1
Agurra
1-2Nik, Paulok, Jesu Kristoren zerbitzari honek, idazten dizuet. Jainkoak deitu ninduen apostolu izateko eta Liburu Santuetan profeten ahoz aurrez agindua zeukan berri ona hots egiteko.#berri ona 16Is 52|NoBook| 61Mk 1 3-4Berri on hau Jainkoaren Semeari buruzkoa da, Jesu Kristo gure Jaunari buruzkoa, alegia: berau giza jatorriz#1,3-4 giza jatorriz: H.h., haragiaren arabera; ik. 7,18 oh. Daviden hazitik jaio zen; baina, hildakoen artetik piztu zenez gero, santu egiten duen Espirituaz Jainkoaren Seme ahaltsu egina izan da.#Jainkoaren Seme Sal 2|NoBook| 110Mt 14Mk 1Eg 13
5Jesu Kristogandik hartu dugu apostolu izateko dohaina, jentil-herriei sinesmena eramateko eta fedezko erantzuna haiengan sortzeko.#fedezko erantzuna 10|NoBook| 15|NoBook| 162 Ko 102 Ts 1Heb 5 6-7Hauetakoak zarete zuek ere, Erroman bizi zaretenok. Jainkoak maite izan zaituzte eta Jesu Kristoren elkarteko eta bere herri santu izateko deitu#1,6-7 bere herri santu izateko deitu: Ik. 1 Ko 1,2 oh..
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.#grazia eta bakea Zen 61 Ko 12 Ko 1Ef 1Flp 1Kol 11 Ts 12 Ts 1Flm 3
SARRERA (1,8-17)
Erromara joateko asmoak
8Lehenengo, zuek guztiongatik eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari Jesu Kristoren bitartez, zuen sinesmena mundu guztian goraipatzen delako.#zuen sinesmena goraipatua 1 Ts 1 9Badaki, bai, Jainkoak, bere Semearen berri ona hots eginez bihotz-bihotzez zerbitzatzen#1,9 bihotz-bihotzez zerbitzatzen: H.h., kultu espirituala ematen edo neure espirituan kultu ematen (ik. 15,16 oh.). dudan hark, beti gogoan zaituztedala.#kristauak Paulok gogoan Ef 1 10Eta otoitz egiten dudan bakoitzean, hauxe eskatzen diot: berak nahi badu, izan dezadala noizbait zuengana iristeko aukera.#Erromara joateko gogoa 15Eg 19 11Izan ere, zuek ikusi nahian nago, sendogarri izango zaizuen espirituzko dohainen bat emateko, 12edo, hobeki esan, zuek eta nik batera dugun sinesmenean elkar adoretzeko.
13Senideok, hauxe jakin behar duzue: askotan hartu dudala zuengana joateko erabakia, zuen artean beste herrietan bezala fruituren bat jasotzeko gogoz; baina orain arte ezin izan dut. 14Zorretan nago, izan ere, greziar herriarekin nahiz greziar ez direnekin, ikasiekin nahiz ezikasiekin. 15Horregatik, niri dagokidanez, irrikaz nago zuei ere, erromatarroi, berri ona hots egiteko.
Gutunaren gai nagusia
16Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak#1,16 juduak… baita judu ez direnak: Bere Seme Jesu Kristoren bidez Jainkoak salbatu nahi duen gizadi osoa du gogoan hemen Paulok. Juduek, erlijioa kontuan hartuz banatzen zuten gizadia: batetik juduak zeuden, egiazko Jainkoaren adoratzaileak alegia, eta bestetik ez-juduak, hau da, gainerako guztiak. ere.#juduak eta judu ez direnak 2|NoBook| 3|NoBook| 10|NoBook| 11Eg 13|NoBook| 18 17Izan ere, berri on horrek Jainkoak fedearen bidez bakarrik onartzen gaituela agertzen digu#1,17 berri on… agertzen digu: Honela ere itzul daiteke: berri on honetan agertzen du Jainkoak bere salbamen-indarra, fedearen bidez bakarrik (iristen dena). 16-17 tx.etan Paulok gutuneko eta bere pentsamenduaren funtsezko gaietako bat aurkezten du; ik. 3,21-30 eta 3,25-26 oh. fedearen bidez bakarrik: H.h., fedez fede edo fedetik federa. Formula iluna gertatzen zaigu bere trinkotasunagatik. Seguruenik, Jainkoak gizakia onartzeko baldintza bakarra fedea dela esan nahi du.. Hau dio Liburu Santuak: Zintzoa fedeari esker biziko da.#Jainkoak fedearen bidez onartzen gaitu 3|NoBook| 4|NoBook| 5|NoBook| 9Ga 2Ef 2Flp 3
GIZADI OSOA SALBAMENAREN BEHARREAN (1,18—3,20)
Gizadi osoa bekatuaren menpean
18Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea#1,18 Jainkoaren haserrea: Edo gaitzespena. Gizakia berez —judua zein jentila—, bekatari delako, kondenatua dago Jaunaren aurrean, honen zigorra merezi du (ik. 2,5); baina Jainkoak bere salbamen-indarra agertu eta Jesu Kristogan gizakia onartzea nahi izan du (ik. 3,25-26 oh.). agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako, eta beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako.#egia ito 2 Ts 2 19Izan ere, Jainkoaz jakin daitekeena agerian dute, Jainkoak berak agertu baitie.#Jainkoaz jakin daitekeena Sal 19Jkd 13—15Eg 14|NoBook| 17Heb 11 20Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik,#berez ikusezina ikusgarri Jb 12Sal 19 21Jainkoa ezaguturik, ez baitiote aintzarik, ez eskerrik eman, berari dagokion bezala; baizik arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie.#adimen zentzugabea Ef 4 22Beren buruak zuhurtzat edukiz, ergel bihurtu dira; 23eta, Jainko hilezkorraren aintza utzirik, gizaki hilkor, hegazti, lauoineko abere eta narrastien irudietara jo dute.#sasijainkozaletasuna Ir 32Dt 4Jr 2Sal 106Jkd 11|NoBook| 12 24Horregatik, Jainkoak beren grina txarren menpe utzi ditu eta zikinkerietan erori dira, beren buruak desohoratzeraino.#zikinkerietan erori Ef 4 25Egiazko Jainkoaren ordez, gezurrezkoa ezarri dute eta, Egilearen ordez, egindakoak gurtu eta zerbitzatu. Bedeinkatua bera beti! Amen.#Egiazko Jainkoa eta gezurrezkoak Jr 10|NoBook| 161 Ts 1
26Jainkoak, beraz, grina lotsagarrietara eman ditu: emakumezkoek berezko sexu-harremanak utzi eta naturaren kontrakoetara jo dute. 27Gizonezkoak ere, berez dagozkien emakumeekiko harremanak utzirik, elkarren irrikaz suturik dabiltza: gizonezkoek gizonezkoekin itsuskeriak egiten dituzte eta, horrela, beren jokabide okerraz merezitako zigorra berengan hartzen. 28Jainkoaren egiazko ezagutza baztertu dutelako, Jainkoak beren pentsaera okerraren menpe utzi ditu, behar ez dena egin dezaten: 29zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile,#jentilak bekatuaren menpean 131 Ko 5|NoBook| 6Ga 51 P 4 30gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira; 31zentzurik eta leialtasunik gabeak, bihotzik eta errukirik gabeak. 32Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.
Loading reference in secondary version...