hartan ibilico dira libratuac içan direnac;
10 Eta Jaunac berrerosi dituenac bihurturen dira eta Sionera laudoriozco cantutan ethorriren, eta bethi iraunen duen bozcario bat içanen da hequien buruaren gainean; boscalenciaren eta goiheretasunaren jabe içanen dira, eta oinhaceac eta auhenac ihes eguinen dute.

Currently Selected:

ISAIASEN PROFECIA 35: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy