YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 6

6
Limosna
1«Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak#6,1 erlijio-betebeharrak: H.h., zuzentasuna. Jainkoarekiko leialtasuna adierazten du hitz honek; leialtasun hori adierazteko betebeharrik nagusienak juduentzat hauek ziren: limosna (6,2-4), otoitza (6,5-8) eta baraua (6,16-18), Jesusek segidan aipatzen dituenak. jendaurrean#jendaurrean 6,5.16; 23,5; Lk 16,14-15; Jn 12,43. saria 5,46+., jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik. 2Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.#itxurazale 7,5; 15,7-9; 22,18; 23,13-15; Lk 12,56; 13,15. 3Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; 4horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.
Otoitza. «Gure Aita»
(Lk 11,2-4)
5«Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. 6Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.
7«Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak.#otoitzean esan eta esan 1 Erg 18,27; Is 1,15; Koh 5,1; Si 7,14. 8Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen.#zuen Aitak badaki 6,32; Lk 12,30. 9Zuek, egizue otoitz honela#6,9 egizue otoitz honela: Jesusen ikasleen otoitz nagusia bi era ezberdinetan azaltzen da Mateoren eta Lukasen ebanjelioetan. Zailtasun bereziak ditu Gure Aita itzultzeak. Batez ere, grekozko testuak bere semitar jatorriaren aztarnak nabarmen erakusten dituelako. Hori kontuan harturik, hemen ematen den itzulpenak, hitzez hitzezko itzulpenera mugatu gabe, I.Z.eko kutsua duten formula horien esanahia argitu nahi du batez ere.:
«Gure Aita zerukoa,
agertu santu zeure izena#agertu santu zeure izena Ez 36,23.,
10etorrarazi zeure erregetza;
betearazi lurrean zeure nahia,
zeruan betetzen den bezala.#erregetza 3,2+. zeure nahia 26,42; Is 46,10-11; Lk 22,42; Jn 4,34; 6,38; Ef 1,5.9.
11Emaguzu gaur egun honetako ogia,#egun honetako ogia 6,34; Ir 16,15-16,19.
12eta barkatu gure erruen zorra,
guk ere geure zordunei
barkatu diegunez gero;#barkatu 6,14-15; 18,21-35; Si 28,1-5; Mk 11,25; Ef 4,32; Kol 3,13.
13ez utzi gu tentaldian erortzen,
eta gorde gaitzazu
gaiztoarengandik#6,13 gaiztoarengandik: gaitzetik ere itzul daiteke. Zenbait eskuizkribuk hau eransten dute: Zurea baita erregetza, zureak ospe eta indarra, gizaldiz gizaldi. Amen..#tentaldia 26,41; Si 23,1; 33,1; Lk 22,31.40; 1 Tm 6,9. gaiztoa 5,37; 13,38; Jn 17,15; 2 Ts 3,3.
14«Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;#Ik. 6,12+. 15baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.
Baraua
16«Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.#baraua 4,2; 9,14-15; Lb 23,29; Is 58,3-8; Lk 18,12; Eg 13,2-3. 17Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia, 18zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.
Zeruan aberats
(Lk 12,33-34)
19«Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.#Ik. St 5,2-3. 20Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.#aberastasunak zeruan 19,21; Si 29,11; Lk 12,21; Kol 3,1-2. 21Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.
Barneko argia
(Lk 11,34-36)
22«Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. 23Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea!
Jainkoa ala dirua
(Lk 16,13)
24«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.#dirua 19,21-23; Lk 16,9.
Zertaz arduratu
(Lk 12,22-34)
25«Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago?#Ez kezkatu 6,11; 7,7-11; Sal 27,1-2; Flp 4,6; 1 P 5,7. 26Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek?#hegaztiak baino gehiago 10,31; Lk 12,7. 27Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?
28«Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; 29baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare.#Salomonen ospea 1 Erg 10. 30Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?#sinesmen gutxikook 8,26; 14,31; 16,8; 17,20; Lk 12,28. 31Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. 32Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.#zuen Aitak badaki 6,8; Lk 12,30. 33Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz#6,33 Ardura zaitezte… betetzeaz: H.h., Bilatu lehendabizi Jainkoaren erregetza eta beronen zuzentasuna., eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. 34Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

Currently Selected:

MATEO 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy