YouVersion Logo
Search Icon

JOB 30

30
Joben egungo egoera tamalgarria
1«Orain, ordea, barre egiten didate
ni baino gazteagoek,
nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritziko
neure ardi-txakurrekin nahasteko ere.
2Ezertarako ez nituen haien besoak,
zeharo ahulduak baitzeuden.
3Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,
marraska ibiltzen ziren eremuan,
lur ilun idorretan.
4Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,
isats-sustraiez elikatzen;
5gizartetik kanporatuak ziren,
deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;#gizartetik kanporatuak 24,4-5.
6harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,#harkaitz artean Ep 6,2; 1 Sm 13,6.
7lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.
8Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,
herrialdetik makilaka jaurtia.#izen gabeko jendea 1 Sm 25,10-11.
9«Eta orain, koplak ateratzen dizkidate,
berorien burlagarri bihurtu naiz.#burlagarri 17,6; Sal 69,13; Nk 3,14.63.
10Higuindu egiten naute, niregandik urrundu
eta aurpegira txu egiten.#aurpegira txu 17,6; Dt 25,9; Is 50,6.
11Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez,
ez didate batere begirunerik.#Jainkoak indargabetu Ik. 29,20+.
12Ondoan ditut denak batera,
bideak prestatzen nire hondamenerako#30,12 Tx.eko testua ez da argia. Hebreerazkoak bi hitz gehiago ezartzen ditu bi lerroen artean; honela itzul daitezke: oinak kolokarazten dizkidate.;
13ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira,
inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.
14Zirriztu zabaletik oldartzen zaizkit
erasoka burrundaratsu gainera#30,14 Tx.aren bigarren lerroa honela ere itzuli ohi da: hondakin artean/azpian bueltaka..
15Izu-ikarak menpean hartzen nau,
haizea bezala desagertzen nire duintasuna,
hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.#Izu-ikarak menpean 6,4+.
16Orain, biziak ihes egiten dit,
estu eta larri bizi naiz atsekabez.
17Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez,
etengabeko oinazeak izaten ditut.
18Nire larruazala#30,18 Nire larruazala: H.h., Nire jantzia; tx. osoa iluna da. erabat desitxuratua dago,
gaitzez estalia tunikaz bezala.
19Lokatzetan murgildua nago,
hona hemen ni hauts eta errauts bihurtua.
20«Nik deiadar egin
eta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten,
aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.#Deiadar egin eta erantzun ez 13,22; 19,7. Ik. Is 58,9; Sal 22,25.
21Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.#Jainkoak eraso 10,17+.
22Airean eramaten nauzu, haizeaz eta ekaitzaz astintzen.
23Badakit heriotzara naramazuna, bizidun guztien elkartokira.#bizidunen elkartokira Has 3,19; Sal 82,7; Koh 3,20.
24«Ez al du pertsonak eskua luzatzen hondatzear dagoenean,
eta laguntza eske garrasi egiten?#30,24 Tx.eko testua zaila da eta esanahia zalantzazkoa.
25Ez al dut, bada, negar egin zoritxarrekoarekin
eta erruki izan behartsuari?#errukia behartsuentzat 29,12-13+; Sal 35,14-15; Erm 12,15.
26Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait;
argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi.#argia itxaron, eta iluntasuna Is 59,9; Jr 8,15. Ik. 3,9; 18,18.
27Irakiten dut barrua,
atsekabe-egunak heldu zaizkit.#Irakiten barrua Jr 4,19; Sal 38,8; Nk 1,20; 2,11.
28Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun;
batzarrean jaiki eta deiadar egiten dut.
29Txakalen kideko bihurtu naiz,
ostruken#30,29 Txakala eta ostruka zoritxarreko animaliak dira, maiz eremuak eta hondakinak bizileku dituztenak. lagunarteko.#Txakalen kideko Mi 1,8; Sal 102,7-8.
30Belztu eta erori egiten zait larruazala,
hezurrak ere bai sukarraz.#larruazala, hezurrak sukarraz Sal 102,4-6; Nk 3,4; 4,8.
31Nire zitara doluminez dago,
txirula negarrez.#zitara doluminez Am 8,10; Nk 5,15.

Currently Selected:

JOB 30: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy