1
ISAIAS 60:1
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Jaiki, Jerusalem, egizu distira, badator-eta zure argia: Jaunaren aintza zure gain ageri da!
Compare
Explore ISAIAS 60:1
2
ISAIAS 60:3
Zure argirantz joko dute herriek, zure egunsenti-distirarantz erregeek.
Explore ISAIAS 60:3
3
ISAIAS 60:2
Ikus, ilunpetan dago lurra, gau beltzean herriak; zure gain, ordea, Jauna ageri da, haren aintza zure gain nabari.
Explore ISAIAS 60:2
4
ISAIAS 60:22
Hain gutxi izanik, milaka ugalduko dira; hain kaskar izanik, nazio handi bihurtuko. Berehala gertaraziko dut nik, Jaun honek, garaia iritsi bezain laster».
Explore ISAIAS 60:22
5
ISAIAS 60:19
«Aurrerantzean ez duzu eguzkirik beharko eguna argitzeko, ezta ilargi-distirarik ere gauez, ni, Jauna, izango bainauzu zeure argi betiko, ni, zeure Jainkoa, distira.
Explore ISAIAS 60:19
6
ISAIAS 60:20
Zure eguzkia ez da behin ere jaitsiko, ezta zure ilargia gordeko ere, ni, Jauna, izango bainauzu zeure argi betiko, eta amaituak izango dira zure negar-egunak.
Explore ISAIAS 60:20
7
ISAIAS 60:5
Haiek ikusiz, distiratsu jarriko zara, bihotza pozez lehertzeko zorian; zuregana bilduko dituzte urrutiko herrien altxorrak, zuregana ekarriko nazioen ondasunak.
Explore ISAIAS 60:5
8
ISAIAS 60:4
Begira ingurura eta ikus: seme-alaba guztiak zuregana datoz, bildurik: urrutitik datoz zure semeak, besoetan dakartzate zure alabak.
Explore ISAIAS 60:4
9
ISAIAS 60:21
Zure herritarrak zintzo izango dira denak eta lurraldearen jabe bihurtuko betiko: nik ezarritako landare berri, neure ospea agertzeko eginiko obra.
Explore ISAIAS 60:21
10
ISAIAS 60:18
Ez da gehiago zure herrialdean gogorkeri hotsik entzungo, ez zure mugetan hondamendi eta triskantzarik izango; “Salbamen” deituko diezu zeure harresiei, “Gorespen” zeure ateei.
Explore ISAIAS 60:18
11
ISAIAS 60:11
Zure ateak zabalik egongo dira beti, gau eta egun itxi gabe, nazioen erregeak beren ondasunekin erreskadan zuregana sarrarazteko.
Explore ISAIAS 60:11
12
ISAIAS 60:6
Gamelu ugariz beteko zara, Madian eta Efako karabanak etorriko dira, baita Sabako guztiak ere, urrea eta intsentsua ekarriz eta Jaunaren egintza goresgarriak hots eginez.
Explore ISAIAS 60:6
13
ISAIAS 60:10
Jaunak dio: «Atzerritar jendeak berreraikiko ditu zure harresiak, eta haien erregeak zerbitzari izango dituzu; izan ere, neure haserrean zigortu zintudan arren, neure onginahian gupidatu egin naiz zutaz.
Explore ISAIAS 60:10
14
ISAIAS 60:15
«Bazterturik, gorrotatua eta bakarrik utzia egon bazara ere, gizaldien harro-bide egingo zaitut, mende guztien pozgarri.
Explore ISAIAS 60:15
15
ISAIAS 60:16
Amak haurtxoa bularrean bezala janarituko zaituzte nazio eta erregeek, orduan jakingo duzu ni, Jauna, naizela zure salbatzailea, ni, Israelen Jainko indartsua, naizela zure askatzailea.
Explore ISAIAS 60:16
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos