YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 2

2
Ezekiel profetagintzarako deitua
1Esan zidan: «Gizaseme#2,1 Gizaseme: Maiz ematen zaio deitura hau profetari liburuan zehar. Jainko aintzatsuaren eta gizaki huts den profetaren arteko distantzia azpimarratzen du., zutitu, hitz egin behar dizut eta».#Gizaseme Dn 8,17. Ik. Dn 10,11. 2Hitz egin bitartean, Jaunaren espiritua#2,2 Jaunaren espiritua: Jainkoak indar berezi bat —bere espiritua— ematen die herria gidatzeko aukeratzen dituenei (ik. Zen 11,17.25; Ep 3,10); baita profetei ere zenbait tradiziotan. Ezekielek ere espirituaren eraginpean jartzen du bere profetagintza; espiritua indarrez jabetzen da hartaz, berarengan sartuz (2,2), zutik jarriz (3,24), gora jaso eta eramanez (3,12.14; 8,3, etab.). sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion 3esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte.#arbasoak nire aurka altxatu Ir 17,1-7; 32,1-10; Zen 14,1-4. 4Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera. 5Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.#profeta bat bere artean 33,33; 2 Erg 5,8. 6Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita.#Jaunak segurantza eman profetari 3,9; Is 6,5-6; Jr 1,8.17. 7Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela. 8Gizaseme, entzun esaten dizudana: ez izan errebelde, herri hori bezala; zabaldu ahoa eta jan ematen dizudana».#jan liburua 3,2; Ap 10,9.
9Orduan, esku bat ikusi nuen niregana luzatua, biribilduriko liburua#2,9 biribilduriko liburua: Ik. Jr 36,2 oh. zeukana. 10Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia#2,10 bi aldeetatik idatzia: Normalean erroilua alde batetik bakarrik idazten zen; hemen bi aldeetatik dago idatzia, hain baitira ugariak profetak iragarri behar dituen zoritxar-mezuak.: bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita.#bi aldeetatik idatzia Ap 5,1; 10,2.

Currently Selected:

EZEKIEL 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in