YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 38

38
Juda eta Tamar
1Garai hartan, Juda bere anaiengandik aldendu eta Hira izeneko Adulamgo#38,1 Adulam: Jerusalemdik hego-mendebaldera, 25 km ingurura, dagoen tokia. gizon baten etxera joan zen bizitzera.#Judaren ondorengoak 46,12; Zen 26,19-21; 1 Kro 2,3-4. 2Han, Xua deituriko kanaandar baten alaba ezagutu zuen. Judak emaztetzat hartu eta elkarrekin bizi izan ziren. 3Haurdun gelditu zen emakumea eta semea izan zuen. Judak Er eman zion izen. 4Berriro ere haurdun gelditu eta emazteak beste seme bat izan zuen, eta Onan eman zion izen. 5Izan zuen beste seme bat ere eta Xela eman zion izen. Hau sortu zuenean, Keziben#38,5 Kezib: Segur aski Mi 1,14ko Akzib da, Adulamdik hurbil. zegoen Juda.
6Bere lehen-seme Er, Tamar izeneko emakume batekin ezkondu zuen Judak. 7Baina Errek, Judaren lehen-semeak, oker jokatu zuen Jainkoaren begi aurrean, eta hilarazi egin zuen Jaunak. 8Orduan, Judak esan zion Onani: «Ezkon zaitez zeure anaiaren emaztearekin, eta bete koinatuari dagokion eginbidea#38,8 koinatuari dagokion eginbidea: Lebiratu deituriko legearen arabera, seme-alabarik gabe hildako gizonaren anaiak alarguntsarekin ezkondu behar zuen, anaiari ondorengoak emateko (ik. Dt 25,5-10)., anaiari ondorengoa emateko».
9Baina bazekien Onanek semea ez zuela berea izango. Horregatik, koinatarekin etzaten zen bakoitzean, lurrera isurtzen zuen hazia, bere anaiari ondorengorik ez emateko. 10Jaunak ez zuen atsegin izan hark egiten zuena, eta hilarazi egin zuen hura ere.
11Ondoren, Judak Tamar bere errainari esan zion: «Itzuli aitaren etxera eta bizi han alargun gisa nire seme Xela handi egin arte».
Beste anaiak bezala hilko zen beldurrez esan zion hau. Tamar, beraz, bere aitaren etxera itzuli zen.#bizi han alargun gisa Rt 1,11-13.
12Denboraldi luze baten ondoren, hil zen Judaren emaztea, Xuaren alaba. Dolualdia bukatu zuenean, Timnara#38,12 Timna: Judako herrixka, Samsonen historian azaltzen dena (ik. Ep 14,1). igo zen Juda ardi-moztera Adulamgo bere adiskide Hirarekin. 13Tamarri esan zioten aitaginarreba ardi-moztera zihoala Timnara.
14Orduan, Tamar, alargun-soinekoak erantzi eta, inork ez antzemateko bere burua zapiz estalirik, Timna bidean dagoen Enaim hiriko sarreran jarri zen. Izan ere, Xela handi egin zela ikusten zuen, baina ez ziotela senartzat ematen.
15Judak ikusi eta emagaldutzat hartu zuen, estalia baitzuen aurpegia. 16Ez zen ohartu bere erraina zela. Hala, hurbildu eta esan zion:
—Uztazu zurekin oheratzen.
Hark galdetu zion:
—Zer emango didazu ordainetan?
17Judak erantzun:
—Artaldeko antxume bat bidaliko dizut.
Tamarrek, orduan:
—Baina beste zerbait utzi beharko didazu bahituran, antxumea bidali bitartean.
18Judak erantzun:
—Zer uztea nahi duzu?
Eta Tamarrek:
—Zeure zigilua bere lokarriarekin, eta eskuan daramazun makila#38,18 zigilua: Zigilua lepotik zintzilika eramaten zen askotan eta benetako nortasun-agiria zen. makila: Hemen, buruzagiaren aginpidearen ezaugarri da..
Eman zizkion Judak, elkartu eta haurdun utzi zuen.
19Orduan, alde egin zuen Tamarrek. Estaltzen zuen zapia kendu eta alargun-soinekoak jantzi zituen berriro.
20Gerora, antxumea igorri zuen Judak Adulamgo adiskidearen bidez, emakumeagandik bahitura jasotzeko, baina ez zuen aurkitu. 21Adiskideak bertako jendeari galdegin zion:
—Non da Enaimen, bide-bazterrean, egon ohi zen emagaldua?
Haiek erantzun zioten:
—Hemen ez da inoiz emagaldurik egon.
22Judarengana itzuli eta esan zion:
—Ez dut aurkitu; gainera, bertako jendeak dioenez, han ez da inoiz emagaldurik izan.
23Orduan, Judak esan zuen:
—Ba, jaso ditzala beretzat; ez gaitu barregarri utziko. Dena den, bidali diot antxumea eta ez duzu aurkitu.
24Handik hiru hilabetera, berri hau eman zioten Judari:
—Tamar, zure erraina, emagaldu bihurtu da eta, horren ondorioz, haurdun dago.
Judak esan zuen:
—Kanpora atera eta erre dezatela.#erre dezatela Lb 21,9; Jr 29,22-23.
25Kanpora zeramatela, Tamarrek bere aitaginarrebari mandatu hau bidali zion: «Gauza hauen jabe denarengandik nago haurdun. Ikus norenak diren zigilua, honen lokarria eta makila».
26Ikusi zituenean, Judak esan zuen:
—Berak du arrazoia; okerra nirea da#38,26 Berak… nirea da: H.h., Ni baino zuzenagoa da bera. Honela ere itzul daiteke: Berak du arrazoi eta ez nik., ez baitiot neure seme Xelari emaztetzat eman.
Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.#Berak du arrazoi 1 Sm 24,18.
27Erditze-garaia iritsi zitzaionean, Tamarrek bikiak zituen bere erraietan. 28Erditzerakoan, bikietariko batek eskua atera zuen; emaginak heldu eta hari gorri bat lotu zion, esanez: «Hau da lehenbizi atera dena».
29Baina hark eskua atzeratu eta anaia irten zen lehenago. Emaginak esan zuen: «Hik bai duala urratu irtenbidea!»
Horregatik, Peretz#38,29 Peretz: Honen familiatik aterako da David erregea, Rut bitarteko (ik. Rt 4,18-22)., «Urradura», eman zioten izena.#Peretz Rt 4,12.18; Mt 1,3.
30Ondoren, anaia irten zen, hari gorria eskuan zuela. Eta Zerah#38,30 Zerah: Eguzkiaren ateratzea eta egunsentiko oskorria adierazten ditu hitzak; agian izenak hemen hariaren kolore gorriarekin du zerikusia. eman zioten izena.

Currently Selected:

HASIERA 38: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy