YouVersion Logo
Search Icon

GALAZIARREI 6

6
1Senideok, norbait hutsegiteren#huts egilea zentzarazi Mt 18,15; 2 Ts 3,14-15; St 5,19. batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Eta egon erne, zeu ere tentatua izan zaitezke eta. 2Lagundu batak besteari#Lagundu batak besteari Erm 15,1. Kristoren legea Jn 13,34; Erm 8,2; 1 Ko 9,21. elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea. 3Norbait zerbait delakoan badago, ezer ez delarik, bere burua engainatzen du. 4Azter#Aztertu jokaera 1 Ko 11,28; 2 Ko 13,5. beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe, 5nork bere zama eraman beharko baitu#6,5 eraman beharko baitu: Jainkoaren epaikoan, alegia (ik. 7-9 tx.ak)..
6Mezuari buruzko irakaspena hartzen ari denak bana bitza irakaslearekin bere ondasun guztiak#ikasleak irakaslearekin ondasunak banatu 1 Ko 9,11-14..
7Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik. Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko#zer erein, hura bilduko Os 8,7; Jb 4,8; Es 22,8. du: 8bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik#grina txarrak eta Espiritua 5,16-17; Jn 3,6; 6,63; Erm 7,14-23; 8,5-8.13; 1 P 2,11. heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du. 9Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten#Ez aspertu on egiten 2 Ts 3,13., zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian. 10Hitz batean, egokiera dugunean, egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei.
AMAIERA (6,11-18)
Pauloren harrotzeko bidea
11Begira nolako hizki handiz#6,11 hizki handiz: Idazten zenaren garrantzia adierazteko modu bat hizki handiz idaztea zen; Paulok, gutun hau diktatu ondoren, bere eskuz idatzi zituen ideiarik nagusienak. idazten dizuedan hurrengo hau; neure eskuz#azken agurra Paulok bere eskuz 1 Ko 16,21+. idazten dizuet. 12Erdaintzera behartzen zaituzteten horiek besteen aurrean ongi gelditzearren bultzatzen zaituztete horretara, eta Kristoren gurutzea dela-eta inork pertsegi ez ditzan#gurutzea dela-eta inork pertsegi ez ditzan 5,11.. 13Zeren erdainduek berek ere ez baitute legea betetzen. Zuek erdaindu nahian badabiltza, gero zuen bizkar harrotzeko da. 14Niri dagokidanez, Jainkoak libra nazala harrotzetik#gurutzeaz harrotu 1 Ko 1,31; 2,2., Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzeaz izan ezik; Kristo gurutzean hil zenez gero, mundua#6,14 gure Jaunaren gurutzea: Kristoren gurutzea hemen kristau-salbamenaren seinale eta errealitatetzat hartzen da; beren harrotzeko bidea erdainkuntzan jartzen zuten juduzaleek; Paulorentzat, berriz, Jesus hil eta berpiztua zen harrotzeko bidea. mundua: Zentzu txarrean hartua (ik. 1,4 oh.). hilik dago niretzat eta ni munduarentzat. 15Izan ere, erdaindua nahiz erdaingabea izatea berdin#erdaindua izatea ala erdaingabea, berdin 5,6+. sorkari berria 2 Ko 5,17+. da; balio duena sorkari berri#6,15 sorkari berri: Hau da, kreazio berri nahiz gizadi berri, Kristo berpiztuaren Espirituak biziberritua. izatea da. 16Bakea eta errukia#Bakea eta errukia Israeli Sal 125,5; 128,6. arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari#6,16 Jainkoaren Israel herria: Segur aski, Jesus gurutziltzatuagan sinetsi duten eta jentil konbertituekin batera Jainkoaren egiazko herria moldatzen duten israeldar guztiez ari da hemen. ere.
Azken agurra
17Hemendik aurrera ez diezadala inork nekerik eman, neure gorputzean daramatzadan markek erakusten baitute Jesusen#Jesusen markak gorputzean 2 Ko 4,10; 6,4-5; 11,23-28; Kol 1,24. zerbitzari naizela#6,17 neure gorputzean… naizela: H.h., Jesusen zauri-markak neure gorputzean baitaramatzat nik. Bere apostolu-lanean Kristo Jaunarengatik jasan dituen gaixotasun, oinaze eta zauriak ditu gogoan Paulok..
18Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin. Amen.

Currently Selected:

GALAZIARREI 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy