Biblijos programėlės logotipas
Paieškos piktograma

ESAERA ZAHARRAK 9

9
Andere Jakinduriaren gonbidapena
1Bere etxea eraiki du Jakinduriak,
zazpi zutabe#9,1 zazpi zutabe: Zazpi zutabeek errege-jauretxea edo tenplua dakarte irudimenera; era horretan, Jakinduriaren duintasun ezin handiagoa adierazten da. ezarri eta landu;
2abereak hil, ardoa nahastu eta mahaia prest jarri du.
3Neskameak bidali ditu, hiriko goialdeetatik aldarrikatzera:#Jakinduriaren gonbidapena 1,20+.
4«Heldutasun gabekoa, betor hona!»
Zentzugabeari esaten dio:
5«Ea, jan nire ogia eta edan nik nahasturiko ardoa.#jan-edan Is 55,1-3; Si 24,19-21; Jn 6,35.
6Utzi txorakeriak eta biziko zarete!
Gero, jarraitu zuzen zentzuzko bideari».
Zuhurra eta harroputza
7Harroputza zentzarazten duenak mespretxua jasotzen du,
gaiztoa zuzenarazten duenak iraina.#Harroputza zentzaraztea 15,12; 19,25; 21,11.
8Beraz, ez saiatu harroputza zuzentzen, gorrotoa izango dizu eta;
zuzenarazi zuhurra eta maite izango zaitu;
9zuhurrari aholku eman eta zuhurrago bihurtuko da,
zintzoari irakatsi eta gehiago ikasiko du.
10Jauna errespetatzea#9,10 Jauna errespetatzea: Ik. 1,7 oh. da zuhurtziaren hasiera
eta benetako ezaguera, Guztiz Santua aintzat hartzea.#Jauna errespetatzea eta zuhurtzia 1,7+.
11Zuhurtziari esker urte asko hartuko dituzu,
bizitza oso luzatuko.#bizitza luzea 3,2+.
12Zuhurra bazara, zeure onerako da;
harroputza bazara, zeure kalterako.
Andere Zorakeriaren gonbidapena
13Andere Zorakeria#9,13 Andere Zorakeria: Zorakeria ere pertsonifikatua aurkezten zaigu, Jakinduriari kontrajartzen zaiolarik (ik. 1,20 oh. eta 8,1). zaratatsua da,
tentela eta ezer ulertzen ez duena.
14Etxeko ate ondoan dago eserita,
hiriaren goialdeko eserleku batean,
15bidean zuzen doazen ibiltariei zera aldarrikatzen:
16«Heldutasun gabekoa, betor hona!»
Zentzugabeari esaten dio:
17«Gozoa da lapurtutako ura, benetan ona isilpeko ogia!»
18Ez daki beraren gonbidatuak hilik daudela,
Hildakoen Egoitzan daudela jadanik.

Šiuo metu pasirinkta:

ESAERA ZAHARRAK 9: EAB

Paryškinti

Kopijuoti

Palyginti

Dalintis

None

Norite, kad paryškinimai būtų įrašyti visuose jūsų įrenginiuose? Prisijunkite arba registruokitės