ISAIAS 53
53
1Nork sinetsi du gure mezua?
Nori agertu dio Jaunak
bere ahalmena?#Jn 12,38 eta Erm 10,16an aipatua. Jaunaren ahalmena 52,10+.
2Jaunak nahi izan zuen
bere zerbitzaria
lur agorrean sustraiak dituen
kimu berria bezala haztea.
Ez zuen duintasunik,
ez edertasunik,
ez gure begientzat
itxura erakargarririk.#kimu berria bezala Ik. 11,1.10. itxura erakargarririk gabe 52,14.
3Mespretxatua zen,
eta jendeak baztertua,
oinaze-gizona, sufritzen ikasia.
Ikusteak ere nazka ematen duen
norbait bezalaxe,
mespretxatu egin genuen,
eta aintzakotzat hartu ez.#Mespretxatua 49,7; Sal 22,7-8; Mk 9,12.
4Baina gure gaitzak
hartu zituen bere gain,
gure oinazeen zama jasan.
Guk, berriz,
Jainkoak zauritu zuela uste genuen,
Jainkoak zigortu
eta atsekabetu zuela.#gure gaitzak bere gain Mt 8,17; Heb 2,10.
5Baina gure errebeldiengatik
zulatu zuten,
gure erruengatik birrindu;
berak jasan zuen
guretzat salbagarri
izango zen zigorra:
haren zauriek sendatu gintuzten.#gure erruengatik Erm 4,25; 2 Ko 5,21; Ga 3,13. haren zauriek sendatu 1 P 2,24.
6Ardiak bezala genbiltzan galdurik,
bakoitza geure bidetik,
eta Jaunak haren gain bota zuen
gu guztion errua.#Ardiak bezala galdurik Jr 23,1+; Ez 34,5; 1 P 2,25.
7Gaizki tratatu zuten,
eta bera apaldu egin zen,
ahorik zabaldu gabe;
hiltzera daramaten
arkumeak bezala,
moztaileen aurrean isilik dagoen
ardiak bezala,
ez zuen ahorik zabaldu.#Eg 8,32-33an aipatua.#ahorik zabaldu gabe Sal 38,14-16; Mt 26,63; 27,12-13; Lk 23,9; Jn 19,9; 1 P 2,23.
8Gogorkeriaz eta bidegabez
eraman zuten;
baina haren zoria nori axola?
Bizidunen lurretik kanpora
atera zuten,
bere herriaren#53,8 bere herriaren: Qumrango eskuizkribuaren arabera; hebreerazkoak nire herriaren dio. errebeldiagatik jota.#bidegabez eraman 52,5; Mt 9,15.
9Gaiztoekin batera hilobiratu zuten,
gaizkileekin eman zioten lur#53,9 gaizkileekin: Testu zuzendua; jatorrizkoak aberatsekin dio. eman zioten lur: Qumrango eskuizkribuaren arabera (h.h., haren hilobia).,
nahiz eta berak
bidegabekeriarik ez egin
eta haren ahoan
maltzurkeriarik ez izan.#gaizkileekin Mt 27,38. haren ahoan maltzurkeriarik ez Sal 44,18-22; 1 P 2,22.
10Jaunak oinazez josi nahi izan zuen.
Eta bekatuen ordainetan
bizia eman zuelarik,
ondorengoak izango ditu
eta bizitza luzea,
eta haren bitartez
bere nahia burutuko du Jaunak.#bekatuen ordain bizia eman 53,5; Erm 3,25; Heb 2,17; 1 Jn 2,2. Jaunak bere nahia burutuko 48,14+; Mt 26,42; Jn 4,34.
11Jaunak dio:
«Hainbat neke jasan ondoren,
argia ikusiko du eta asea izango#53,11 argia ikusiko du: Qumrango eskuizkribu eta grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak ikusiko du dio; agian, honela ere itzul daiteke esaldi osoa: ondorengoak ikusiko ditu eta bizitza luzea izango..
Bere ezagutzaren bidez,
nire zerbitzari zuzenak
asko egingo ditu zuzen,
haien erruak
bere gain hartu baitzituen.#asko egingo zuzen Erm 3,26; 5,18; 1 P 3,18.
12Horregatik, jendetza ugaria
emango diot ordainetan,
eta giza multzoak
izango ditu garaipen-sari,
bere burua heriotzara eman zuelako
eta bekatarien kide iritzi ziotelako,
guztien bekatuak bere gain hartu
eta bekatarien alde
erregutu zuelako».#bekatarien kide Lk 22,37. guztien bekatuak bere gain Jn 1,29; Heb 9,28; 1 P 2,24. bekatarien alde erregutu Jr 15,11; Lk 23,34; Heb 7,25.
Currently Selected:
ISAIAS 53: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso