YouVersion Logo
Search Icon

1 MAKABEARRAK (Susana 10/10/03) 3

3
JUDAS MAKABEARRAREN EGINTZAK (3,1—9,22)
Judas Makabearrari eginiko gorazarrea
1Matatiasen ondorengoa beraren seme Judas izan zen, Makabearra deitua.#Judas Makabearra 2,4. 2Senideak eta aitaren jarraitzaile guztiak bere alde izan zituen eta gogoz borrokatu ziren Israelen alde.
3Bere herriaren izen ospetsua
zabaldu zuen Judasek,
erraldoiaren antzera jantzi zuen
bular-oskola eta gerrian hartu
borrokarako armak.
Borroka egin zuen
eta bere ezpataz babestu gudarostea.
4Lehoiaren antzeko izan zen
egintzetan,
harrapakinen aurrean
orroka ari den
lehoikumearen antzeko.
5Lege gabeak bilatu
eta pertsegitu egin zituen
eta herriaren nahasleei su eman.#nahasleei su eman 5,5.44; 2 M 8,33.
6Kikildu egin ziren lege-ukatzaileak
hark ematen zien beldurraz,
eta gaiztagin guztiak izutu ziren.
Askapen-borrokak, hari esker,
iritsi zuen bere xedea.
7Atsekabez bete zuen errege asko;
Jakoben ondorengoak#3,7 errege asko: Antioko IV.a (ik. 27. tx.), Antioko V.a (ik. 6,28) eta Demetrio (ik. 7,26). Jakoben ondorengoak: Jakob, Israel ere deitua, israeldarren buruzagi izan zen (ik. Has 32,29)., aldiz,
pozez, bere egintzengatik.
Haren oroipena mendez mende
goretsia izanen da.
8Hiriz hiri ibili zen Judean,
lege-ukatzaileak suntsiaraziz.
Horrela urrundu zuen
Israelengandik
Jainkoaren haserrea#3,8 Jainkoaren haserrea: Bere herriaren kontrako haserrea..
9Lurraren mugetaraino
hedatu zen haren izena.
Eta bildu egin zituen
sakabanatuak#3,9 bildu… sakabanatuak: Galileatik eta Jordanez ekialdeko Galaadetik berriro beren aberrira, Judeara, ekarri zituzten juduak aipatzen ditu, ziur aski (ik. 5,9-36 eta 5,45-54)..
Judas Makabearraren lehenengo garaipena
10Jentilak eta Samariako gudari-talde handia bildu zituen Apoloniok#3,10 Apoloniok: Flavio Josefo judu historialariak dioenez, Apolonio hau Samariako gobernaria zen (ik. 2 M 3,5 oh.)., Israelen kontra gudukatzeko asmoz. 11Judasek, hori jakitean, bidera atera, menderatu eta hil egin zuen Apolonio. Jende asko erori zen zauritua; gainerakoek ihes egin zuten. 12Harrapakinak bildurik, Judasek beretzat hartu zuen Apolonioren ezpata, eta aurrerantzean ezpata hura erabili zuen bere bizitzako gudukatze guztietan.
13Gudura joateko asmoz Judasek bere inguruan gudari eta jende-talde leiala bildu zuela jakitean, Seronek, Siriako gudarostearen buruzagiak, 14esan zuen bere baitan: «Izen handia eta ospea lortuko dut erresuma osoan, erregearen aginduak mespretxatzen dituzten Judasen eta beronen gizonen aurka borrokatuz». 15Horrela, bada, jentil-talde indartsua berekin zuela, abiatu zen Seron, israeldarren mendekua egiteko asmoz. 16Bet-Horoneko aldapara#3,16 Bet-Horoneko aldapa: Itsasbazterreko lautadatik Judeako mendialdera zihoan bidean zegoen Bet-Horoneko aldapa, Jerusalemdik ipar-mendebaldera, 20ren bat km-ra (ik. Jos 10,10-11). hurbiltzen ari zela, bidera atera zitzaion Judas gizatalde txiki batekin. 17Hauek, nolako gudarostea zetorkien ikustean, esan zioten Judasi:
—Nola borrokatuko gara gu, honen gutxi izanik, horrelako jendetza handi eta indartsuaren kontra? Gainera, oso ahulduak gaude, baraurik baikaude egun osoan.
18Judasek ihardetsi zien:
—Erraz eror daiteke jendetza handia gutxi batzuen esku. Berdin baitio Jainkoari askoren nahiz gutxiren bidez salbatu.#askoren nahiz gutxiren bidez 2 M 8,19-20; 1 Sm 14,6. Ik. Ep 7,2-8. 19Borrokan garaipena ez du gudaroste handia izateak ematen, zerutik#3,19 zerutik: 1 M liburuaren idazleak, begirunez, ez du Jainkoaren izena aipatzen; horren ordez, zeru esaten du edota izenorderen bat erabiltzen. datorren indarrak baizik. 20Harrokeriaz eta maltzurkeriaz gainezka datozkigu, gu, gure emazteak eta haurrak hondatu eta gure ondasunez jabetzeko asmoz. 21Gu, aldiz, geure bizia eta ohiturak defendatzeko borrokatzen gara. 22Jainkoak hondatuko ditu gure aurrean. Ez izan horien beldur.#Ez izan… beldurrik 4,8; Dt 1,29; 3,22; Jos 1,9; 2 M 8,16.
23Hitz egiten bukatu orduko, ekin zion Judasek ustekabean etsaien kontra eta menderatu egin zituen Seron eta beronen gudarostea, 24eta beraien ondoren joan zen Bet-Horongo maldan behera, lautadaraino. Zortziehun etsai inguru hil ziren; gainerakoek ihes egin zuten filistearren lurraldera#3,24 filistearren lurraldea: K.a.VIII. mendeaz geroztik filistearrek ez zuten lurralde independenterik; baina Judasen egintzak eta antzina hartako Jonatan eta Davidenak (ik. 1 Sm 14,17; 2 Sm 5) alderatzeko deitzen dio idazleak filistearren lurraldea itsasbazterreko lautadari..#beraien ondoren… Bet-Horongo maldan Jos 10,10. 25Inguru haietako jentilak Judasi eta beronen anaiei beldurra hartzen hasi ziren. 26Antioko erregeaganaino heldu zen haren izena, eta herri guztietan mintzatzen ziren Judasen guduez.
Antiokok Pertsiari eta Judeari erasotzeko asmoa
27Horren guztiaren berri izatean, haserre biziz suturik, bere erreinuko indar guztiak bildu eta gudaroste arras indartsua antolatzeko agindu zuen Antiokok. 28Bere altxortegia ireki eta urte beteko soldata eman zien gudariei, edozertarako prest egoteko aginduz. 29Ohartu zen, ordea, altxortegian dirurik ez zela gelditzen#3,29 dirurik ez… gelditzen: Antioko IV.a eskuzabal izateak (ik. 30. tx.) eta K.a. 188an eginiko Apameako hitzarmenagatik erromatarrei zerga asko ordaindu beharrak (ik. 2 M 3,3 eta 3,7) ekarri zuen egoera ekonomiko larri hura. eta eskualde hartako zergak murritzak zirela. Antzinatik zetozen legeak deuseztatzean, erregeak berak herrialde hari erakarritako istilu eta hondamendiagatik gertatu zen hori. 30Beldur zen erregea ez ote zuen aski izango, ordu arte hain eskuzabal, bere aurrekoek baino askoz ere esku zabalago, egin ohi zituen gastuak eta emaitzak ordaintzeko. 31Herstura larri hartan, Pertsiara joan eta, hango eskualdeetako zergak bilduz, diru asko eskuratzea erabaki zuen.
32Eufrates ibaitik Egiptoko mugak arteko lurraldean Lisias utzi zuen errege-arazoen arduradun nagusi; handikietakoa zen Lisias eta errege-jatorrikoa#3,32 Lisias: Erreinuan eragin handia zuen pertsonaia (ik. 2 M 10,11; 11,1; 13,2). errege-jatorrikoa zela esatea ohorerik handiena zen seleukotarren artean (ik. 2,18 eta oh., eta 10,89).. 33Bere seme Antiokoren heziketaz#3,33 Antiokoren heziketa: Filipo (ik. 6,14) arduratuko zen Antioko V.a Eupator izango zenaren heziketaz (ik. 6,17 eta 2 M 10,1). K.a. 161. urtean hilko zuten, bi urtez errege izan ondoren (ik. 7,1-4). ere arduratzeko agindu zion, bera etorri arte. 34Gudarostearen erdia eta elefante-taldea#3,34 elefante-taldea: Gudurako erabili ohi zituzten elefanteak, alegia (ik. 1,17; 6,34-37; 2 M 11,4). utzi zizkion, beraren erabaki guztiak betetzeko aginduz. Judea eta Jerusalemgo bizilagunen kontra 35gudaroste handia bidali behar zuen, Israelgo indarrak eta Jerusalemen gelditzen zirenak apurtu eta deuseztatzera, herrialde hartan beraien oroitzapena ere ezabatzeraino. 36Gero, jende arrotza kokarazi behar zuen juduen lurraldean, honetaz jabe zitezen#3,36 lurraldea… zitezen: Greziarren legeak onartu nahi ez zituzten juduak hil edota esklabo saldu (ik. 41. tx.) ohi zituzten seleukotarrek (ik. 1,8), eta haien lurrak zatitu eta atzerritarren artean banatu (ik. Dn 11,39).. 37Antioko erregea bera, gudarostearen beste erdia harturik, erreinuko hiriburu zen Antiokiatik abiatu zen, ehun eta berrogeita zazpigarren urtean. Eufrates ibaia igaro eta goi-lautadako eskualdeetan#3,37 147. urtea: K.a. 165a, udaberri aldera. goi-lautadako eskualdeetan: Ik. 2 M 9,23 eta oh. barrena ibili zen.#go-ilautadako eskualdeetan 6,1. Ik. 2 M 9,23.25.
Siriar gudarosteak Judeari eraso
(2 M 8,8-15)
38Erregearen adiskideen artean gizon boteretsu ziren Dorimenoren seme Ptolomeo, Nikanor eta Gorgias aukeratu zituen Lisiasek,#Dorimenoren seme Ptolomeo 2 M 4,45. Gorgias 2 M 10,14. 39eta Judea herrialdea hartu eta birrintzera bidali, berrogei mila gudari oinezko eta zazpi mila zaldizkorekin, erregeak agindu bezala.#berrogei mila gudari 1 Kro 19,18. Ik. 2 M 8,9. 40Beren gudarostearekin abiatu eta Emaus#3,40 Emaus: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 20 km ingurura zegoen hiria; toki egokian zegoen Jerusalemerako bidea kontrolatzeko. ingurura heldurik, hemengo lautadan ezarri zituzten oihal-etxolak. 41Eskualde hartako merkatariak, haien berri entzutean, zilar eta urre ugari eta girgiluak harturik, kanpalekura joan ziren, israeldarrak esklabo erosteko asmotan. Siriar#3,41 girgiluak: Atxilotzea espero zuten juduak lotu eta esklabo saltzeko. Siriar: Berez hebreeraz zegoen testuan, ziur aski, Edom esango zen hemen, eta itzultzaileak Aram irakurri eta idatzi zuen. Aram izena guk Siria itzuli ohi dugu gehienetan. eta filistear multzoak ere bildu zitzaizkien.
42Ohartu ziren Judas eta anaiak egoera geroz eta larriagoa zela, etsaien gudarostea beren lurraldean zutenez gero. Jakin zuten, orobat, herria erabat deuseztatzeko agindua emana zuela erregeak. 43Eta esan zioten elkarri: «Jaikiaraz dezagun lur joa dagoen geure herria, eta borroka gaitezen geure herri eta santutegiaren#3,43 santutegiaren: H.h., gauza santuen. alde!» 44Orduan, batzarra#3,44 batzarra: Makabearrek berriro antolatu zuten herria biltzeko ohitura (ik. 4,59 eta 5,16). bildu zuten, gudurako prestatu eta otoitz egin, eta Jainkoari gupida eta errukia eskatzeko.
45Jerusalem toki bakarti
bihurtua zegoen,
bertako seme-alabarik bat ere
ez zen sartzen, ez ateratzen.
Santutegia profanatua zegoen,
gotorlekua#3,45 gotorlekua: Grekoz Akra deitua (ik. 1,33 eta oh.). arrotzek hartua,
jentilak bizi ziren bertan.
Galdua zuten
Jakoben ondorengoek poza,
isilik zeuden txirula eta harpa.
Juduak Masfan bildu
(2 M 8,16-23)
46Horrela, bada, bildu eta Jerusalemen aurrez aurre dagoen Masfara#3,46 Masfa: Antzina hebreeraz Mitzpa deitua; han egin ohi zituzten israeldarrek beren batzarrak (ik. Ep 20,1; 1 Sm 7,5; 1 Erg 15,22; Jr 40—41). joan ziren juduak, antzina ere Masfan otoizlekua egona baitzen israeldarrentzat. 47Egun hartan barau egin zuten, dolu-jantzia hartu, burura errautsa bota eta urratu egin zituzten beren soinekoak. 48Jentilek sasijainkoen irudiei kontsulta egin ohi dieten bezala, juduek lege-liburua zabaldu zuten, Jainkoaren nahia irakurtzeko#3,48 lege-liburua… irakurtzeko: Profetarik ez zutenez, lege-liburua edonon zabaldu ohi zuten, une hartan Jainkoak nahi zuena esaldiren batean irakurtzeko (ik. 2 M 8,23).. 49Ekarri zituzten apaiz-jantziak, hasikinak eta hamarrenak, eta etorrarazi zituzten promesaldia burutua zuten nazireuak#3,49 nazireuak: Ik. Zen 6,2; 1 Sm 1,11 eta Jr 7,29 oh.ak..#nazireuak Zen 6,1-21. 50Eta oihu egin zioten Jainkoari, esanez: «Zer egin behar dugu hauekin? Nora eraman#3,50 Nora eraman: Juduek une hartan ez zuten hasikinak nora eramanik, ezta nazireuen botoaldia bukatzeko zeremonia non eginik, tenplua atzerritarren esku zegoelako. behar ditugu? 51Izan ere, zure santutegia zapaldua eta profanatua dago, apaizak atsekabetuak eta apalduak, 52eta jentilak gu suntsitzeko elkartu dira. Badakizu zein asmo duten gure kontra. 53Nola egin diezaiekegu aurre, zuk laguntzen ez badiguzu?»
54Orduan, turutak jo eta deiadar handia egin zuten. 55Ondoren, gudarosteko buruzagiak izendatu zituen Judasek: mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarna gizoneko taldeburuak.#gudarosteko buruzagiak Ir 18,21. 56Beren etxea eraikitzen ari zirenak, ezkonberriak, mahastia landatzen ari zirenak eta koldarrak etxera itzularazi zituen, legeak agindu bezala#3,56 legeak… bezala: Ik. Dt 50,59. Arau horretan asidearren eragina nabari daiteke (ik. 2,42 oh.)..#zenbait gudari etxera bidali Dt 20,5-9; Ep 7,3. 57Gero, abiatu eta Emausetik hegoaldera ezarri zuten kanpalekua. 58Judasek esan zuen: «Har itzazue armak, izan ausart eta egon prest, gu eta gure santutegia desegiteko elkartu diren jentil-herri horiei bihar egunsentian erasotzeko. 59Hobe dugu borrokan hil, gure herriaren eta santutegiaren hondamendia ikusi baino. 60Jainkoak nahi duena izan dadila».

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy