YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 16

16
1 Bada, Jaunaren hitza Baasaren contra atheratu cen Jehuri, Hananiren semeari, erranez:
2 Herrautsetic goratu eta ene Israelgo populuaren gainean buruçagui eçarri çaitudalacotz, çu ordainez ibili çare Jeroboamen bidean, eta bekatutan erorraraci duçu Israelgo ene populua, hequien bekatuez ene samurrarazteco.
3 Huna nic ebaquico dudala Baasaren ondoregoa eta haren etcheco ondoregoa, eta çure etchea eguinen dut Nabathen seme Jeroboamen etchea eguin dudan beçala.
4 Basaaren odolecoetaric hilen dena hirian, çakurrec janen dute; eta bazterretau hilen dena, ceruco hegastinec dute iretsico.
5 Baasaren eguinçac berriz, eta eguin cituen guciac, eta haren guduac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
6 Baasa lokartu cen beraz bere arbasoequin; Thersan ehorcia içan cen, eta Ela haren semea erreguinatu cen haren orde.
7 Bainan Hanariren seme Jehu profeta baithan Jaunaren hitza atheratu cenean Baasaren contra, eta haren etchearen contra, eta Jaunaren aitzinean eguin cituen gaizqui gucien contra, Jaunaren hasarrearazteco bere escuetaco eguincez bilhaca cedinçat Jeroboamen etchea beçala; horren gatic hilaraci çuen, erran nahi  baita, Baasac Jehu profeta Hananiren semea.
8 Asa, Judaco erregueren hogoi eta seigarren urthetic, Ela Baasaren semea bi urthez Therfan erreguinatu cen Israelen gainean.
9 Eta haren contra bihurtu cen Çambri haren cerbitzaria, çaldizcoen erdian buruçaguia. Bada Ela Therfan edaten hari eta hordia cen Therfaco buruçagui Arfaren etchean.
10 Çambri beraz gainera jauciric, jo eta hil çuen, Judaco erregue Asaren hogoi eta çazpigarren urthean, eta erreguinatu cen haren orde.
11 Eta erreguetu eta haren tronuan jarri cenean, Baasaren etche gucia jo çuen, eta hartaric etzuen utzi harrasiari guernua ixurcen çuenic, ez-eta ahaideric, ez adisquideric.
12 Eta Çambric xahutu çuen Baasaren etche gucia, Jaunac Jehu profetaren arartecoz Baasari erran çaroen hitzaren arabera,
13 Baasaren eta haren seme Elaren bekatu gucien gatic, bekatu eguin çutelacotz eta Israeli eguinaraci, Israelgo Jainco Jauna beren çoroqueriez samurraraciz.
14 Elaren eguinçac berriz, eta harec eguin cituen guciac ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
15 Judaco erregue Asaren hogoi eta çazpigarren urthean, Çambri çazpi egunez erreguinatu cen Thersan. Bada, armadac sethiatzen çuen Jebethon Filistindarren hiria.
16 Adituric Çambri bihurtu cela eta erregue hil çuela, Israel guciac erregue eguin çuen Amri, ceina baitzen Israelgo armadaren buruçagui orduan campetan.
17 Amri igan cen beraz Jebethonetic eta Israel gucia harequin, eta sethiatzen çuten Thersa.
18 Bainan Çambric ikustenez hiria hartua içatera çohala, jaureguian sarthu cen, eta bere burua erre çuen erregue-etchearequin, eta hil cen
19 Eguin cituen bekatuen erdian, Jaunaren aitzinean gaizquia eguinez, eta Jeroboamen bidean ibiliz, eta haren bekatuan ceinetaz Israel bekatura erorraraci içan baitzuen.
20 Eta Çambriren gaineraco eguinça, celata eta dorphequeriac ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
21 Orduan populua bi çathitan bereci cen; populuaren erdi bat jarraiquitzen cen Thebniri Jinethen semeari, hura erregue eçarceco; eta berce erdia Amriri.
22 Bainan Amrirequin cen populua nausitu cen, Thebniri Jinethen semeari jarraiquitzen cen populuari; hil cen Thebni, eta Amri erreguinatu cen.
23 Judaco erregue Asaren hogoi eta hamecagarren urthetic, Amri hamabi urthez erreguinatu cen Israelen gainean; Therfin erreguinatu cen sei urthez.
24 Somerren ganic Samariaco mendia erosi çuen bi talendu cilharrezcotan. Han eguin çuen hiri bat Samaria deithu çuen mendiaren jabe Somerren icenetic.
25 Bada Amric gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta hura baino lehen içatu ciren gucien gainetic, tzarqui haritu cen.
26 Ibili cen Nabathen seme Jeroboamen bide gucian eta haren bekatuetan, ceinetaz Israel bekatura erorraraci baitzuen, bere çoroqueriez hasarrearazteco Israelgo Jainco Jauna.
27 Eta Amriren gaineraco eguinçac eta erran cituen guduac ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
28 Amri lokartu cen bere arbasoequin, eta ehorcia içan cen Samarian, eta Acab haren semea erreguinatu cen haren orde.
29 Bada, Acab Amriren semea Israelen gainean erreguinatu cen Judaco erregue Asaren hogoi eta hemeçorcigarren urthean. Acab Amriren semea erreguinatu cen Samarian hogoi eta bi urthez.
30 Eta Acabec Amriren semeac gaizquia Jaunaren aitzinean eguin çuen, hura baino lehen içan ciren gucien gainetic.
31 Etzitzaioen asqui içatu Jeroboam Nabathen semearen bekatuetan ibilcea; guehiago dena emaztetzat hartu çuen Jeçabel, Sidondarren erregue Ethbaalen alaba. Eta goan cen eta cerbitzatu eta adoratu çuen Baal.
32 Eta Baalen aldarea eçarri çuen Samarian alchatu çuen Baalen temploan.
33 Landatu çuen lucu bat; eta Acab berhatuz goan cen bere lanean, Israelgo Jainco Jauna samurraraciz haren aitzinean içatu ciren Israelgo erregue gucien gainetic.
34 Haren egunetan, Hiel Bethelgoac alchatu çuen Jerico. Abiram bere seme çaharrenaren gainean eçarri cituen hartaco asentuac, eta hartaco atheac eçarri cituen Segub bere azquen semearen gainean, Jaunac Nunen seme Josueren ahoz erran çuen hitzaren arabera.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 16: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy