YouVersion Logo
Search Icon

JOB 9

9
Job
1Jobek erantzun zuen:
Jainkoa gizona baino indartsuagoa
2«Bai, badakit horrela dela,
gizakiak ez duela arrazoi Jainkoaren kontra.#gizakiak arrazoirik ez 4,17+.
3Harekin eztabaidan hasi nahi badu,
mila argudiori ezin izango dio bakar batez ere erantzun.#Jainkoarekin eztabaidan 9,33; 13,3.18-19; 22,4; 33,13; 40,2-5.7-8; Jr 2,9.29.
4Jakinduriaz edo indarraz hornitua izanda ere,
nork egingo dio aurre eta kaltegabe gelditu?
5«Mendiak, ohartu gabe, lekuz aldatzen ditu berak,
irauli egiten ditu bere haserrean;
6lurra bere oinarrietatik astintzen du,
eusten dioten zutabeak dardararaziz.#Jainkoak lurra astindu Is 13,13; Sal 75,4; 114,7; Heb 12,26.
7Haren aginduz eguzkia ez da ateratzen,
izarrak ezkutuan uzten ditu.#eguzkia ez da ateratzen Jl 2,10; Am 8,9.
8Berak bakarrik zabaltzen ditu zeruak
eta oinpean hartzen itsasoko uhinak.#zeruak zabaltzen Is 40,22+; Jr 10,12.
9Berak sortzen ditu konstelazio
eta zeruko izar-multzo#9,9 konstelazioak, izar-multzoak: Konstelazioak beren izenez datoz jatorrizkoan, baina ez da segurua zein zein den. Ohiko interpretazioaren arabera, Hartz Emea, Orion, Pleiade eta Hegoaldeko Ganbarak lirateke (ik. Am 5,8). guztiak.#konstelazioak sortzen 38,31-32; Am 5,8.
10Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu,
gauza harrigarriak, ezin konta ahala.#Ik. 5,9+.
11Neure ondotik bera igaro eta ez dut ikusten,
ondo-ondotik pasatu eta ez naiz konturatzen.#Jainkoa sumaezina 23,3.8-9; 35,14. Ik. Ir 33,20+.
12Zerbait hartzen badu, nork esan itzultzeko?
Nork esango berari: “Zertan zabiltza?”#Zertan zabiltza? 11,10; Jkd 12,12.
13Jainkoak ez du bere suminean amore ematen,
bere oinpean hartzen ditu Rahab-en#9,13 Rahab: Ik. 7,12 oh. Rahab Ozeanoaren pertsonifikazioa da. indarrak.#Rahab 26,12; Is 51,9; Sal 89,11.
Jainkoak bere arrazoia ezartzen
14«Ni izango ote naiz, bada, erantzungo diona?
Nik aurkituko ote argudioak beraren aurka?#Jainkoari erantzun 9,32; 23,1-7; 40,1-5; Koh 6,10; Erm 9,20.
15Arrazoia badut ere, ez diot erantzungo;
neure salatzaileari erregutu behar ote?
16Nik dei egin eta hark erantzungo balit ere,
ez dut uste nire erreguari jaramon egingo liokeenik.
17Berak bainau ekaitzaz zanpatu,
berak dizkit arrazoirik gabe zauriak ugaldu,#ekaitzaz zanpatu 38,1; 40,6.
18arnasa hartzen ere ez dit uzten
eta saminez asebetetzen nau.#arnasa hartzen utzi ez 7,19+.
19Indarrera jo? Bera da indartsuena.
Zuzenbidera? Nork egin nire alde testigantza?
20Zuzena banintz ere,
haren ahoak#9,20 haren ahoak: Hebreerazkoak nire ahoak dakar. kondenatu egingo ninduke;
errugabea izanik ere, maltzur agerraraziko.#Zuzena/errugabea 10,15.
21Errugabea al naiz? Neuk ere ez dakit.
Nazkatua nago bizitzaz!
22Dena berdin da! Sarritan esan izan dut:
Errugabea nahiz erruduna suntsitzen ditu Jainkoak.#zori berdina Koh 9,2-3.
23Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada,
barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz.
24Herrialde bat gobernari gaiztoen esku dagoenean,
nork estaltzen ditu hango epaileen begiak,
berak izan ezik?
Alferrik da Jainkoari aurre egitea
25«Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak:
zoriona ikusi gabe doaz ihesi,#egunak bizkor 7,6-7+.
26ihizko ontziak bezain arin,
arranoa harrapakinaren gainera bezala.
27Neure buruari “Ahaztu atsekabea,
alaitu aurpegi hori”, esaten badiot
28oinaze guztien beldur jartzen naiz,
ongi baitakit ez nauela errugabetzat hartuko.#errugabetzat hartu Ik. 8,6; 10,2.
29Eta gaitzetsia izan behar badut,
zertarako nekatu alferrik?
30Nahiz elur-uraz garbitu,
nahiz eskuak lixibaz igurtzi,#elur-uraz garbitu Is 1,18; Jr 2,22; Sal 26,6; 51,9.
31lokatzetan murgilduko ninduke
eta neure jantziek ere nire nazka izango.
32«Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodan
edota biok auzitara joateko.#Jainkoari erantzun 9,14+. elkarrekin auzitara 9,3+.
33Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego,
34Jainkoaren makila kenduko lidake gainetik
eta harenganako izuak ez ninduke ikaratuko.#Jainkoaren izua 6,4+.
35Orduan, bai, beldurrik gabe hitz egingo nuke.
Baina hori ez da horrela,
eta neurez bakarrik behar dut baliatu.

Currently Selected:

JOB 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy