YouVersion Logo
Search Icon

JOB 20

20
Tzofar
1Orduan, Naamako Tzofarrek hitz egin zuen:
Gaiztoek Jainkoaren zigorrari ezin ihes egin
2«Urduri eta asaldaturik utzi nauzu,
eta ezin egon erantzun gabe.
3Iraindu nauen irakaspena entzun dut,
baina hona zer erantzun behar dizudan.
4«Ez al dakizu, betidanik,
gizakia lurrean jarria izan denetik,
5gaiztoen arrakasta laburra dela,
sinesgabearen alaitasuna unetxo batekoa bakarrik?#gaiztoen arrakasta laburra 18,5-21; 27,13-23; Sal 37; 73.
6Nahiz eta zeruraino hazi eta bere buruaz hodeiak ukitu,#Nahiz eta zeruraino hazi Has 11,4; Is 14,13-14; Ez 31,10; Sal 37,35-36.
7zaborra bezala desagertuko da betiko;
ikusten zutenek esango dute: Non da?
8Ametsa bezala ezereztuko da, inork ez aurkitzeko eran,
gau-ikuskaria bezala desagertuko.#Ametsa bezala ezereztuko Is 29,8; Sal 73,20; 90,5.
9Ikusten zutenek ez dute gehiago ikusiko,
zegoen tokia hutsik geldituko da.
10Haren seme-alabak behartsu bihurtuko dira,
ondasunak#20,10 ondasunak… bera: Uler daiteke ere seme-alabek itzuli beharko dituztela ondasunak. itzuli beharrean gertatu baitzen bera.
11Beregan duen gaztetasun betea
lurpera joango da laster berarekin.
12Nahiz eta gaizkia gustuko janaria izan,
—mihipean gorde,#gozoa ahoan, pozoitsua barruan Es 20,17. Ik. Ez 3,3; Ap 10,9-10.
13jaregin gabe ahogozatu
eta ahoko sabaipean edukitzen zuena—,
14usteldu egingo zaio erraietan,
sugegorriaren pozoi bihurtuko.
15Irentsitako ondasunak oka egingo ditu,
Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik.
16Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena,
biperaren miztoak bezala hilko du.#Sugegorriaren pozoia Dt 32,32-33; Sal 58,5.
17Ez ditu gehiago ikusiko olioa, eztia eta esnea,
errekako ura bezain ugari.
18Irabazitakoa erabili gabe itzuli beharko du,
salmentatik ateratakoa ez du gozatuko.
19Behartsuak zanpatu eta baztertu zituenez,
berak eraiki gabeko etxeez jabetu#gutizia aseezina Is 5,8; Mi 2,1-3; 6,10-15.
20eta bere gutizia aseezina izan zuenez,
ondasun guztiak galduko ditu.
21Inork ez baitzion haren irentsi beharrari ihes egiten,
ez du haren ongizateak iraungo.
22Oparotasun betean, gabeziak harrapatuko du,
atsekabetu guztiak gainera jausiko zaizkio.
23Sabela bete diezaion,
bere sumina bidaliko dio Jainkoak,
elikagai bezala igorriko dio gainera.
24Burdinazko armari ihesi doala,
brontzezko geziak harrapatuko du.#zigorra Dt 32,41-42; Jkd 5,17-23. Ik. Am 5,9.
25Geziak gorputza zeharkatuko dio,
muturra gibeletik ateraz#20,25 Tx.aren lehen zatiko testua oso iluna da.;
herioaren izu-ikara gaineratuko zaio.#herioaren izu-ikara 6,4+; 18,14; 27,20.
26Ilunpe osoa dauka zain,
inork suspertu gabeko suak irentsiko du,
etxeko hondarrak ere deuseztatuz.#suak irentsi 15,34. Ik. Dn 2,34.45.
27Zeruek azalduko dute beraren errua,
lurra ere kontra altxatuko zaio.
28Ura isurian bezala joango zaizkio etxeko aberastasunak,
Jainkoaren zigor-egunean.#aberastasunak galdu 15,29+; So 1,18; Es 11,4.
29Horra Jainkoak gaiztoarentzat daukan patua,
berarentzat erabakia duen ondarea».#gaiztoarentzat patua 18,21; 27,13; 31,2-3; Ap 21,8.

Currently Selected:

JOB 20: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy