YouVersion Logo
Search Icon

JOB 16

16
Job
1Jobek erantzun zuen:
Jainkoa Joben gaitzen eragile
2«Entzun dut hamaika horrelako;
kontsolatu ordez, atsekabetu egiten nauzue.#kontsolatu ordez 15,11+; Sal 69,21.
3“Ez al dira amaituko hitz hutsal horiek?”
edo “Zerk zirikatzen zaitu erantzuteko?” diostazue.
4Nik ere hitz egingo nuke zuek bezala,
zuek egonez gero nire egoeran.
Nik ere botako nizkizueke hitzaldiak
eta zuen kontra mespretxuz buruari eragingo.
5Emango nizueke adore nire ahoaz,
eta baretasuna neure ezpainei eraginez.
6Baina hitz egiteak ez du nire samina baretzen,
isiltzeak ere ez du niregandik aldentzen.
7Jainko, erabat jota utzi nauzu,
nire inguruko guztiak urrunarazi dituzu;
8zimurrez bete eta hezur eta azal utzi nauzu:
horrek salatzen eta akusatzen nau.#hezur eta azal utzi 19,20; 33,21; Sal 38,4-9; Nk 4,8.
9Jainkoaren suminak erasotzen dit eta urratzen,
hortzak estutzen ditu nire aurka,
zorrotz begiratzen, etsai bailitzan.#Jainkoaren suminak eraso 10,17+.
10Jendeak aho betean iraintzen nau,
masailekoz betetzen:
denak batera nire kontra.
11Jende txarraren menpe utzi nau Jainkoak,
gaiztoen eskuetara bota.#Jende txarraren menpe 30,1.9-14; Sal 22,13-19.
12Lasai bizi nintzen, eta birrindu egin nau,
lepotik heldu eta zati-zati egin,
bere gezien jo-puntu bihurtu.#gezien jo-puntu 6,4+.
13Bere geziez josi nau,
errukirik gabe zulatu dit gorputza
eta lurrera isuri nire odola;
14zauriz zulatu nau,
gerlaria bezala oldartu zait gainera erasoan.
Jobek bere defendatzaileagana jo
15«Zakukiz estali dut larruazala,
hautsetaraino makurtu nire burua.
16Gorritua dut aurpegia negarrez,
estaliak begiak iluntasun beltzez.
17Halere, ez dut indarkeriara jo,
garbia da nire otoitza.#nire otoitza garbia 31,1-34; 1 Tm 2,8.
18Oi lur, ez estali nire odola,
ez bedi isildua izan nire garrasia!#ez estali nire odola Has 37,26; Is 26,21; Ez 24,7-8; Ap 16,6; 18,24. nire garrasia Has 4,10-11; Ir 3,7; Sal 88,2-3; Ap 8,3-4. Ik. Nk 3,44.
19Bai, badut aldeko lekukorik zeruan,
badut defendatzailerik#16,19 defendatzailea: Lekukoa eta defendatzailea, aipatu berri dituen odola eta garrasia izan daitezke; edota zerutar defendatzaileren bat, lurreko odolaren garrasiari erantzuten diona; 19,25eko babeslea, beharbada (ik. 9,33). Ala Jainkoari berari egiten dio dei Jobek? (ik. 17,3). goian,
20—lagunak isekaz ari zaizkit,
baina nik Jainkoari jasotzen begi negartsuok—,
21defenda dezala hark gizakia Jainkoaren aurrean,
gizaki batek bestea bezala.
22Izan ere, urte gutxiren buruan
itzulerarik gabeko bidetik joango naiz.#itzulerarik gabeko bidea 10,21+.

Currently Selected:

JOB 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy