ESAERA ZAHARRAK 4
4
Lortu jakinduria!
1Entzun, semeok, aitaren oharrak;
adi egon, adimentsuak izaten ikasteko.#Entzun, semeok 1,8+.
2Benetan ikasbide ona da nik emandakoa,
ez baztertu nire irakaspena.
3Ni ere seme izana nauzue,
seme bakarra bezala maite ninduen amak.
4Honela irakatsi zidan aitak: Hartu gogoan nire hitzak
eta gorde nire aginduak, bizi nahi baduzu.
5Saiatu zuhur eta adimentsu izaten,
ez ahaztu nire esanak, berorietatik ez urrundu.#Saiatu zuhur izaten (lortu zuhurtzia) 4,7; 16,16; Mt 13,44-46.
6Ez baztertu zuhurtzia, eta berak gordeko zaitu;
maita ezazu, eta berak babestuko.
7Zuhurtziaren oinarria zuhurtzia nahi izatea da#4,7 Zuhurtziaren… izatea da: H.h., Zuhurtziaren hasiera, zeureganatu (lortu) zuhurtzia.;
zeure ondasun guztiez baliatuz, lortu zuhurtzia.
8Maita ezazu, eta ohore emango dizu;
besarkatu, eta aberats egingo.
9Koroa ederrak eta diadema distiratsuak bezala
apainduko zaitu.#Koroa 1,9+.
Bi bideak
10Entzun, seme, onartu nire esanak,
eta bizitza luzea izango duzu.#bizitza luzea 3,2+.
11Nik gidatzen zaitut zuhurtziaren bidetik,
nik ibilarazten zuzentasunaren ildotik.
12Ibiltzean, ez zara baldar ibiliko;
lasterka egitean, ez duzu behaztopa egingo.
13Eutsi tinko hartutako heziketari, ez bazter utzi;
gorde ezazu, berak ematen dizu bizia eta.#heziketak (zuhurtziak) bizia 3,18.22; 4,4.22; 6,23; 8,35; 10,17; 13,14; Si 21,13. Ik. 3,2+.
14Ez hartu gaizkileen jokabidea,
ez egin aurrera gaiztoen bidetik.
15Ez igaro handik, utzi alde batera
eta jarrai aurrera!
16Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe;
logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi.
17Gaiztakeria dute ogi, indarkeria ardo.
18Zintzoen bidea egunsentiko argia bezalakoa da,
eguna zabaldu ahala, gero eta argiagoa.#gaiztoak eta zintzoak 3,33-35+.
19Baina gaiztoen bidea iluna,
ez dakite zerez egingo duten behaztopa.
20Seme, aditu ongi nire hitzak eta kasu egin nire esanei.
21Ez itzazu begi-bistatik ken,
gorde bihotzaren barru-barruan,
22onartzen dituenari
bizia eta osasuna ematen baitizkiote.
23Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak,
berauengandik sortzen baita bizia.
24Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa,
urrundu ezpain gaizki-esaleak.
25So egin bezate aurrez aurre zure begiek,
zure begi-niniek zuzen aitzinera.
26Pentsa ongi zeure oinak non jarri,
izan bitez seguruak zure ibilbide guztiak.
27Ez zaitez desbidera ez eskuin, ez ezkerretara;
urrundu oinak gaiztakeriatik.#ez eskuin, ez ezkerretara Dt 5,32; 28,14.
Currently Selected:
ESAERA ZAHARRAK 4: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso