YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 11

11
Israel herriaren hondarrak
1Galdera egiten dut: Jainkoak baztertu egin ote du bere herria? Inola ere ez! Neu ere israeldarra naiz, Abrahamen jatorrikoa, Benjaminen leinukoa.#Paulo israeldarra 2 Ko 11,22; Flp 3,5-7. 2Jainkoak ez du baztertu beretzat aukeratu zuen herria. Gogoan duzue, noski, Liburu Santuak Eliasi buruz dioena, nola hitz egiten zion Jainkoari Israelen aurka:#Jainkoak ez du Israel baztertu 1 Sm 12,22; Sal 94,14. 3Jauna, zure profetak hil egin dituzte eta zure aldareak hondatu. Ni bakarrik gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko.#zure profetak… 1 Erg 19,10.14. 4Baina Jaunaren mintzoak zer erantzuten dio? Utzi ditut neuretzat Baalen aurrean#11,4 Baalen aurrean: Israeldarrentzat tentazio eta erorbide gertatu ziren antzinako kanaandar kultuak aipatzen dira.belaunikatu ez diren zazpi mila gizon.#Utzi… 1 Erg 19,18.
5Bada orain ere, gure egunotan, hondar bat, Jainkoak onginahi hutsez aukeratua. 6Eta onginahi hutsez baldin bada, ez da egintzengatik; bestela, onginahia ez litzateke onginahi izango. 7Zer esan nahi du horrek? Israel herriak ez zuela aurkitu bila zebilena, eta Jainkoak aukeratuek lortu dutela; gainerakoak, berriz, itsuturik gelditu dira,#bilatzen zuena ez aurkitu 9,31. 8Liburu Santuak dioen bezala:
Jainkoak adimena itsutu egin zien.
Begiak eman zizkien,
baina ez ikusteko,
belarriak ere bai,
baina ez entzuteko
Eta horrela gaur arte. # Jainkoak… Dt 29,3; Is 6,10; 29,10.
9Eta Davidek honela dio:
Gerta bekizkie beren otorduak # 11,9 otorduak: H.h., mahaia; hemen, aipaturiko Salmoan bezala, oparotasunaren irudi izan daiteke, edota, judu-tradizioaren arabera, otordu sakratua adierazi. Hala bada, kultua bera gertatzen zaie israeldarrei galbide.
tranpa eta sare, erorbide eta zigor. # Gerta… Sal 35,8; 69,23-24.
10 Lauso bitez haien begiak,
ez dezaten ikus,
makur bekie bizkarra betiko.
Israeldarrak eta jentilak
11Beste galdera bat: Gehiago ez zutitzeko erori ote da Israel? Inola ere ez! Haiek erori zirelako heldu dira jentilak salbamenera, eta hori israeldarren jelosia pizteko gertatu da.#Israel erori, atzerritarrak salbatu Eg 13,46+. 12Beraz, haien erortzea munduarentzat aberasbide, hau da, haien hutsegitea jentilentzat aberasbide gertatu bada, zenbatez aberasgarriago ez ote da izanen Israel osoak salbamena iristea!#Israelen erortzea Mt 8,11-12; 21,43.
13Orain, zuei, jentiloi, mintzo natzaizue: jentilen apostolu naizenez gero, ospetsu egin nahi dut neure zerbitzu hau, 14ea neure jatorrikoen jelosia pizten dudan eta haietako batzuen batzuk salbatzen ditudan. 15Israeldarrak baztertzetik munduari Jainkoarekin baketzea etorri baldin bazaio, zer ote datorke Jainkoak berriro haiek onartzetik? Heriotzatik bizira etortzea#11,15 Heriotzatik bizira etortzea: Zaila da hitz hauen esanahia zehaztea. Askoren ustez, israeldarren bihozberritzea heriotzatik ateratzea bera bezain ondasun handia izango dela esan nahi du. Beste batzuen ustez, munduaren azkenean gertatuko den hildakoen piztuera du Paulok gogoan. izango litzateke hori!#mundua Jainkoarekin baketzea 5,1+.
16Gainera, lehen opilak Jainkoari sagaratuak badira, baita oraldi osoa ere, eta sustraia sagaratua bada, baita adarrak ere.#ore osoa sagaratua Zen 15,17-21. 17Bai, adar batzuk moztu dizkio Jainkoak Israeli, eta moztu gabekoen artean zu txertatu, basaolibondo zaren hori; horrela, haiekin batera, olibondoaren sustraitik datorren izerdian partaide gertatu zara. 18Baina ez harrotu adar moztuen lepotik. Eta harrotzeko tentazioa baduzu, izan gogoan ez diozula zuk eusten sustraiari, sustraiak zuri baizik.#harrotzeko bidea 2,17+. 19Zuk esan dezakezu: «Ni txertatzeko moztu zituen Jainkoak adarrok». 20Hala da, beren sinesmen-ezagatik moztu zituen, eta zuk zeure sinesmenagatik irauten duzu; ez izan, beraz, harro, eta ibili kontuz. 21Berezko adar zirenekin Jainkoak begiramenik izan ez bazuen, beharbada zurekin ere ez du izango. 22Hartu, bada, gogoan Jainkoaren bihotz ona eta zorroztasuna: zorroztasuna erori zirenentzat, bihotz ona zuretzat, baina haren ontasunean irauten baduzu; bestela, zu ere moztu egingo zaituzte. 23Israeldarrak ere, beren sinesgogorkeriari uko egiten badiote, txertatuko ditu, bai baitu Jainkoak ahalmenik haiek berriro txertatzeko. 24Jatorriz zeurea zenuen basaolibondotik moztu eta zeurea ez zenuen olibondoan txertatu bazintuen, askoz errazago izango du olibondotik sortutakoak beren berezko olibondoan txertatzea.
Israel herria eta Jainkoarengandiko salbamena
25Senideok, ez zaituztet ezjakinean eduki nahi Jainkoak honetan guztian duen asmo ezkutuaz, harro ez zaitezten. Israelgo zati baten itsukeriak, jentil-herri guztiak salbamenera heldu arte iraungo du; 26orduan, Israel osoa salbatuko da, Liburu Santuak dioenez:
Siondik etorriko da askatzailea,
eta sinesgogorkeria kenduko du
Jakoben ondorengoengandik. # Siondik… Is 27,9; 59,20-21; Jr 31,33-34.
27 Hona haiekin egingo dudan ituna,
bekatuak barkatuko dizkiedanean.
28Berri onari dagokionez, israeldarrak Jainkoaren etsai dira, zuen onerako; baina, Jainkoak egindako aukerari dagokionez, maite-maiteak dira beren arbasoak direla eta,#Jainkoaren aukera eta maitasuna Dt 4,37. 29behin betikoak baitira Jainkoaren dohainak eta deia. 30Zuek, garai batean Jainkoarekin errebelde zinetenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia lortu duzue. 31Era berean haiek ere: orain errebelde bihurtu dira, zuei izan zaizuen errukiari esker errukia lor dezaten. 32Jainkoak errebelde izaten utzi baitzien gizon-emakume guztiei, denei erruki izateko.#denak errebelde Ga 3,22.
Jainko salbatzaileari gorazarrea
33Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakinduria eta ezaguera! Bai aztergaitzak beraren erabakiak eta sumaezinak haren bideak!
34 Nork ezagutu du
Jaunaren pentsamendua?
Nor izan da haren aholkulari? # Nork… Is 40,13; Jr 23,18; Jb 15,8; 1 Ko 2,16.
35 Nork eman dio hari lehenengo,
gero hark itzuli behar izateko? # Nork… Jb 41,3.
36Berarengandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta berarentzat. Aintza berari betiere! Amen.#Jainkoarengandik dira gauza guztiak 1 Ko 8,6; Kol 1,16-17; Heb 2,10.

Currently Selected:

ERROMATARREI 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy