EZEKIEL 15
15
Ezertarako ez den mahatsondoaren parabola
1Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2«Gizaseme,
zertan da mahatsondoa#15,2 mahatsondoa: Profeten idazkietan herriaren sinbolo da askotan (ik. Is 5,1.7).
basoko beste zuhaitzak
baino hobea?#Israel Jainkoaren mahatsondo 17,6-8; 19,10-14; Is 5,1+; Jr 2,21+.
3Ematen al du egurrik ezer egiteko?
Egiten al da beraren zuraz kakorik
ezer zintzilikatzeko?
4Ez, sutara botatzen da erregai:
suak irensten du bi muturretatik,
eta erdia ere suak hartzen dio;
balioko ote du ezertarako?
5Osorik zegoenean ere
ezin bazen harekin ezer egin,
are gutxiago balioko du ezertarako,
suak irentsi eta erre ondoren.
6Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak:
Mahatsondoa,
basoko beste zuhaitzen antzera,
sutara botatzen dudan bezala,
horrelaxe botako ditut
Jerusalemgo biztanleak.
7Aurpegi emango diet;
sutatik ihes egin dute orain arte,
baina suak irentsiko ditu laster#15,7 suak irentsiko ditu laster: Orain arteko erasoaldiei eta 597ko erbestealdiari ihes egin dietenek ez diote ihes egingo azken suteari. Mezu honek 587. urtea baino lehentxeagokoa izan behar du.;
orduan jakingo dute
ni naizela Jauna,
aurpegi emango diedanean.
8Herrialde hau
hondamendi bihurtuko dut,
desleial izan zaidalako.
Nik, Jainko Jaunak, esana».
Currently Selected:
EZEKIEL 15: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso