YouVersion Logo
Search Icon

JOB 31

31
Jobek bere burua errugabe aitortu
1«Agindua nion neure buruari
ez niela irrikaz begiratuko neskatxei.#irrikaz begiratu neskatxei Ir 20,17; Si 9,5; Mt 5,28.
2Zein zori ezartzen du Jainkoak goitik,
zein sari ematen Ahaltsuak zerutik?#gaizkileen zoria 20,29+.
3Ez ote bidegabearentzat zoritxarra,
gaizkilearentzat hondamendia?
4Ez al du nire jokabidea ikusten
eta urrats guztien kontua eramaten?#urratsen kontua eraman 14,16+.
5Ibili ote naiz ni gezurrarekin,
maltzurkeriaren atzetik lasterka?
6Pisa nazala Jainkoak pisu zuzenez,
eta ikusiko du nire prestutasuna.#nire prestutasuna 1,1+; 27,6+; Sal 17,1-5.
7«Nire urratsak desbideratu egin badira,
nire bihotzak begiek ikusitakoa gutiziatu badu,
eskuak lapurretaz zikin baditut,
8jan dezala bestek nik ereindakoa,
honda dezala nik landatua!
9Inoren emazteak liluratu badu ene bihotza,
zelatan egon banaiz haren atean,#Inoren emazteak liluratu Es 6,23-29; 7; Koh 7,26.
10eho dezala nire emazteak besterentzat,
ohera bitez arrotzak berarekin!
11(Izan ere, hori itsuskeria litzateke,
epaileek zigortzen duten hobena;#epaileek zigortzen duten hobena Dt 22,22; Es 6,32; Jn 8,4-5. Ik. 31,28.
12su irensle izango litzateke,
daukadan guztia sustraietaraino hondatuko lukeena).
13Nirekin auzitan zebilela,
morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot,#morroiaren eskubidea Ir 21,2-3; Lb 25,39-43; Jr 34,8-9.
14zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean?
Zer erantzungo bera kontu eske hastean?
15Ni neu egin ninduenak egin ditu beraiek ere,
Jainko berak sortu gaitu amaren sabelean.#Jainko berak sortuak Es 17,5; 22,2+. Ik. 10,11+.
16Inoiz egin ote diot uko behartsuen eskubideari?
Utzi ote dut alarguntsarik negarrez lehertzen?#behartsuen errukia 6,14+; 29,12-13+; Is 58,6-7; Tb 4,7-11.16.
17Neuk bakarrik jan izan ote dut neure ogia
umezurtzarekin elkar banatu gabe?
18Honek aita bezala izan nau neure haurtzarotik,
alarguntsak gidari, txiki-txiki nintzenetik.
19Ikusi ote dut gizagaixorik arropa gabe,
behartsurik zerez estali ez duela,
20neure ardi-larruz berotu
eta beraien esker onik jaso gabe?
21Eskua jaso badut umezurtzaren aurka
auzitegian babesa nuela jakinda,
22hauts dakizkidala besoak
eta erori gorputzetik!
23Beti izan naiz Jainkoaren zigorraren beldur,
ezin nuen ezer haren handitasunaren aurrean.#Jainkoaren zigorraren beldur 13,11; Sal 119,120.
24«Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri,
ez diot metal finari esan: “Zuregan dut konfiantza”;#ondasunetan konfiantza 22,24-25; Sal 52,9; Lk 12,19-21.
25ez naiz pozik egon ondasunak ugari nituelako,
irabazi handiak nituelako.
26Ikusirik eguzkia diz-diz
eta ilargiaren ibilera distiratsua,#astroen gurtza Dt 4,19; Jr 8,2; Jkd 13,2.
27ez ziren nire bihotzaz jabetu,
ez nien nik eskuaz musurik bidali.
28(Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,
uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).
29Ez naiz etsaiaren hondamendiaz poztu,
ezta alai jarri ere zoritxarrak jo duenean;#etsaiaren hondamendiaz poztu Es 24,17; 25,21-22; Mt 5,43-48.
30ez diot neure ahoari bekatu egiten utzi,
harentzako heriotza eskatuz.
31Nirekin zeuden batzuek
arrotza bortxatu nahi zutenean ere#31,31 arrotza bortxatu nahi zutenean ere: H.h., nork emango liguke haren haragiaz asetzea. Sexu-zentzuan hartzen dugu, Has 19 eta Ep 19ko testuinguru bera delakoan. Beste itzulpen bat: Ez dute nirekin zeudenek esaten: Nor ez da haren haragiaz ase?,
32ez zuen honek gaua kanpoan eman beharrik izaten,
etxeko ateak zabaltzen nizkion bidaiariari.#arrotzari ateak zabaldu Has 19,2; Ep 19,20.
33Ez ditut hobenak jendeak ohi bezala ezkutatu,
ezta errua barruan gorde ere#hobenak ezkutatu Has 3,10-13; Sal 32,5. Ik. 7,20-21.
34jendearen iritziaren beldurrez;
familiakoen mespretxuaren ikaraz,
ez naiz etxe barruan eta isilik gelditu.
35«Ai, entzungo lidakeen norbait banu!
Hona nire azken hitza#31,35 azken hitza: 35-37 tx.ak Joben hitzaldien bukaera izan daitezke, eta egokiago egongo lirateke 40. tx.aren ondoren.!
Erantzun diezadala Ahaltsuak.
Idatz dezala salatzaileak nire aurka duena:
36sorbaldan eramango dut harro
edo buruan koroa bezala.
37Bai, neure urratsen kontu emango diot,
printze bat bezala joango berarengana.
38«Nire lurrak nire bidegabekeria salatu
edo ildoek negar egin badute,
39fruituak lapurtu eta jan
eta legezko jabeak zanpatu baditut,
40gariaren ordez hazi bitez arantzak,
garagarraren ordez, belar txarrak!»
Hemen amaitzen dira Joben hitzak.

Currently Selected:

JOB 31: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy