YouVersion Logo
Search Icon

JOB 8

8
Bildad
1Orduan, Xuaheko Bildadek hitz egin zuen:
Jainkoak justizia egin
2«Noiz arte hitz egingo duzu horrela,
haize-erauntsia bezalako hitzak esanez?
3Okertu egiten al du Jainkoak zuzenbidea,
okertu egiten Ahaltsuak justizia?#Jainkoaren justizia 34,10-12; Dt 32,4; Sal 89,15. Ik. 19,6-7.
4Zure seme-alabek haren kontra bekatu egingo zuten,
eta beren gaiztakeriaren menpe utzi ditu hark.
5Baina zu Jainkoa bilatzen saiatzen bazara
eta Ahaltsuari erregutzen badiozu,
6garbi eta zuzen irauten baduzu,
orduan zure alde ekingo dio hark
eta zure zuzentasunari dagokion egoeran jarriko zaitu.
7Zure lehengoak ez dira ezer izango
emango dizun etorkizun bikainaren aldean.#etorkizun bikaina 42,10.
Iraganeko belaunaldien testigantza
8«Galdegin iragandako belaunaldiei,
egin gogoeta haien arbasoen eskarmentuaz.#Galdegin iragandako belaunaldiei 12,12; 15,18; 32,7; Dt 32,7; Si 8,9.
9Atzo bertakoak gara gu, ez dakigu ezer,
gure egunak ez baitira itzala baizik munduan.#bizitza laburra 7,7+; Koh 6,12.
10Baina irakatsi egingo dizute haiek,
beraiek jakin ahal izan zutena adieraziz:
11“Sortzen al da kanabera paduratik kanpo,
hazten ote ihia urik gabe?
12Oraindik loretan dagoela, eta inork atera gabe,
beste edozein belar baino lehen ihartzen da”.#ihartzen den belarra 14,2; Is 40,6-8; Sal 90,5-6. Ik. 15,30-33.
Sinesgabeak ez du irauten
13«Horrelakoa da Jainkoa ahazten dutenen zoria,
horrela amaitzen da sinesgabearen itxaropena,#Jainkoa ahazten dutenak Sal 9,18. sinesgabearen itxaropena amaitu 11,20; Sal 37,1-2; Es 10,28+.
14honen uste sendoa funtsik gabea baita,
armiarma-sarea baino ez honen konfiantza.
15Sare horretan sostengatzen bada, sareak ez du jasaten,
heldu egiten badio, ez dio eusten#8,15 Honela ere itzul daiteke: Bere sostengu etxea badu, honek ez du tinko irauten; indartzen badu, ez du zutik irauten..
16Eguzkitan heze dagoen zuhaitzaren antzeko da:
lorategi osoan hedatzen ditu adarrak,
17harri artean luzatzen sustraiak
eta harresiari atxikitzen zaio.
18Baina bere lekutik ateratzen badute,
ez da non landatua zegoen ere jakiteko modurik.#non landatua zegoen ezin jakin 7,10+.
19Horra hor haren zoria!
Lur horretan beste bat ari da ernetzen.
Zintzoak zoriona izango
20«Hara, Jainkoak ez du gizon zintzoa mespretxatzen,
ezta gaizkileei ere eskurik ematen.
21Barrez beteko dizu oraindik ahoa,
poz-irrintziz ezpainak.
22Zure etsaiak, berriz, lotsaz beteko dira,
gaiztoen egoitza desagertu egingo da».#etsaiak lotsaz Sal 35,26; 132,18. gaiztoen egoitza desagertu Es 14,11.

Currently Selected:

JOB 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy