YouVersion Logo
Search Icon

HABAKUK 2

2
1Neure guardia-postuan egongo naiz,
neure dorrean zutik,
Jaunak zer esaten didan zain,
nire kexari zer erantzuten
ote dion#2,1 zer erantzuten ote dion: Hebreerazkoak hau dio: zer erantsiko diot neure kexari? zain.#profeta begiralea Is 21,6-8.11; Jr 6,17; Ez 3,17; 33,1-9; Os 9,8; Mi 7,7.
Jaunaren erantzuna: zapaltzailearen zigorra
2Jaunak honela erantzun zidan:
«Idatzi agertuko dizudana,
ezarri taulatxoetan,
erraz irakurtzeko eran.#Jaunaren mezua idatzi Ir 24,12; Dt 4,13; 27,8; Is 8,1; 30,8; Jr 30,2+; Ap 1,19.
3Ikuskari hau ez da beteko,
epea burutu arte,
baina badoa helbururantz,
ez du huts egingo.
Luzatzen bada, zuk itxaron,
iritsiko baita,
berandu gabe iritsi ere.#epea Dn 8,19; 10,14; 11,27.35. berandu gabe iritsi Heb 10,37; 2 P 3,9.
4Harroak ez du bakerik bere baitan#2,4 Harroak… baitan: H.h., Harrotua dago, haren arima ez da zintzoa berarengan.;
zintzoa, ordea,
bere leialtasunari esker biziko da».#zintzoa… Erm 1,17; Ga 3,11; Heb 10,38.
5Benetan, ardoa#2,5 ardoa: Konkistatzailearen ausardia harroa aipatzen da. Qumrango komentarioak aberastasuna dio. engainagarri da:
harroputz hori
ez da berearekin irtengo.
Herio Leizeak bezala
zabaltzen du aho-zuloa
eta Herioak bezain aseezina da.
Nazio guztiak beretzat hartzen ditu
eta herri guztiak menderatzen.#Herioa aseezina Is 5,14; Es 30,15-16.
6Baina herriek iseka egingo diote
eta koplak aterako, denek batera.
Bost madarikazioak
Hara zer esango duten:
«Zoritxarrekoa zu,
besteren ondasunez
aberasten zaren hori
—noiz arte?—,
zeure zorra gero eta astunago
egiten ari baitzara!#iseka, koplak atera Is 14,4; Mi 2,4. Zoritxarrekoa 2,9.12.15.19; Is 5,8-24; 10,1; Jr 22,13-19; Am 6,1; Mi 2,1; Mt 23; Lk 6,24-26. besteren ondasunez aberastu Is 5,8.
7Gutxien uste duzula
altxatuko zaizkizu hartzekodunak;
iratzarriko dira
eta astin-astin egingo zaituzte.
Zeu izango zara orduan
haien harrapakin.
8Zuk hainbat herriri
harrapatu diozun bezala,
hala harrapatuko dizute
beste herriek zuri.
Eta hori,
isuri duzun giza odolarengatik,
herrialdeei, hiriei
eta bertako jendeari
egindako gogorkeriengatik.#harrapatzailea harrapatua Is 33,1; Jr 30,16; 50,29; Ab 15; Ap 18,6-7. odolarengatik… 2,17.
9«Zoritxarrekoa zu,
zoritxarrari ihes egin ustez
etxea bidegabeko irabaziz
aberastu duzun hori,
gordeleku segurua
eduki ahal izateko!#etxea bidegabeko irabaziz aberastu Jr 22,13-14. gordeleku segurua Is 14,13; Jr 49,16; Ab 4.
10Zeure etxea lotsagarri
uztea lortu duzu;
hainbat herri suntsituz,
zeure burua galdu duzu.#herri asko suntsitu 1,17; 2,8; Is 10,7.
11Hormetako harriek ere
oihu egingo dute zure aurka,
eta zurezko habeek
oihartzun egingo diete.#harriek oihu Lk 19,40.
12«Zoritxarrekoa zu,
hiriak odol-isurketaz jasotzen
eta herriak bidegabekeriaz
handitzen dituzun hori!#hiriak odolaz jaso Jr 22,13; Mi 3,10.
13Hauxe baitu erabaki
Jaun ahalguztidunak:
herrien lanak desegin ditzala suak,
haien ahaleginak
gerta daitezela alferrikako.#herrien lanak desegin Jr 51,58.
14Bai, nola urak itsasoa,
hala beteko du lurra
Jaunaren aintzaren ezagupenak.#Jaunaren aintzak lurra bete Is 11,9. Ik. 3,3; Is 6,3+.
15«Zoritxarrekoa zu,
ardo pozoitua edanaraziz
auzokoak mozkortzen dituzun hori,
horrela haiek
larrugorrian agerrarazteko!#mozkortu eta larrugorrian agertu Has 9,20-25.
16Lotsaz bete zara, ez ohorez;
edan zuk ere,
eta agertu larrugorrian.
Jaunak bere haserre-kopatik#2,16 agertu larrugorrian: H.h., erakutsi zeure zakil-muturra. Israeldarraren pentsamolderako, konkistatzailearen laidoa bikoitza da: batetik, larrugorri agertzea; bestetik, erdaindu gabe dagoela azaltzea, herri aukeratukoa ez dela, alegia. haserre-kopa: H.h., eskuineko ontzia: Jainkoaren haserre eta zigorraren irudia da.
edanaraziko dizu
eta lotsa izango duzu ohore ordez.#larrugorriaren lotsa Has 3,7; Na 3,5+. edan zuk ere Nk 4,21. haserre-kopa Jr 25,15+.
17Bai, Libanori egin zenion
gogorkeriak
azpian hartuko zaitu.
Egin zenuen abere-hilketak
izu-ikara emango dizu.
Eta hori,
isuri duzun giza odolarengatik,
herrialdeei, hiriei
eta bertako jendeari
egindako gogorkeriengatik.#odolarengatik… 2,8.
18«Ba al du zentzurik
artisauak idoloa egiteak,
metal urtuzko irudi
eta gezur-bide huts delarik?
Ba al du zentzurik artisauak
berak eginiko idolo mutuei
fede emateak?#idolatria Is 40,19+. idolo mutu 1 Ko 12,2.
19«Zoritxarrekoa zu,
egur-puska bati: “Esna zaitez!”
eta harri mutuari: “Jaiki!”
esaten diezun hori!
Agertuko ote dizute horiek
mezurik?
Urrez eta zilarrez
jantziak daude, bai,
baina beren baitan ez dute
bizi-arnasarik.
20Jauna, ordea,
bere tenplu santuan#2,20 bere tenplu santuan: Jerusalemgo tenplua adierazten du, baina are gehiago Jainkoaren zeruko bizilekua. dago:
bego isilik lur osoa haren aurrean!»#isilik Jaunaren aurrean Am 6,10+.

Currently Selected:

HABAKUK 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy