YouVersion Logo
Search Icon

JOB 10

10
Jainkoak giza bekatua aztertzen
1«Nazkatua nago bizitzaz!
Ez ditut gordeko neure kexak,
bihotzeko samina isuriko dut.#bihotzeko samina 7,11+.
2Esango diot Jainkoari:
Ez nazazu erruduntzat har.
Esadazu zertaz salatzen nauzun.#zertaz salatzen 6,24+.
3Ongi iruditzen al zaizu ni gogor hartzea,
zeure eskuen lana mespretxatu
eta gaiztoen egitamua ederrestea?
4Haragizko begiak al dituzu eta gizakiek bezala ikusten?#ez du gizakiek bezala ikusten 1 Sm 16,7; Jr 11,20.
5Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote,
6nire errua eta bekatua aztertzen ibiltzeko,#errua aztertzen 14,16.
7nahiz eta jakin ez naizela errudun
eta inork ez nazakeela zure eskutik libra?#inork ez zure eskutik libratzen Dt 32,39; Jkd 16,15.
Gizakia Jainkoak sortua
8«Zure eskuek egin ninduten,
beraiek moldatu ninduten alde guztietatik,
eta, orain, suntsitu egiten nauzu!#Zure eskuek egin 33,6; Has 2,7; Is 64,7; Sal 119,73. Jaunak suntsitu 2,3.
9Gogoan izan buztina bezala eratu ninduzula,
eta hautsetara itzularaziko nauzula berriro.#hautsetara itzuli 7,21; 34,15. Ik. Has 3,19+.
10Ez al ninduzun isuri esnea bezala
eta gero gazta bezala gatzatu?#10,10 Tx.ean adierazia, enbrioiak amaren sabelean duen garapenaren irudia da.
11Azalez eta haragiz jantzi ninduzun,
hezurrez eta zainez ehundu;#Jainkoak haurra eratu Sal 139,13.15; Jkd 7,2.
12biziaren dohaina eman zenidan
eta ardura osoz zaindu duzu ene arnasa.
Erasotua eta zigortua izateko sortu Jainkoak gizakia
13«Baina beste zerbait zenuen zeure barnean gordeta;
badakit orain zein zen zure asmoa:
14nik noiz bekatu egingo zain egotea,
nire erruen zigorra emateko.#bekatu noiz egingo zain 7,19+.
15Errudun izanez gero, ai ene!
Errugabe izanik ere, ezin izango dut bururik altxatu,
lotsaz betea bainago, miseria beti begi aurrean.#Erruduna/errugabea 9,20.
16Altxatzen badut, berriz, lehoiak bezala harrapatuko nauzu,
zure balentriak nire kontra berreginez,
17berriro ene aurka erasoz,
nireganako are amorru handiagoz,
etengabe zure gudarosteak nire kontra bidaliz.#Jainkoak eraso 13,24-25; 16,7-14; 19,6.10-12.22; 30,21.
Bakean utz nazala Jainkoak
18«Beraz, zergatik irtenarazi ninduzun sabeletik?
Hil banintz, inork ez nindukeen ikusiko,
19izan ez banintz bezala,
sabeletik hilobira eramana izango.#izan ez banintz bezala 3,16+; Si 44,9. Ik. 3,3+.
20Hain dira urriak nire egunak!
Utz nazazu bakean, pozalditxo bat izan dezadan,#urriak egunak 7,7+.
21itzulerarik gabe joan aurretik
ilunpe eta herio-itzalen herrialdera,#itzulerarik gabe joan 7,9+.
22iluntasun eta nahas-mahas hutseko,
argi-izpirik gabeko herrialdera#10,22 Tx.eko hebreerazko testua itzulpenak aditzera ematen duena baino puztuagoa da.».

Currently Selected:

JOB 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy