YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 13

13
Erregetzari buruzko parabolak (13,1-52)
Ereilearen parabola
(Mk 4,1-9; Lk 8,4-8)
1Egun batez, Jesus etxetik atera eta aintzira-ertzean eseri zen. 2Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen. Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen. 3Eta luze hitz egin zien parabola bidez. Honela mintzatu zitzaien: «Atera zen behin ereilea hazia ereitera. 4Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. 5Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen; 6baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu. 7Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito egin zuten hazia. 8Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. 9Ulertzeko gauza denak uler beza».#Ulertzeko gauza denak 11,15+.
Zergatik mintzo den Jesus parabola bidez
(Mk 4,10-12; Lk 8,9-10)
10Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten:
—Zergatik hitz egiten diezu parabola bidez?
11Jesusek erantzun zien:
—Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; horiei, ordea, ez.#erregetzaren misterioak 1 Ko 4,1; Ef 3,3-4; 6,19; Kol 2,2; 4,3. 12Izan ere, duenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; ez duenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio.#duenari eman 25,29; Mk 4,25; Lk 8,18; 19,26. 13Hona zergatik hitz egiten diedan parabola bidez: begiratu bai, baina ikusten ez dutelako; entzun bai, baina ez aditzen, ez ulertzen ez dutelako.
14«Horrela, Isaias profetak esana betetzen da horiengan:
«Entzungo duzue, bai,
baina ulertu ez;
ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez. # Entzungo duzue, bai… Is 6,9-10 (Jn 12,40; Eg 28,26-27).
15 Izan ere, herri honek
gogortu egin ditu buru-bihotzak,
gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez bezate beren begiez ikus,
ez belarriez entzun,
ezta buruaz ulertu ere,
horrela niregana bihur ez daitezen
eta salba ez ditzadan.
16«Zorionekoak, ordea, zuen begiak, ikusten dutelako, eta zuen belarriak, entzuten dutelako!#Zorionekoak 5,3+. Ik. Lk 10,23-24. 17Benetan diotsuet: Profeta eta gizon santu askok ikusi nahi izan zuten zuek ikusten duzuena, baina ez zuten ikusi, eta entzun nahi zuek entzuten duzuena, baina ez zuten entzun.#Ik. Jn 8,56; 1 P 1,10-12.
Jesusek ereilearen parabola argitu#13,18-23 ereilearen parabola argitu: Ik. Mk 4,13-20 oh.
(Mk 4,13-20; Lk 8,11-15)
18«Entzun ezazue, beraz, ereilearen parabolaren esanahia. 19Erregetzaren mezua entzun bai, baina ulertzen ez duenari, gaiztoa etortzen zaio eta bihotzean erein zaiona kendu egiten dio. Hori da, mezua “bide-bazterrak” hazia bezala hartzen duena. 20“Harri-arteak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzutean, berehala pozik onartzen duena; 21baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da#13,21 erori egiten da: H.h., eskandalizatu egiten da; ik. Mk 6,3 oh.. 22“Sasi-arteak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun bai, baina bizitza honetako ardurak eta diru-goseak mezua ito egiten diotena, fruiturik gabe utziz.#ardurak eta diru-gosea 6,24-34; Lk 12,16-21; 21,34; 1 Tm 6,9-10.17. 23“Lur onak” bezala hartzen duena hauxe da: mezua entzun eta ulertzen duena; honek fruitua ematen du: bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar».#fruitu ugaria Jn 15,8.16.
Gari arteko olo gaiztoaren parabola
24Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: «Jainkoaren erregetzarekin, gizon batek soroan hazi ona erein zuenean bezala gertatzen da. 25Etxeko denak lo zeudela, etsaiak soroan sartu eta gari artean olo gaiztoa erein zuen eta alde egin. 26Garia hazi eta burutu zenean, olo gaiztoa ere agertu zen. 27Joan ziren, orduan, morroiak etxeko nagusiari esatera: “Jauna, ez al zenuen hazi ona erein soroan? Nondik du, bada, olo gaiztoa?” 28Hark erantzun zien: “Etsaiaren lana da hori”. Eta morroiek: “Joango al gara olo gaiztoa biltzera?” 29Baina nagusiak: “Ez, ez dadila gerta olo gaiztoa biltzean garia ere ateratzea. 30Utzi biak batera hazten uztaroa iritsi bitartean; orduan, igitariei esango diet: Bildu lehenik olo gaiztoa, lotu eta erre; garia, berriz, jaso nire mandiora”».#uzta, auziaren irudi 3,12+. Ik. Jn 15,6.
Mostaza-haziaren eta legamiaren parabolak
(Mk 4,30-32; Lk 13,18-21)
31Jesusek beste parabola hau kontatu zien: «Jainkoaren erregetza gizon batek soroan ereiten duen mostaza-haziaren antzekoa da.#mostaza-hazia 17,20; Lk 17,6. 32Hazi guztietan txikiena da; baina, hazten denean, beste barazki guztiak baino handiago bihurtzen da eta zuhaitz egiten, txoriek etorri eta adarretan habiak egiteko moduko zuhaitza».
33Beste parabola bat ere esan zien: «Jainkoaren erregetza legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».
Parabola bidezko irakaspenaren zergatia
(Mk 4,33-34)
34Irakaspen hauek guztiak parabola bidez eman zizkion Jesusek jendeari, eta ez zien ezer irakasten parabolaz izan ezik. 35Honela bete zen Jainkoak profetaren bidez esana:
Parabola bidez mintzatuko naiz,
munduaren hasieratik
gordea zegoena azalduko. # Sal 78,2. Ik. 1,22.
Jesusek olo gaiztoaren parabola argitu
36Jesus jendetza agurtu eta etxeratu egin zen. Hurbildu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta eskatu zioten: «Argi iezaguzu soroko olo gaiztoaren parabola».#Argi iezaguzu parabola 15,15; Mk 4,10; 7,17; Lk 8,9.
37Jesusek esan zien: «Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da; 38soroa, mundua; hazi ona Jainkoaren erreinuko seme-alabak dira; olo gaiztoa, berriz, gaiztoarenak;#gaiztoa 6,13+. 39olo gaiztoa ereiten duen etsaia deabrua da; uzta, munduaren azkena; eta uzta-biltzaileak, aingeruak.#uzta, auziaren irudi 3,12+. 40Olo gaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere:#sutan erre 3,10+. 41Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide#13,41 gaizpide: H.h., eskandalu; ik. Mk 6,3 oh. gertatzen direnak,#aingeruak bidali 13,49; 16,27; 24,31; Mk 13,27. 42eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han.#su-labe 13,50; Ap 21,8. Negarra eta hortz-karraska 8,12+. 43Orduan, zintzoek eguzkiak bezala distira egingo dute beren Aitaren erreinuan. Ulertzeko gauza denak uler beza!#zintzoak distiratsu Dn 12,3; 1 Ko 15,41-42. Ulertzeko gauza denak 11,15+.
Altxorraren eta harribitxiaren parabolak
44«Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du.
45«Era berean, Jainkoaren erregetzarekin, harribitxi bila dabilen tratulariarekin bezala gertatzen da. 46Balio handiko bat aurkitzen duenean, joan, bere gauza guztiak saldu eta erosi egiten du.
Sarearen parabola
47«Jainkoaren erregetzarekin, uretara botatzen den eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da. 48Betea denean, bazterrera ateratzen dute; gero, eseri eta onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen. 49Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte, 50eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han».#Ik. 13,42+.
Parabolen konklusioa
51—Ulertu al duzue hau guztia? —galdetu zien Jesusek ikasleei.
—Bai —erantzun zioten.
52Hark esan zien:
—Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.
Jesus, jende-taldeak utzirik, ikasleengana bildu (13,53—16,20)
Jesus bere jaioterrian gaitzetsia
(Mk 6,1-6; Lk 4,16-30)
53Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik.#hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+. 54Bere herrira#13,54 Bere herrira: Hau da, Nazaretera. Mk 6,3 oh. heldurik, irakasten hasi zitzaien sinagogan. Jendeak, harriturik, honela zioen: «Nondik du honek horrelako jakinduria#Nondik jakinduria Jn 7,15., eta nondik mirari horiek? 55Ez al da, bada, arotzaren semea? Honen amak ez ote du izena Maria, eta honen anaiek Santiago, Jose, Simon eta Judas?#ama eta anai-arrebak 12,46+.#arotzaren semea Lk 3,23; Jn 6,42. 56Eta honen arrebak ez ote dira denak gure artean bizi? Nondik du, beraz, hori guztia?»
57Eta honengatik, ezin zuten sinetsi#ezin zuten sinetsi 5,29+. profeta bere herrian Jn 4,44. harengan#13,57 Ezin zuten sinetsi harengan:Ik. Mk 6,3 eta oh..
Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herrian eta etxean izan ezik».
58Eta ez zuen han mirari askorik egin, ez baitzuten sinesten.

Currently Selected:

MATEO 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy