YouVersion Logo
Search Icon

TITORI 2

2
Zahar, gazte eta esklaboen betebeharrak
1Zuk, ordea, irakatsi doktrina osasungarria#2,1 doktrina osasungarria: Ik. 1 Tm 1,10 oh..#irakatsi doktrina osasungarria 1 Tm 1,10+.
2Gizaseme zaharrak izan daitezela neurritsuak, agurgarriak, zentzudunak eta fedean, maitasunean eta eroapenean helduak.#fedea, maitasuna eta eroapena 2 Ts 1,3-4; 1 Tm 6,11.
3Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,#Emakume zaharrek, fededunari dagokion portaera 1 Tm 3,11. 4neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten, 5eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.#beren senarren menpeko Ef 5,22; Kol 3,18; 1 Tm 2,12.
6Aholkatu mutil gazteak ere, zentzudun izan daitezen, 7gauza guztietan zeu egintza onen eredu agertuz: irakaspen garbiko eta gizabidetsu;#egintza onen eredu 1 Tm 4,12; 1 P 5,3. 8hitz egin jator eta inork ez kritikatzeko eran, kontra daudenak lotsatan geldi daitezen, gutaz gaizki mintzatzeko egokierarik gabe.#gutaz gaizki mintzatzeko egokierarik gabe 1 Tm 5,14; 6,1; 1 P 2,15; 3,16.
9Esklaboak nagusien menpeko izan daitezela gauza guztietan: bete dezatela beraien gogoa, ezezkorik esan gabe#Esklaboei aholkuak 1 Tm 6,1+. 10eta lapurretarik egin gabe, baizik eta leialtasun betea agertuz, Jainko gure Salbatzailearen irakaspena gauza guztietan ohora dezaten.#Jainko gure Salbatzailea 1 Tm 1,1+.
Jainko Salbatzailearen onginahia
11Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.#agertu da Jainkoaren onginahia. Ik. 3,4. 12Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen,#munduko grina txarrak 1 Jn 2,16. 13gure itxaropen zoriontsua bete zain gaudelarik: Jesu Kristo Jainko handia eta gure Salbatzailea aintzaz beterik noiz agertuko#2,13 Jesu Kristo Jainko handia eta gure Salbatzailea: Honela ere itzul daiteke: Jainko handia eta Jesu Kristo gure Salbatzailea. noiz agertuko: Ik. 1 Tm 6,14 oh. zain.#Salbatzailea noiz agertuko zain 1 Ko 1,7; Flp 3,20; 2 Tm 4,8. 14Honek bere burua eman zuen guregatik, gu gaiztakeria guztietatik askatu eta garbi egiteko, beraren herri izan gaitezen, beti ongi egiteko gogotsu.#bere burua eman zuen 1 Tm 2,6+. gu gaiztakeriatik askatzeko Sal 130,8. beraren herri izan gaitezen Ir 19,5; Dt 7,6; 1 P 2,9. beti ongi egiteko gogotsu Ef 2,10; 1 P 3,13.
15Hau predikatu behar duzu, adore emanez eta aginpide osoz zentzaraziz. Ez zaitzala inork gutxiets.#Ez zaitzala inork gutxiets 1 Tm 4,12.

Currently Selected:

TITORI 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy