YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 11

11
Jainkoaren maitasun gupidatsua
1«Israel haur zela
maite izan nuen
eta Egiptotik ateratzeko
dei egin nion neure semeari.#Israel haurra Ir 4,22; Dt 32,6; Is 1,2; Jr 3,19; Ml 1,6. Ik. Is 63,16; Jr 31,9. Egiptotik dei egin semeari Mt 2,15.
2Baina zenbat eta gehiago deitu nik,
hainbat eta urrutiago
alde egiten zidaten#11,2 urrutiago alde egiten zidaten: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: dei egiten zietenengandik urruntzen ziren..
Baalei sakrifizioak
eskaintzen zizkieten,
sasijainkoei intsentsua erretzen.
3Nik erakutsi nion oinez Efraimi,
besoetan eraman nuen.
Hala ere, ez ziren ohartu
nik nituela zaintzen.#oinez erakutsi Efraimi Dt 1,31. ez ziren ohartu 2,10; 13,5-6.
4Amodio-lokarriz erakartzen nituen,
maitasun-loturaz.
Haurtxoa musuraino
jasotzen duenaren antzeko
nintzen haientzat;
makurtu eta jaten ematen nion.#Jauna hezitzaile Dt 8,2-6. jaten ematen nion Ir 16; Zen 11,7-9; Dt 8,16.
5Efraim Egiptora itzuliko da#11,5 itzuliko da: Hebreerazkoak ez da itzuliko dakar, testuari itxuragabeko zentzua emanez. Grekozko itzulpenari jarraitu diogu.,
Asiria izango du nagusi,
ez baitu niregana itzuli nahi izan.#Egiptora itzuliko 8,13+. Asiria nagusi 9,3; 10,6. itzuli nahi ez 2,9+.
6Bere hirietan ezpatak erasoko dio,
babeslekuak hauts bihurtuko dizkio,
beraien burutazioengatik.
7Nire herriak ez du inola ere
niregana itzuli nahi;
begiak Goikoarengana
jasotzen ditu,
baina inork laguntzen ez.
8«Nola utziko zaitut, Efraim?
Nola zapuztuko zaitut, Israel?
Nola zu bertan behera utzi,
Adma utzi nuen bezala?
Nola egin zuri,
Tzeboimi#11,8 Adma, Tzeboim: Beti Sodoma eta Gomorrarekin batera ageri dira, hiri galdu eta erraustuen eredu gisa (ik. Has 10,19; Dt 29,22). egin niona?
Ikara degit bihotzak,
gupidaz beterik.#bihotzak ikara gupidaz Dt 32,36; Is 49,14-16; 54,8; Jr 31,20.
9Ez diot haserreari pizten utziko,
ez dut Efraim berriro desegingo,
Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia;
santua ni zuen artean,
eta ez natorkizue
haserre-suminez».#Jainkoa naiz, ez gizakia Zen 23,19. Ik. Ml 3,6; Jb 9,32. Santua ni 12,1; Is 1,4+.
10Jaunaren ondoren joango dira.
Jaunak lehoiak bezala orro egin,
eta haren seme-alabak
ikaraz etorriko dira sartaldetik.#lehoiaren orroa Am 1,2+. Ik. 5,14; 13,7. seme-alabak etorriko 3,5; Is 11,11-12; 43,5-7; Jr 31,8-9.
11«Txoriak bezala,
dardaraz etorriko dira Egiptotik,
usoak bezala, Asiriatik.
Beren etxeetan
jarriko ditut bizitzen.
Hala diot nik, Jaunak.

Currently Selected:

OSEAS 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy