YouVersion Logo
Search Icon

BEN SIRAK 2

2
Jaunari leial izan probaldian ere
1Seme, Jauna zerbitzatu nahi baduzu,
prestatu zeure burua probarako.#probaldia St 1,2-4. Ik. 4,17.
2Sendotu bihotza eta eutsi gogor,
ez larritu estualdian.
3Atxiki zakizkio Jaunari, ez aldendu harengandik:
oparotasunean amaituko dituzu egunak.
4Onar ezazu letorkizukeen guztia,
izan jasankor zeure apalaldiko ezbeharretan;
5sutan probatzen baita urrea
eta apalkuntzaren arragoan Jainkoak begiko dituenak#2,5 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Gaixotasunean eta pobrezian izan uste on berarengan..
6Izan uste on Jainkoarengan, eta berak lagunduko dizu,
zuzendu zeure jokabidea eta itxaron berarengan.#Izan uste on Jainkoarengan 11,21; 32,24; 34,15-18; Es 3,5+.
7Jaunari begirune diozuenok, sinetsi haren errukian,
ez desbideratu eta ez zarete eroriko.
8Jaunari begirune diozuenok, izan uste on harengan:
sariak ez dizue huts egingo.
9Jaunari begirune diozuenok, egon ondasunen zain,
betiko poz eta errukiaren zain#2,9 Eskuizkribu batzuek eransten dute: betiko poza emanez saritzen baitu Jainkoak..
10Begira iragandako belaunaldiei eta ikus:
Nork jarri zuen uste ona Jaunarengan, eta ustel atera?
Nork iraun harenganako begirunean, eta baztertua izan?
Nork egin zion dei eta hark entzungor egin?#uste ona ez ustel atera Sal 22,4-6; 37,25; Jb 4,7.
11Ez! Jauna errukior eta bihozbera da,
bekatuak barkatu eta salbatu egiten du atsekabealdian.#Jauna errukiorra 5,4; 18,11-14; Ir 34,6-7+.
12Zoritxarrekoak bihotz axolagabekoak eta esku-eroriak,
eta noraezean dabilen bekataria!
13Zoritxarrekoa bihotz-adorerik gabea,
konfiantza galdu duena:
Jaunak ez du babestuko.
14Zoritxarrekoak zuek, itxaropena galdu duzuenok!
Zer egingo duzue Jaunak kontuak eskatzean?
15Jaunari begirune diotenek ez dute haren esana bete gabe uzten;
maite dutenak haren bideetan ibiltzen dira.#Jaunaren bideetan ibili Dt 10,12-13; Jn 14,15.21; 1 Jn 5,3.
16Jaunari begirune diotenek hari atsegin eman nahi;
maite dutenek haren legean dute poz betea.
17Jaunari begirune diotenek bihotza beti prest,
haren aurrean apaldu eta honela diote:
18«Hobe Jaunaren eskuetan erori#2,18 Jaunaren eskuetan erori: Honela ere itzul daiteke: Jaunaren eskuetara jo.
gizakiarenetan baino;
izan ere, nolakoa bere handitasuna,
halakoa du errukia».#Hobe Jaunaren eskuetan erori 2 Sm 24,14.

Currently Selected:

BEN SIRAK 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy