ISAIAS 12
12
Esker oneko gorazarrea#12,1 Egiptotik askatuak izan ondoren bezala (ik. Ir 15), herriratuak izan ondoren, erbesteratuek esker oneko gorazarrea abesten diote Jaunari.
1Honela esango duzu egun hartan:
«Eskerrak zuri, Jauna!
Haserre zeunden nire aurka,
baina baretu da zure haserrea
eta kontsolatu egin nauzu.#Eskerrak zuri Jr 33,11; Sal 118,21. baretu haserrea 10,25. Ik. 5,25+.
2Bai, Jainkoa dut salbatzaile!
Harengan dut uste on
eta ez naiz beldur.
Jauna dut indar eta babes,
bera salbatzaile».#Jauna indar eta babes Ir 15,2; Sal 27,1; 118,14.
3Pozik joango zarete zuek ere
salbamen-iturritik ura edatera,#salbamen-ura 55,1; Jr 2,13; Ez 47,1+.
4eta egun hartan
honela esango duzue:
«Goretsazue Jauna,
dei egin berari,
iragarri haren egintzak herriei!
Ezagutarazi zeinen bikain den!#Goretsazue Jauna Sal 105,1.
5Kanta Jaunari,
gauza harrigarriak egin baititu;
mundu osoan jakin bezate
haren berri.
6Egin poz-irrintzi eta oihu,
Siongo bizilagunok,
handikiro ari baita zuen alde
Israelgo Santua».#Siongo bizilagunen poza 52,8-9; 54,1. Israelgo Santua 1,4+.
Currently Selected:
ISAIAS 12: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso