YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 47

47
Tenpluko iturria
1Ondoren, tenpluko sarrerara eraman ninduen gizonak. Ura ikusi nuen tenpluko ate azpitik irten eta ekialdera joaten, tenplua ekialdera begira baitzegoen. Ura tenpluaren hegoaldetik, aldarearen hegoaldetik, behera isurtzen zen.#Ura tenplutik irten Jl 4,18; Za 13,1; 14,8; Ap 22,1-2. Ik. Has 2,10; Sal 46,5; Jn 4,14; 7,37-39; 19,34. 2Gizonak tenplutik irtenarazi ninduen iparraldeko atetik, eta kanpotik itzulia eginarazi zidan ekialdeko sarreraraino. Eskuinaldetik zihoan ura isurian. 3Ekialderantz egin zuen gizonak, eta eskuan zeukan kordeltxoaz bostehun metro neurtu zituen. Gero, uretatik pasarazi ninduen: orkatilaraino iristen zitzaidan. 4Beste bostehun metro neurtu eta berriro uretatik pasarazi ninduen: belauneraino iristen zitzaidan. Beste bostehun metro neurtu eta berriro pasarazi ninduen: gerriraino iristen zitzaidan. 5Beste bostehun metro neurtu zituen: pasaezineko erreka zen, hain baitziren handiak urak; erreka hura ezin nuen igerian baizik pasatu. 6Esan zidan: «Ikusi al duzu, gizaseme?» Orduan, erreka-ertzetik itzularazi ninduen. 7Itzultzean, errekaren alde bietan zuhaitz asko zegoela ohartu nintzen. 8Esan zidan gizonak: «Ur hauek ekialdera doaz, Araba haraneraino jaisten dira eta Itsaso Hilean#47,8 Araba harana: Itsaso Hilaren hegoaldean zegoen. Itsaso Hilean bizia guztiz ezinezkoa da, bertako urak oso gaziak direlako. amaitzen. Itsasoratzean, hango ur ustelak ondu egingo dituzte.#urak ondu Ir 15,25; 2 Erg 2,21. 9Erreka helduko den edonon, mota guztietako piztiak biziko dira eta arrain asko izango; itsasoko urak on bihurtuko dira, eta bizia sortuko du doan leku guztietan. 10Arrantzaleak izango dira ur-bazterrean eta En-Geditik En-Eglaimeraino#47,10 En-Gedi: Itsaso Hilaren mendebaldeko oasia. En-Eglaim: Zenbaiten ustez, En-Gediren iparraldera kokatu behar da. sareak jarriko dituzte lehortzen, eta han Mediterraneo itsasoan bezain ugari izango dira arrainak. 11Baina aintzira eta padurak ez dira gezatuko, gatzaga izaten jarraituko dute#47,11 Gatzagak ezin ziren desagertu, gatza beharrezkoa baitzen sakrifizioak egiteko (ik. 43,24).. 12Errekaren bi ertzetan, mota guztietako fruta-arbolak haziko dira; ez zaizkie hostoak sekula zimelduko, eta etengabe emango dituzte fruituak, hilero emanaldi bat, santutegitik ateratzen den urak ureztatzen baititu. Fruituak elikagai izango dira, eta hostoak sendagai».#Erreka-ertzetan arbolak Is 44,4; Jr 17,8; Sal 1,3. hilero emanaldi bat Ap 22,2.
Jaunak Israelgo mugak finkatu
13Hau dio Jainko Jaunak: «Hona hemen, Israelgo hamabi leinuen artean banatuko duzuen lurraldearen mugak (Joseren ondorengoek bi zati hartuko dituzte#47,13 bi zati hartuko dituzte: Izan ere, Joseren ondorengoek bi leinu osatzen zituzten: Efraim eta Manasesen leinuak, Jakobek semetzat hartu zituen Joseren bi semeenak, alegia (ik. Has 48).). 14Zati berdinetan banatuko duzue lurraldea. Zin eginez agindu nien zuen arbasoei beraiei emango niela eta, beraz, zuei dagokizue ondaretzat.
15«Iparraldeko muga#47,15 Iparraldeko muga: Lur Santuaren eta honen mugen deskripzio hau eta Zen 34,1-12koa tradizio beretik datoz. Mediterraneo itsasotik hasiko da, eta Hetlon, Hamateko sarrera eta Tzedadatik igarotzen den bideari jarraituko dio. 16Gero, Berota eta Damasko eta Hamat herrialdeen arteko mugan dagoen Sibraim hirietatik joko du, eta Hatzer-Tikon hiriraino helduko, Haurango mugatik hurbil. 17Horrela, iparraldeko muga Mediterraneo itsasotik Hatzar-Enon hiriraino iritsiko da, iparraldean Damasko eta Hamat herrialdeak dituelarik.
18«Ekialdeko muga, Hauran eta Damasko artetik abiatuko da eta, Jordaneko ibarrari jarraituz, Galaad eta Israel lurraldeen artetik, Itsaso Hileraino eta Tamar hiriraino#47,18 Tamar hiriraino: Antzinako zenbait itzulpenen arabera; hebreerazkoa ulertezina da. helduko da.
19«Hegoaldeko muga, Tamar-etik Meriba-Kadexeko oasiraino iritsiko da, eta gero, Egiptoko errekari jarraituz, Mediterraneo itsasoraino.
20«Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa izango da, hegoaldeko mugatik Hamateko sarreraraino iparraldean.
21«Hori da Israelgo hamabi leinuen artean banatuko duzuen lurraldea. 22Zotz eginez banatuko duzue, zuen artean bizi diren eta seme-alabak izan dituzten etorkinak ahaztu gabe. Hauek jatorrizko israeldar bailiran hartuko dituzue, eta beren ondare-zatia hartuko dute Israelgo leinuen artean.#Zotz eginez banatu Zen 26,55; 33,54. 23Etorkinak, bizi deneko leinuaren baitan izango du bere zatia. Nik, Jainko Jaunak, esana.

Currently Selected:

EZEKIEL 47: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy